Post-rock terminoa Simon Reynoldsek erabili zuen lehen aldizThe Wire aldizkariaren ale batean (1994ko maiatzean)rockaren berezko instrumentuak erabiltzen dituzten rock talde batzuen soinua deskribatzeko, baina generoaren tradizioan aurkitzen ez diren erritmo, harmonia, doinu, tinbre eta progresio harmonikoak gehituz. Talde gehienekmusika instrumental hutsa egiten dute.[1] Bestela, ambient,jazz, krautrock,dub eta klasiko minimalistatik ere eraginak jasotzen dituzte.