Praileaitz | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Gipuzkoa |
Koordenatuak | 43°16′38″N 2°22′4″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 55 |
Bisitagarria | Ez |
Margoak | Bai |
Aztarnak | Bai |
Praileaitz,Praile Haitz edoPraile AitzDebako (Gipuzkoa)haitzuloa da,historiaurreko aztarnak dituena.Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeak aurkitu zuen,1983an.1996an,Aranzadi Zientzia Elkarteaklabar-pinturak aurkitu zituen haitzuloan;[1]Ekain etaAltxerri haitzuloen ondoren, labar-pinturak dituen Gipuzkoako hirugarren haitzuloa da.[2]
1997an, Eusko Jaurlaritzakbalizko arkeologia gune izendatu zuen (hau da, susmoa zuten hor arkeologia ondasunak bazirela). Hala ere,2001ean Amenabar Taldeko Zeleta enpresak Praileaitzen ondoko Sasiolako harrobia ustiatzeko baimena jaso zuen.[1] Urtebete lehenago,2000n, indusketa lanei ekin zien Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea saileko aditu talde batek,Xabier Peñalver buru zutela.[3]
2014. urteko uztailean kobazuloaren bigarren sarrera aurkitu zuten, biztanleek okupatu zuten gunea hain zuzen, baiGoi Paleolitoan nolaErdi Paleolitoan ere bai[4].
2005 eta2007 artean, Xabier Peñalver arkeologoak zuzendutako talde horrek indusketa kanpaina handiagoa egin ahal izan zuen, Gipuzkoako Aldundiaren, Debako Udalaren etaEuskadiko Kutxaren babesari esker. Hartara, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituzten haitzuloaren barruan. Batetik, 15.500 urteko hainbat zintzilikario[5]. Bestetik,Paleolito aldikolabar pinturen multzo bat, duela 18.000 urte baino gehiagokoa, irudirik erakusten ez duten marra eta puntu batzuek osatua.[6][7]
2012an egindako beste indusketa saio batean, duela 40.000 eta 120.000 urteen artekoak diren harrizko tresnak aurkitu zituzten. Besteak beste, erritu ekintzekin lotutakoBehe Madelein aldiko 29 lepoko aurkitu zituzten. Horietako hiru ahuntz hortzekin egindakoak ziren, eta gainontzekoak, berriz, harri beltza erabiliz. Gainera,Magdaleniar aldiko okrezko arkatzak eta bi aginte makila ere aurkitu zituzten. Garai hartanxamanek kobari aldian aldiko erabilera ematen ziotela ondorioztatu zuten ikertzaileek.[8][9]
Praileaitzen ondoan dago Sasiolako harrobia (Amenabar Taldeko Zeleta enpresarena),[1][10]eta, Historiaurreko eta Arkeologiako adituen iritziz, harrobi hori itxi beharko litzateke. Izan ere, mendi hegal osoa babestu behar litzateke, historiaurrean gizakiak ingurune hartan utzitako aztarna baliotsuak behar bezala zaintzearren.[11][12][13][3]Eusko Jaurlaritzak, ordea, uko egin dio ingurune hori hondatzen duen harrobia ixteari;[14] Amenabar Taldeari ordaindu beharreko kalte-ordaina aipatu du Kultura sailburuordeAntonio Riverak, arrazoi nagusitzat.[15]
Beraz, hainbat ika-mika izan ziren2000ko hamarkadan, lekuaren kultura balioa dela eta: alde batetik,Eusko Jaurlaritzak Amenabar Taldeari ingurune hori ustiatzen jarraitzeko bidea eman dio, Praileaitzen zati bat besterik kontuan hartzen ez duen txosten batean oinarriturik,[16] eta adierazi du —adituen iritziaren aurka— ez dela beharrezkoa harrobia geldiaraztea;[14] bestetik, Historiaurreko eta Arkeologiako adituek,Debako Udalak,Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura elkarteek eta ekologia elkarteek Sasiolako harrobia ixtea nahi dute, Praileaitzi eta haren inguruneari egiten ari zaielako:[17][18] ur filtrazioak izan dira, zulagailuekin margoen aretoaren gaineko harkaitzak hautsi dituzte, eta Kostaldeei buruzko 22/1988 Legeak babestutako magal eremua birrindu dute harrobikoek.[19]