Portugesahizkuntza erromantzea denez, sustrai historikoaklatinean ditu. Horrekantzinako erromatarrakIberiar penintsulara eta egungo Portugalgo lurraldera iritsi zireneko garaira garamatza, K.a. 218. urtera, alegia; mende batzuk geroago, erromatarrek penintsula hiru probintzia handitan banatu zutenean, egungo Portugalgo lurralde gehienariLusitania izena eman zioten. Geroxeago,Diokleziano enperadoreakGallaecia gisa izendatu zituen geratzen ziren Portugalgo lurralde zatiak eta gaurkoGalizia. Garai hartan, bertan, portuges zaharra edogalaiko-portugesa garatu zen, portuges modernoaren oinarria dena[7].
Portugesak ez du, ordea, latinaren eragina soilik. Hortik aurrera, herribarbaroak etamairuak Kristo ondorengo aurreneko mendeetan bertaratu izanak ere eragina izan zuten galaiko-portuges erromantzean. Zehazki, eragin lexiko nabaria izan zuten hizkuntza germaniarrek eta arabieraren ondorio diren hainbat hitz eta leku-izen ere topa ditzakegu egungo portugesean.
Portuges zaharra edo galaiko-portugesaGaliziako Erresumako hizkuntza zen. Kristo ondorengo aurreneko mendeetan, aldiz,Iberiar penintsulako beste lurralde batzuetan ere erabili izan zen, batez ere jarduera lirikorako. Aro horrexetakoak dira, esaterako,Cantigas de Santa Maria kantak, ustezGaztelako Alfontso X.a erregeak idatziak. Aldiz, portuges zaharra dokumentu ofizialetan topatzeko, XII. eta XIV. mendeak arte itxaron behar da. Garaitsu horretan, gainera,Portugalgo konderria Galiziatik bereizi zen, eta horrek galaiko-portugesaren batasuna pixkanaka hautsarazi zuen. Oinarri bera izanagatik, urteen joan-etorrian, bi hizkuntza bilakatu ziren: galiziera –gaztelaniaren gero eta eragin handiagoa izan zuena– eta portuges modernoa,Portugalgo Erresumaren eta harenInperioaren hizkuntza bilakatu zena.
Portugesa munduko hainbat bazterretara eraman zuen Portugalgo Erresumaren jarduera inperialistak XVI. mendera bitarte. Horien artean daudeAsiako,Amerikako etaAfrikako hainbat lurralde, Erresumaren jarduera ekonomiko kolonialistak eta misio katolikoak zirela eta, portugesa berenganatzera behartuak izan zirenak. Herrialde horien artean daude, esaterako,Brasil,Angola,Mozambike,Sao Tome eta Principe,Sri Lanka etaIndia[6]. Horietako batzuetan, oraindik badaude portugesa erabiltzen duten hiztun-komunitateak, eta beste batzuetan, aldiz, oraindik hizkuntza ofiziala izaten jarraitzen du.
Portugesaren estandarizazioa eta aldaera modernoaren garapenaPizkundean hasi zen. Garai hartan hasi ziren akademikoak eta idazleak portugesarenlexikoari ekarpenak egiten, latin klasikotik etaantzinako grezieratik hartutako maileguekin.
Portuges modernoagalaiko-portuges hizkuntzatik eratorria da. Lehen gramatika portugesa (Grammatica de Lingoagem portuguesa[8]),Fernando Olivera presbitero dominikar eta erretorikako irakaslearena,Lisboan argitaratu zen 1536an. Lan horrek eta beste batzuek, eta, oro har,inprentaren garapenak ahalbidetu zuten portugesaren bateratze-prozesua.
Erdi Aroko portugesak berebiziko garrantzia izan zuen penintsulan, XII. mendearen amaieratik XIV. mendearen erdialdera arte. Autore batzuen esanetan, 1400ean galaiko-portugesak batasuna galdu zuen lurraldea bi estatutan banatzearen ondorioz:Portugaleko Erresuma etaLeongo Corona alde galegoa.
Galizian, gaztelania izanik hizkuntza ofiziala, bigarren mailako hizkuntza zen portugesa; beraz, hizkuntzaren bertsio galegoak gaztelaniaren eragina jasan zuen. Hartara, autore batzuek hizkuntzaren bi bertsio banatu zirela defendatzen dute: galegoa eta portugesa. Beraz, eztabaida dagogaliziera etaportugesa bi hizkuntza bereizi ote diren ala hizkuntza beraren bi aldaera. Egun, aditu gehienek galaiko-portugesaren bi aldaeratzat jotzen dituzte.
Portugesak eragina izan du beste hizkuntza batzuetan, bai oso hurbilekoak diren hizkuntzetan, bai kolonizatuak izan direnetan[9]. Hala, portugesa, garbia edokreolera, hitz egiten zenIndia,Malaysia,Thailandia,Txina, eta abarretan portugaldarren eta haien ondorengoen artean, bai etaindiarren,musulmanen,juduen eta beste europar batzuen artean ere. Luzaroan,ekialdekoLingua franca izan zen[10].
Hala, portugesezko jatorria duten 38 hitz kontatzen dira ingelesez, batez ere «ingeles kolonial»ean, hala nolamarmalade (zitrikoen marmelada),flamingo (flamenkoa),bufalo edopagoda[9]. Espainieraren kasuan,portuñolaz gain, Brasilgo mugaldeetan eragina ikusten da, bai maila fonetikoan, bai gramatika edo lexiko mailan[11].
Portugesak 9 aho-bokal eta 19 fonema kontsonantiko ditu, nahiz eta aldaera batzuek fonema gutxiago izan (portuges brasildarrak 8 aho-bokal ditu). Gainera, zenbait fonologok ahozko bokal-alofono gisa aztertzen dituzten 5 bokal daude, 10 aho-diptongo, eta 5 diptongo sudurkari. Portuges brasildarrak, guztira, 13 bokal-fonema ditu[12]. Gainera, portugesa azentuazio konplexudun hizkuntza da, ahoskera ezberdinak baitaude hizkuntza beraren aldaeren barruan ere.
Latin berantiarreko zazpi bokalei,Erdi Aroko portugesak bi bokal erdi-ertainak erantsi zituen, Horietako batek ([ɨ])elisiorako joera du hizketa azkar edo lasaian,frantsesekoe caduc-ekin (/ɯ̽/) gertatzen den moduan. Bi bokal horien balio kontrastiboa txikia da, bokal erdi-itxiak/e o/ eta bokal erdi-irekiak/ɛ ɔ/ fonetikoki bereizgarriak dira, etaapofonia-forma bat baino gehiagotan txandakatzen dira.Katalanak bezala, portugesak kalitate bokalikoak erabiltzen ditu, silaba tonikoekin kontrastatzen dutenak baina silaba atonoetan neutralizatzen direnak: bokal isolatuek ixteko joera dute, eta, batzuetan, baita zentralizatzera ere atonoak direnean. Sudur-diptongoak hitzaren amaieran agertzen dira, batez ere[12].
Inbentario hori oso kontserbadorea da latin berantiarrarekin alderatuta. Erdi Aroko/ts/,/dz/,/tʃ/,/dʒ/ afrikariek/s/,/z/,/ʃ/,/ʒ/ igurzkariekin, hurrenez hurren, bat egin zuten, baina ez ziren elkarrekin nahastu. Horrez gain, ez da beste aldaketa esanguratsurik izan (horrek gaztelaniaren txistukarien birdoitzearekin erabat kontrastatzen du).
Brasil eta Angolako leku batzuetan, sabaikari-sudurkari /ɲ/ kontsonantea hurbilketa sabaikari-sudurkari [j̃] gisa egiten da, zeinak, aldi berean, aurreko bokalaninho sudurkaritzen duen ([ˈnĩj̃ʊ ~ ˈnʲĩj̃ʊ ~ ˈɲĩj̃ʊ] Brasilen, [ˈnĩj̃u] Angolan) 'nido'.
Fonema errotikoakGaztelerak bezala, portugesak bi fonema errotiko ditu, eta bokalarteko posizioan kontrastatzen dute elkarren artean; bestela, banaketa alofonikoan daude.
Bokalen arteko r sinplea gaztelaniaz bezala ahoskatzen da:agora (ahora) /a.ˈɡɔ.ɾɐ/. Beste kontsonante baten aurrean edo hitzaren amaieran dagoenean, gaztelaniazkoaren soinu bera izan dezake, hori ohikoa da Portugalen eta Brasilgo hegoaldean; Brasileko iparraldean, ahoskera guturalagoa izan dezake [ʁ~ʀ], frantsesez edo alemanez bezala: carta /'kaɾ.ta/ ~ /'kaʁ.ta/, morder /muɾ'deɾ/ ~ /muʁ.'deʁ/[15].
Hitzaren hasieran, 'r' ahoskatu ohi da [ʁ]: rio /ʁi.u/, hitz baten erdian r bikoitz (rr) bat ahoskatu ohi da 'r' bat bezala hitz baten hasieran, carro /'ka.ʁu/[16].
Brasil osoan, ohikoa da hitzaren amaieran fonema errotikoa ezabatzea, silabaren azken alofonoaren ahoskeranormala edozein dela ere. Ahoskera hori bereziki arrunta da beheko erregistroetan, nahiz eta zenbait eremutan erregistro gehienetan egon, adibidez, Brasilgo ipar-ekialdean eta soziolekto formal eta estandarrenean. Aditzetan gertatzen da, batez ere, beti 'r'-z amaitzen baitira beren forma infinitiboan; aditzak ez diren beste hitz batzuetan, ezabapena bitxiagoa da[17].
Gainera, beste estatu batzuetan etorkin lusofono komunitate adierazgarriak daude:Andorran, adibidez (11.229 lagun 2012an,Andorrako Estatuko Estatistika Departamentuaren arabera, Andorrako biztanleen % 10); halaber,Bermuda[20],Kanada (237.000 pertsona 2016ko erroldaren arabera[21]),Frantzian (atzerritarren % 9,1[22]),Luxemburgon (% 15)[23],Namibian (% 4-5)[24],Paraguain (636.000 pertsona)[25],Hegoafrikan (500.000 baino pixka bat gehiago)[26],Suitzan (196.000 biztanle 2008an)[27],Venezuelan (554.000 pertsona)[28] etaEstatu Batuetan (1.687.126 lusofono edo biztanleriaren % 0,44)[29]. Era berean,espainiarren % 5,20k ere portugesa hitz egin dezakeela adierazi du.
Portugesa hizkuntza ofiziala duten herrialdeek berezitasun bat dute: ez daukate portugesa hizkuntzatzat duten beste inolako herrialderekin mugarik. Hori ez da herrialde anglofono, frankofono, hispanofono, arabofono edo germanofonoekin gertatzen; kolonizazioaren ondoren, Portugalen menpe egondako herrialdeak ez ziren herrialde ezberdinetan banatu,Espainiaren,Frantziaren edota ingelesenAfrikako koloniak ez bezala.
Instituto Camões-en datuen arabera, 160.000 pertsonak portugesa atzerriko hizkuntza gisa ikasten dute munduan[32], horietako laurogei milak euren zentroetan[33].British Council-aren ikerketa baten arabera[34], portugesaErresuma Batuanbizi-hizkuntza gisa kontsideratua izan da hurrengo 20 urteetarako, eta, egun,Interneten gehien erabiltzen diren hizkuntzen artean bosgarren postuan dago[35]. Bestalde,Txinan, goi mailako 28 eskolak irakasten dute (1350 ikaslerekin), gehienakMacao portugaldar kolonia ohian (bertan, Txina eta herrialde lusofonoen arteko merkataritza harremanak sustatzeko erabiltzen da)[35]. Gauza bera gertatzen ari da Japonian, bertan, 500.000 brasildar-japoniarrez osatutako komunitatea baitago.
Arrazoi historikoen ondorioz,Asia etaAfrikako dialektoek lotura estuagoa dute Portugalgo dialektoekin Brasilgoekin baino. Hala ere, ahoskerari dagokionez, zenbait kasutan, portuges brasildarraren aztarnak aurki daitezke. Horrez gain, portugesak bi idazkera estandar ditu, eta ahozko aldaera ugari (askotan desberdintasunfonologiko etalexiko garrantzitsuak dituztenak).
Eztabaida dagogaliziera eta portugesa bihizkuntza bereiz ote diren ala berberaren bi aldaera. Egun, aditu gehienekgalaiko-portugesaren bi aldaeratzat jotzen dituzte; izan ere,Erdi Aroan hizkuntza batua izan zen, harik eta mendeak joan mendeak etorri, bi aldaerak bereizi ziren arte.
↑/z/ maiz erabiltzen da Afrikako portugesean eta Brasilen (Rio de Janeiron, Belémen eta beste nonbait izan ezik). Estandarizatutako dialektoek beste hitz baten atzetik doanean erabiltzen dute. Aurretik bokal bat doanean, [ʒ] izango da (/Z/ SAMPAn) edo [ʃ] (/S/ SAMPAn) hurrengo kontsonantea ahosduna den ala ez kontuan hartuta. Beiran, Portugalgo eskualdea, soinu hau beti [ʒ] ahoskatzen da.
↑Baeza, S. (2009).Portugués fácil Espasa. Pozuelo de Alarcón: Espasa Calpe.
↑Baeza, S. (2009).Portugués fácil Espasa. Pozuelo de Alarcón: Espasa Calpe.
↑OLIVEIRA, Marco Antônio de. Phonological variation and change in Brazilian Portuguese: the case of the liquids. 1983. 270f. (Doutorado em Lingüística) – University of Pennsylvania, Philadelphia.
(Ingelesez)Barbosa, P.A; Albano, E.. (2004). «Brazilian Portuguese. Illustrations of the IPA» Journal of the International Phonetic Association 34: 227-232..
(Ingelesez)Cruz-Ferreira, Madalena. (1995). «European Portuguese» Journal of the International Phonetic Association 25: 90–94. doi:10.1017/S0025100300005223..
Paiva, M.. «Estudos de linguistica portuguesa e românica» Acta Conimbrigensis XCII (I).
(Portugesez)Vázquez, Pilar; Mendes, Albertina. (1989). Gramática da língua portuguesa. Lisboa: Edições 70.