Posio | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Posion kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea | ![]() Lappiko eskualdea Ekialdeko Lappiko barrutia | |
Alkatea | Heli Knutars | |
Sorrera | 1916 | |
| ||
Koordenatuak | 66°06′40″N28°10′00″E / 66.11111°N 28.16667°E /66.11111; 28.16667 | |
Azalera - Ur-azalera | 3.544,90 km²[1] 505,15 km²(%14,3) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak | 3.367(2017.08.31)[2] 1,11 bizt/km² (2016)[2] % 99,0(ofiziala) % 0,1 % 0,8 | |
Webgune ofiziala |
PosioLappi lurraldefinlandiarreko udalerri bat da,Ouluko lurraldearen mugan dagoena. IaGipuzkoaren bikoitza den udalerri honen azaleraren %15a, ur-eremua da, izan ere, aintzira gehien daudenLappiko eremua da; esaterako,Livojärvi,Posionjärvi etaYli-Kitka aintzirak. Gainera, eremu babestuenetariko bat ere bada, bertan baitaudeRiisitunturi etaSyöte Parke Nazionalak; izan ere, udalerria aintziraz eta basoz,izeidiez (izei gorriak) josita dago. Bertako animalia ospetsuenakLappikoelur-oreinak etahartz arreak dira. Gutxi gorabehera, 4.000 biztanle bizi dira eta denaksuomieraz mintzo dira; izan ere,Erdi Aro amaieran hemen bizi zirensamitarrak iparraldera joaten hasi zirenfinlandiarren etorrera zela-eta, eta honela,samiera galduz joan zen.
Industriak eragina izan du, izan ere, bertan sortuak baitiraFenestra ate eta leihogintza etaPentik zeramika erakundeak. Hala ere, turismoak eragin handiagoa du, hala nola,Riisitunturi etaSyöte Parke Nazionalei etaKorouma arroila etaSimojärvi eta Soppana aintziretako eremu babestuei esker. Urtero hamaika turista gerturatzen da naturaz gozatzeko asmoz.
Udalerriaren biztanleriaherrixka askotan dago banatua; garrantzitsuenak,Ahola,Aittaniemi,Jumisko,Kuloharju,Lohiranta,Maaninkavaara,Raistakka,Sirniö etaPosion kirkonkylä bera. BizilagunakKemijärvi,Rovaniemi etaSalla udalerriak iparraldean,Ranua mendebaldean etaOuluko lurraldeko udalerriak direnKuusamo,Pudasjärvi etaTaivalkoski hegoaldean dira.
UdalerriaFinlandia iparraldekoLappi eskualdean dago,Ekialdeko Lappi azpieskualdean etaZirkulu Polar Artikoaren azpian. Bere bizilagunak,Kemijärvi etaSalla iparraldean,Ranua etaRovaniemi mendebaldean, etaKuusamo,Pudasjärvi etaTaivalkoski udalerriipar ostrobotniarrak hegoaldean dira.Posiok 3.545,23 km²-ko azalera dauka,Iparraldea baino handiagoa da, eta aintzira eta zingira gehien daudenLappiko eremuan dago. Uraz gain,baso borealak dira nagusi;sahastiak,haltzadiak,urkidiak,makaldiak,pinudiak etaizeidiak dira zuhaizti ohikoenak[3].
Klima subartikoa da nagusi, prezipitazio urriekin urte osoan zehar. Udak motzak eta epelak dira, eta ekain eta uztail bitarteko hiru astetan (ekainaren 9tik uztailaren 4ra), eguzkia ez denez guztiz ezkutatzen,gau zuri fenomenoa ematen da; hau da, nahiz eta eguzkia ez den ikusten, honen argitasunak gau osoan zehar argitzen jarraitzen du. Negu izoztuak aldiz, luzeak izan ohi dira (zazpi hilabete gutxi gorabehera), eta lurzoru elurtuak azarotik maiatzera arte irauten du.Samiek, antzinean eta gaur egun oraindik egiten dituzten egutegietan,Lappiko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi urtaro bereizten dituzte:udaberri-negua, udaberria, aitzinuda, uda, aitzinudazkena, udazkena, aitzinegua etanegu iluna.Iparrargiak bestalde, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan, batez ere, irailean, urrian, otsailean eta martxoan[4].
Posio | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima subartikoa | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Guztira | |
Maximoa ºC | 2,3 | -2,5 | 2 | 11,6 | 25,4 | 26,4 | 24 | 25 | 21 | 4 | 1,3 | 2 | 11,8 | |
Batez besteko maximoa ºC | -7,2 | -8,2 | -3,2 | 2,6 | 13,1 | 15,6 | 17,9 | 18,2 | 12,5 | 0,4 | -0,7 | -7,7 | 4,4 | |
Batez bestekoa ºC | -11,6 | -12,1 | -7,2 | -2,5 | 7,9 | 11,1 | 13,7 | 13,7 | 8,9 | -2,2 | -2,2 | -11 | 0,5 | |
Batez besteko minimoa ºC | -17 | -17,3 | -13 | -10,4 | 1,8 | 5,6 | 8,8 | 8,1 | 4,9 | -5,3 | -4,3 | -15,3 | -4,4 | |
Minimoa ºC | -29,2 | -29,4 | -27,6 | -25 | -2,5 | -1,2 | 1,6 | 3 | -2 | -11,6 | -9,5 | -31,4 | -13,7 | |
Prezipitazio-egunak | 27 | 27 | 28 | 14 | 19 | 21 | 23 | 18 | 25 | 21 | 27 | 31 | 281 |
Guztira, ia 3.000 baino aintzira eta zingira gehiago daude udalerrian, etaLivojoki eta gainontzeko ibai emaritsuekin batera, 506,17 km²-ko ur-azalera osatzen dute; udalerriaren azalera osoaren %14a baino gehiago. Ur-azalera handiena duenLappiko udalerria da. Aipatzekoak dira hala nola,Ala-Suolijärvi,Kemijärviko mugan dagoenIrnijärvi,Kaukuanjärvi,Kynsijärvi,Livojärvi,Murtoselkä, udalerriaren izen berekoPosionjärvi,Yli-Suolijärvi eta, batez ere,Yli-Kitka aintzira erraldoia.Yli-Kitka hain zuzen,Finlandiako hamazazpigarren etaLappiko hirugarren aintzira handiena da. Ibaien nagusien arteanLivojoki dugu luzeena, etalutxoperka etaizokina bezalako ur gezatako arrainak gustora bizi dira bertan[6].
UdalerrianKarelidak hasten dira, etaPosioko muino garaiena mendikate honetako muinoa dugu, 465 metrokoRiisi hain zuzen.Korouoma arroila ere aipatzekoa da, 130 metroko sakonera duenLappiko arroila sakonena.
Landaredia eta udalerriko faunak oso aberatsak dira eta ondorioz,Posiok natura babesteko hainbat egitasmo gauzatu ditu; guztira, biparke nazional (Riisitunturi etaSyöte),natura erreserba hertsi bat (Korouoma) etaSimojärvi eta Soppana izeneko ingurune babestu bat daude. Bertan,altzeak,azeri artiko etagorriak,elur-orein basati eta etxekotuak,hartz arreak,igarabak,ipar katamotzak,jatunak,otsoak etaurtxintxa hegalariak bezalako ugaztunak aurki daitezke. Hegaztien artean, aipatzekoak diraaliota arktikoak,arrano beltz etabelatz txikia bezalako harrapariak,bernagorriak, luma dotorekoborrokalariak,elur-berdantzak,enara azpizuriak,hontz gabiraiak,ipar-gailupak,ipar-kaskabeltzak,istingor arruntak,itsas arrano buztanzuriak,kaskabeltz arruntak,kuliska pikartak,kurlinta bekaindunak,laponiako berdantzak,larre-buztanikarak,marikoi isats-luzeak,mendebal-txori mokomeheak,mendi-eskinosoak,mendi-txontak,mirotz zuriak,mokokerrak,negu-txirtak,negu-txontak,paparrurdinak,siberiar eskinosoak,txirri hankalaburrak,txirritxo handiak,txoka gorritzak,urre-txirri arruntak,zapelatz galtzadunak,zingira-hontzak etazozo paparzuriak. Gainera, hamazazpi ur-hegazti espezie desberdin aurkitu daitezke aintziretan, haien artean,ahate gorriztak,ahatebeltzak,ahatebeltz hegalzuriak,beltxarga oihulariak,murgilari handiak,zerra txikiak, etaantzara hankagorriztak,hankahoriak,muturzuriak etananoak.Elur-berdantzak,elur-hontzak,eper zuriak,eskandinaviako lagopodoak,kaskabeltz handiak,laponiako kaskabeltzak,okil hiruatzak,txirri lepokodunak etazapelatz galtzadunak aldiz, bertako negu latzetan bizirautea lortu duten hegazti bakarrak dira[7].
Glaziarrak urtu zirenean lehen gizakiak iristen hasi ziren paraje hauetara, baina aurkitu diren aurkikuntza zaharrenakk.a. V. mendekoak dira. Eratu zen kulturariKomsa edoGorravárri izena eman zitzaion etaKemijoki ibaiaren inguruan antolatu ziren, baso eta lurralde hauek eskaintzen duten emankortasun guztitik hurbil.
Harri Aroan,Suedia iparraldeko etaItsaso Zuriko biztanleak iritsi zirela uste da.Samitarrak, kultura guzti hauen nahasketaren eta ondoren iritsi zirenFino-Ugriar taldeen baturaren ondorio dira. Honenbestez,samitarrak izan ziren udalerriko etaLappi lurraldefinlandiarreko biztanle bakarrakXX. mende arte. Udalerrikoak,kemiko samitarrak deitura hartzen zuten eta neguan gehien bat ehizaz bizi zirenez, erdi-nomadak zirela esan daiteke; udan aldiz,Kemijoki ibaiko arrainez eta fruituez elikatzen ziren. Hala ere, ez zaizkigu lehen biztanle hauen aztarna gehiegirik gelditzen gaur egun etakristautasuna iritsi bezain pronto,XIV. mendean, iparralderantz jo zutela uste da.
UdalerriaErrusiako Inperioaren esku gelditu zen1809. urtean,SuediakFinlandiako Gerra galdu ondoren, etaFinlandiako Dukerri Handiaren barnean finkatuta gelditu zen. Urte hauetan, inguruko udalerrien hazkundea eman zen,Kemijärvi,Sodankylä,Rovaniemi etaKemi-Tornio inguruko portuena esaterako, eta udalerria, garai berriak asetzeko behar zituen produktuak (zura esaterako) lortzeaz arduratu zen. Inguruko udalerrien hazkundea buztanetik heltzea lortu eta lehen azpiegiturak iristen hasi ziren; errepideak, esaterako.
Azkenean, jatorriz bertakoak ziren biztanleak,kemiko samitarrak, garai berrien haizeak etorri bezain laster etaFinlandiak1917. urtean independentzia lortu baino lehen desagertu egin ziren, eurekinkemiko samiera hizkuntz berezia eta kultura eramanez[8].
Finlandiak1917. urtean independentzia aldarrikatu zueneanSESBko muga gori-gorian jarri zen.1926. urte aztoratuan sortu zen udalerria. Independentzia aldarrikapena lasaitasun handiarekin eroan zenII. Mungu GerrakEuropa kontinente zaharrean eztanda egin zuen arte.Finlandiarrak,sobietarren beldur ziren etaAlemanianaziarekin tratuetan zebiltzan zurrumurrua zabaldu zen. Honek,Neguko Gerra bultzatu zuen eta udalerriak gertutik ikusi zuen arriskua; hala nola,Salla inguruko herrixketako hainbat biztanle etxez aldatu baitzituzten edo bertara ihes egin behar izan baitzuten. Azkenik,lehen aipatutako udalerriaren zati garrantzitsua hartu ondoren, bake-akordioak, gerra urrunarazi zuenPosiotik.
Hala ere,1941. urteanJarraipenaren Gerraren eskutik iritsi zen berriro gaitza, oraingo honetanalemaniarrak sartu zirelarik jokoan. Hauek, mugetan kokatu ziren eta udalerrian, hainbat bataila bizi izan zirensobietarren etanazien artean, tarteko hainbat bizilagun axolagabe akabatuz.Alemaniarren porrotaren ostean,finlandiarrek bake-akordio bat sinatu behar izan zutenSESBekin, etaalemaniarrak haserre,Posioko hainbatherrixka suntsitu zituztenKuusamotikRovaniemi hiribururako bidean (Rovaniemiko Bataila).
Gerra ondoren, etxeen berregituratzea egon zen, eta ekonomia gutxi gorabehera egonkortu egin zen basogintzari esker.
90eko hamarkada hasieran aldiz, ekonomiafinlandiarrak hondoa jo zuen. Hainbat faktorek eragin zuten ekonomiaren gainbehera, baina garrantzitsuenetarikoa,SESBen desegitea izan zen. Ondorioak langabeek jasan behar izan zuten gehienbat, eta hauen kopurua izugarri hazi zen, batez ere oinarri industriala zuten udalerrietan.HerrialdeaEBn sartu ondoren, ekonomia suspertu egin zen bainaPosion industria garatu gabe zegoenez, atzean gelditu eta apurka biztanleak ihes egiten hasi zirenRovaniemi hiriburura, batez ere.
Udalerritik errepide bidez baino ezin daiteke mugi; izan ere,VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ez da bertara iristenKemijärvi etaSalla udalerrietan baititu azken geltokiak; gainera, aireporturik ere ez dago, hurbilenakKuusamokoa etaRovaniemikoak dira[9].
Valtatie 5 errepideaHeinola udalerritikSodankylärako bideanPosiotik igarotzen dena, honela,herrialde guztiarekin komunikatzen du.
Udalerria hain handia denez, eta nahiz eta biztanleriaren iaPosio kirkonkylä delakoan bizi den, erdigunetik urrun daudenherrixka asko dago; hauen artean,Kangosjärvi,Kätkäsuvanto,Särkijärvi etaYlimuonio herrixkak. Izan ere,FinlandiaErrusiatik independentzia lortu ostean,Kuusamo etaRovaniemi udalerrien artean banatuta zeudenherrixkak batu eta1926. urteanPosio udalerria sortu zuten.
Hauek diraherrixka garrantzitsuenak:
100 biztanle baino gehiago dauzkaten herrixkak beltzez.
Udalerriak1997. urtetik hiri senidetu bat dauka,Varanger penintsulan dagoenNesseby edoUnjárga udalerrinorvegiarra. Bi udalek kultura eta hezkuntza arloan lan egiten dute batik bat[10].
Posioko etaFinlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu zirenudal hauteskundeetan eratu zen.
Posioko Udalbatza[11] | |||||
---|---|---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | +/- | Ehunekoa | Posioko udalbatza | |
-- | Zentroko Alderdia | 16 | ![]() | % 64,0 | |
-- | RYHMÄ 2008 | 3 | ![]() | % 13,4 | |
-- | Benetako Finlandiarrak | 1 | ![]() | % 7,9 | |
-- | Ezker Elkartasuna | 1 | ![]() | % 7,5 |
Lappi lurraldeko gainontzeko udalerrien antzera,Zentroko Alderdia suertatu zen garaile, hamabost eserlekurekin, aurreko agintaldian baino zortzi gutxiagorekin; hala ere, gehiengoari eutsi egin zion. Bigarren indarra2008 Taldea herri plataforma izan zen, zortzi zinegotzirekin,Zentroko Alderdiaren nagusitasuna hautsi nahian sortua. Azkenik, udalbatza osatzen dutenEzker Elkartasuna etaAlderdi Sozial-Demokrataren bi eserlekuak dira.
Hurrengo hauteskundeak,2012. urtean ospatuko dira,herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.
Antzinean,samitarrak ziren udalerri honetako etnia nagusi; hala ere, industrializazioaren,kristautasunaren etafinlandiar etorkinen ondorioz,samitarrak iparraldera immigratu behar izan zuten,Enontekiö,Inari etaUtsjoki udalerrietara batez ere[9].
Hizkuntza nagusi eta bakarrafinlandiera da, udalerrian ez baita beste hizkuntzarik hitz egiten, etorkin kopurua dela eta.
Estatistiken arabera, hamalau urteko beheko biztanleria %13a da, eta hirurogeita bost urteko gorakoak aldiz, %23,4a. Udalerria husten ari da; izan ere, biztanleria,Lappi lurraldeko zaharrenetarikoa da, batik bat, gazteek lan bilaRovaniemi hiriburura joaten direlako.
1970 | 1975 | 1980 | 1985 | 1990 | 1995 | 1998 | 2000 | 2002 | 2004 | 2006 | 2008 | 2010 | Orain |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
6.317 | 6.118 | 5.950 | 5.906 | 5.478 | 5.260 | 4.938 | 4.602 | 4.458 | 4.319 | 4.200 | 4.020 | 3.911 | 3.858 |
Posio kirkonkylä delakoan, ikastetxe bat dago; handiak egiten diren heinean, haurrakRovaniemi hiriburura joan behar izaten dute.
ArmarriaGustaf von Numers artista kangasalarrak sortu zuen eta 1958. urteko urtarrilaren 20an Posioko udalbatzak udalerriko ikur nagusitzat hartu zuen (Barne Ministerioak maiatzaren 2an). Egileak, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriaren natura eta kultura adierazi nahi izan zituen. Atzealde beltzaren aurrean, sarrera gorria duten eta 2+1 kokapena duten zilarrezko hirulavvu daude. Antzinean, eskualde honetako jatorrizko biztanleak dirensami nomadek leku batetik bestera mugitzeko erabiltzen zituzten karpa edo etxebizitzak dira lavvuak eta, hala, armarriko sinbolismoak Posiok antzinako kulturarekin eta, zehazki, samiekin duen harremana irudikatzen du. Azkenik, aipatzekoa da Posioko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nagusiak dira, eskualdeko zerua irudikatzen dutenak[13].
Lohiranta herrixkanPosioko Historia Museoa dago aintzira alboan. 1895. urtean eraikitako eraikina da,Lohi-Päätalo eraikina bezala ezagunagoa. Erakusgai dauden objektuak, gehien bat,1850-1940 urte bitartekoak dira, bainaXVIII. mendeko gauzak ere aurkitu daitezke[8].
Abere-udalerri eta industriala da; hala nola,Fenestra ate eta leihogintza etaPentik zeramika erakundeak bertan sortuak dira. Bi enpresa hauek, udalerriaren motorra dira,Riisitunturi etaSyöte Parke Nazionalak etaKorouoma arroilak erakarritako turismoarekin eta abeltzaintzarekin, esnegintzarekin zehazki, batera[14].
|
|
Rovaniemi | Kemijärvi | Salla |
Ranua | ![]() | Kuusamo |
Pudasjärvi | Taivalkoski | Kuusamo |