Artikulu hau orokorrean karguari buruzkoa da; bereziki Eusko Jaurlaritzakoa gaitzat duena beste hau da:Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; eta Nafarroakoa:Nafarroako Gobernuko lehendakaria
Lehendakaria edopresidentea erakunde publiko nahiz pribatu bateko, enpresa bateko, elkarte bateko edo, oro har, talde bateko burua da.
Lehendakari edo presidentea,errepublika batean,estatuburu da; beste zenbait sistematan, berriz,gobernuburu da.
Presidente (latinetikprae sedere, "aurrean eseri dena") lehendabizikozAmeriketako Estatu Batuetako Konstituzioan erabili zuten eta harrezkero munduan zehar erabili dute.
Lehendakari hitzaXX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da,Euskadi,Eusko etaJaurlaritza bezala.Lehendabiziko hitzaren hasierako zatiari-ari atzizkia gehituz sortu zen,[1] eta, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua) edo taldetako burua izendatzeko erabili da. Hartara,Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).
1936anEusko Jaurlaritza sortu zenez geroztik, euskarazlehendakari titulua eman izan zaio erakunde horren buruari, hau da,Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburuari.
Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburua da,Nafarroako Foru Hobekuntza onartu zenetik. Lehendakaria 4 urterako hautatzen duNafarroako Parlamentuak.
Errepublikak diren herrialdeetako gobernuetan,estatuburuaklehendakari edopresidente titulua du. Oro har, herritarrek hautatzen dituzte hauteskundeetan, etaparlamentuak izendatzen ditu 4-8 urte bitarterako (herrialdearen arabera). Adibidez, hala daFrantzian.
Monarkia parlamentarioa duten herrialde batzuetan,lehen ministroariGobernuko lehendakari edoGobernuko presidente titulua ematen zaio. Adibidez, hala daEspainian.