Portugalgo lurraldean bi alderdi nagusi daude, bai egituraz, bai klimaz,Tajo ibaiak (portugesez,Tejo) bi erditan bereiziak: Tejo ibaitik iparraldera dagoen erdia mendiez eta ibar sakonez osatua da gehienbat, eta hegoaldeko erdia, berriz, garaiera txikiko muinoez eta ordokiez. Halaber, Portugalen mendean daude Madeira eta Azores uhartediak.
Iparraldea,Galiziako mugaren etaDuero ibaiaren (portugesezDouro) arteko lurraldea, menditsua da, 1.500 m inguru garai diren mendilerroez osatua eta ibar sakonez hautsia. Douro eta Tejo ibaien artean lurraldearen batez besteko garaiera are handiagoa da: 600 m Douro Garaian eta 1.000 m Guardako goi ordokian. Ibar hondoak, ordea, itsas mailan daude ia-ia. Alderdi horretan Iberiako iparraldeko goi-ordoki zabala hedatzen da, eta alderdi batzuetan,Iberiako Erdialdeko Sistemaren mendebaldeko adarra osatzen duten mendilerroak nabarmentzen dira. Horietako batean dago,Serra da Estrelan hain zuzen ere, Portugalgo mendi garaiena, uharteetakoez landa:Torre mendia, 1.993 m.
Tejo ibaitik hegoalderako lurraldea (Alentejo) ordoki eta muinoez osatua dago. Alderdi horretan lurraldearen garaiera 400 mtik beherakoa da, ipar-ekialdeko muga inguruko San Mamed mendietan izan izan ezik (1.025 m). Hegoalde-hegoaldean,Caldeirao etaMonchique mendilerroek (900 m inguru)Algarve itsasaldeko ordokia babesten dute iparraldeko haizeetatik.
Portugalgo itsasbazterra 845 km luze da. Iparraldeko erdian zelaia, zuzena eta hareatsua da, etaPorto hiritik hegoaldera zabalduz doaBeira lurraldean barrena. Alderdi batzuetan aintzira txikiak eratu dira. Carvoeiro lurmuturretik hegoaldera berriz hautsiagoa da. Algarveko kostako mendebalean labartsua da, eta ekialdean berriz hareatsua eta zelaia.a.
Iberiar penintsulako ibai nagusietako batzuek Portugalgo lurraldea zeharkatzen dute ura Ozeano Atlantikoan isuri baino lehen:Minho,Douro,Tejo etaGuadiana. Minho ibaiakGalizian du sorburua, eta bere ibilguaren behe aldean bi herrialdeen arteko muga egiten du. Douro ibaiak 600 metroko gainbehera duIberiar goi-lautada eta bere ibilbideko ibar sakonaren hondoa artean. Tejo ibaia, Iberiar penintsulako handiena, mendi-zintzur luze baten bidez sartzen da Portugalera; bokaletik hurbil, Paja itsasoa deritzan estuario zabala eratzen du, eta ontziz ibil daiteke bokaletikAbrantes hiriraino. Guadiana ibaiak Espainia eta Portugalen arteko muga lerroa egiten du bi zatitan. Portugalen bertan sortzen diren ibai eta ibaiadarren artean aipagarriak dira, iparraldetik hegoaldera, Vouga,Mondego (225 km),Zezere (220 km) eta Sado (150 km) ibaiak.
Madeira uhartedia (794 km²), sumendi-jatorrikoa eta oso menditsua da (Pico Ruivo, 1.861 m). Portugaldik 1.000 kilometrora dago. SumendizkoAzore uhartedia (2.247 km²) Iberiar penintsulatik 1.500 km ingurura dago. Klima epel hezea du. Han dago Portugalgo mendi garaiena,Ponta do Pico (2.320 m),izen bereko uhartean.
Zuhaiztiek lurraldearen heren bat hartzen dute gutxi gorabehera. Itsasaldeko alderdi hareatsuetanpinudiak etaeukalipto zuhaiztiak landatu dira. Halaber, iparraldeko mendietan pinuak dira nagusi. Hegoaldea berriz landaredi mediterraneoak hartzen du:olibondoak,artea,artelatza.Mahastiak etaalmendrondoak lurralde osoan daude, ipar-ekialdeko mendietan izan ezik, baina ugariagoak dira hegoaldean. Algarven, Mediterraneo motako basoa galdu den alderdietan, sastrakadi trinkoak hartu du haren tokia.
Portugalgo klima Ozeano Atlantikoaren eraginpean dago eta, oro har, samurra da: euritsua eta epela iparraldean eta lehorra eta oso beroa hegoaldean. Ozeanoaren eragina nabarmenagoa da itsasaldean, udako beroak eta neguko hotzak samurtzen baititu. Ipar-ekialde menditsuan hotz-beroak gorabehera handiagoak ditu: udak laburrak dira eta neguan elurra eta izotza izaten da. Hegoaldera ahala,klima mediterraneoa nagusituz doa, eta Algarvek Mediterraneoko klima du bete-betean, oso uda bero eta negu epelekin. Euri askoz gehiago izaten da iparraldean hegoaldean baino. Batez beste 500 mm euri izaten dira urtean, 2.500 mm iparraldeko mendietan, eta 500 mm baino gutxiago sei-zazpi hilabetez guztiz lehorra den Algarven.
K. a. VI. mendean Europako erdialdeko herrizeltak gaur egun Portugalgo iparraldeko erdian finkatu eta bertako biztanleekin nahastu ziren. Haien ondorengoak,lusitaniarrak, gogor borrokatu ziren erromatarren konkistari aurre egiteko, bainaK. a. 61. urteanJulio Zesar (K. a. 100-K. a. 44) jeneralaren gudarosteekLusitania mendean hartu zuten. Erromatarrek oso eragin handia izan zuten lurraldean.
Alfontso III.ak (1248-79) musulmanak egotzi zituenAlgarvetik.Fernando I.a Ederra Portugalgo erregea1383an hil zenean ondorengotza guduak izan ziren: nobleziakJoanes I.a Gaztelako erregearekin ezkondua zegoen Fernando I.a Ederraren alaba,Beatriz, ezarri nahi izan zuen aginpidean, baina burgesiak eta nekazariek berrizJoan Avizkoaren alde egin zuten.1385. urteko abuztuaren 14an, Joan Avizkoaren gudarosteak Gaztelako eta Portugalgo nobleziaren parte handi baten gudarosteak suntsitu zituenAljubarrotako guduan. Hala, Portugalek burujabetasun osoa erdietsi zuenJoan I.a Handia (1358-1433) erregearen aginpidean.
Aljubarrotako guduak nobleziaren gainbehera eta burgesia eragile baten gorakada ekarri zituen.Joanes I.a erregearen semeak,Henrike Nabigatzailea printzeak, europarren konkistei eta mundu berri baten antolakuntzari bide eman zioten itsas bidaia handiak eragin zituenAtlantikoan.1415. urtean portugaldarrekCeuta konkistatu zuten.1419anMadeira uhartedia aurkitu eta hartu zuten,1427anAzoreetara iritsi ziren, eta1456anCabo Verdera.
Sebastian erregeak (1557-1578) Afrika iparraldearen konkista hasi zuen berriz ere, baina mairuekKsar el-Kebirreko guduan hil zuten.[2] Ondorengorik ez zuenez,Filipe II.aEspainiako erregeak Portugalgo koroa beretzat eskatu zuen. Berriz ere herria bitan zatitu zen: noblezia Espainiako erregearen alde eta herriaAntonio, Cratoko priorearen alde agertu ziren. Espainiako gudarosteak erraz menderatu zituen aurkariak, eta 1581ean Filipe II.a Portugalgo errege izendatu zutenTomarreko gorteetan, Filipe I.a Portugalgoa izenarekin.
Batasunak 60 urte iraun zuen, eta denbora horretan hasi zuen Portugalek gainbehera,herbeheretar eta ingeles gero eta indartsuagoen aurkako lehian. Holandak eta Ingalaterrak Portugalen koloniei eraso egin zieten, merkataritza eragotzi zioten, etaBrasilgo kostaldearen parte bat kendu zioten.1640ean, KatalunianSegalarien Gerra zela eta, erregeak Portugali laguntza eskatu zionean portugaldarrek uko egin zioten eskaera hura betetzeari. Hala, noblezia eta burgesia,Bragantzako dukearen gidaritzapean bat eginik,Espainiaren aurka matxinatu ziren. Abenduaren 15ean Bragantzako dukea Portugalgo errege izendatu zuten:Joanes IV.a (1640-1656).Filipe IV.a Espainiakoak, ahaleginak ahalegin, ez zuen galdutako lurraldea berriro irabazterik izan.1668an Espainiak Portugalen burujabetasuna ezagutu zuen.
XVII. mendearen erdialdetik aurrera Portugalen nagusitasunaAsian desegin egin zen, hango herrien suspertzearen eta, batez ere, herbeheretar gero eta indartsuagoen erasoen aurrean. Hala, Portugalen etaekialdeko Indien arteko merkataritza harremanak ahulduz joan ziren. Aitzitik,Brasilek gero eta garrantzi handiagoa izan zuen Portugalgo ekonomiarentzat. Brasilgoazukre,urre etadiamanteen salerosketari esker Portugalek urte oparoak izan zituen berriz ere. Nolanahi ere, Portugalen ekonomiak ez zuen hobekuntza nabarmenik izan, oparotasun hura ez baitzen herriaren modernizazioa bideratzeko erabili.
Halaber, Portugalen ahalmen militarra urria zen, eta bere burujabetasuna eta koloniak gordetzekoIngalaterra lotu zitzaion politikan eta ekonomian.Josef I.a erregearen agintaldian (1750-1777)Pombalgo markesa gailendu zen. Erregeak esku handia eman zion Pombali eta harkdespotismo ilustratuaren politika bideratu zuen Portugalen. PombalekElizaren ahalmena mugatu zuen, erregearen aurka zegoen nobleziari aurre egin zion,1755eko lurrikarak suntsitutakoLisboa berriro eraikiarazi zuen,jesuitak kanporatu zituen (1759), erreformak bideratu zituen gudarostean eta hezkuntzan.
1792anMaria I.a erreginak (1777-1816) bere kargua utzi zuen adimen eritasun baten kariaz, eta haren semeJoanesek bete zuen erreginaren tokia 1816an errege egin zuten arte.
Portugalek ez zuen, Europako beste herrialde batzuek bezala, FrantziakIngalaterrako ekonomia suntsitzeko hari ezarritako blokeoaren politika betetzen. Hortaz,Napoleonek, Espainiarekin Portugalen partiketa hitzartu ondoren, Portugal konkistatzea erabaki zuen.1807an frantses gudarosteak,Junot mariskalaren gidaritzapean, Espainian barrena Portugalen sartu ziren. Portugalgo errege-familia eta gorte osoa Lisboan itsasoratu eta, Ingalaterrako itsas gudarostearen babesean, Brasila ihes egin zuten. Portugaldarrak eta espainiarrak frantsesen kontra matxinatu ziren. Handik gutxira, IngalaterrakoWellington dukeak frantsesei hiru gudutan irabazi ondoren Portugaletik kanpora egotzi zituen.
1820an, matxinada militar baten ondoriozliberalismoa nagusitu zitzaionabsolutismoari.Joanes VI.ak1821ean itzuli zen Portugalera eta konstituzio liberal bat onartu behar izan zuen. Brasil Joanesen semePetriren agindupean geratu zen. Petri I.ak Brasilen burujabetasuna aldarrikatu zuen1822koirailaren 7an eta bere burua enperadore izendatu zuen. Portugalek1825. urtean ezagutu zuen Brasilen burujabetasuna.
Joanes VI.a1826an hil ondoren,XIX. mende osoan zehar, liberalen eta absolutisten arteko borrokak izan ziren, ekonomiaren krisi larri batekin batera.Petri V.a (1853-1861) etaLuis I.a (1861-1889) erregeen aginpidean Portugalgo alderdi politiko nagusiek txandaka gobernatu zuten, eta istiluak, zertxobait bederen, baretu ziren.Karlos I.aren agintaldian (1889-1908) errepublikaren aldekoek gero eta indar handiagoa hartu zuten. 1908ko otsailaren lehenean errepublikazale batzuek Karlos erregea eta haren ondorengoa, Luis Filipe, hil zituzten atentatu batean.Manuel II.a izendatu zuten errege (1908-1910).
1910. urteko hauteskundeetan errepublikazaleak atera ziren garaileLisboan etaPorton. Urriaren 4an iraultza hasi zen etaManuel II.aBritainia Handira erbesteratu zen.1911n errepublika konstituzioa onartu zen. Hala ere, ezegonkortasuna zen nagusi Portugalgo ekonomian zein gizartean. Portugalek 50.000 soldaduz osatutako gudaroste batekin parte hartu zuenLehen Mundu Gerran. Ekonomiaren egoerak okerrera egin zuen, baina herrialdeak bere koloniak gorde ahal izan zituen.1926an,Manuel Gomes da Costa jeneralak estatu kolpea jo eta errepublika desegin zuen.
1926ko estatu kolpearen ostean, ia 50 urtean Portugalek ez zuen demokraziarik izan. Estatu kolpetik hilabete gutxira,Óscar Carmona jeneralak hartu zuen aginpidea.1928an, lehendakari izendatu zuten eta karguari eutsi zion,1951n hil zen arte. Carmonak Portugalgofinantza arazoak konpondu nahi zituen. Hala, esku handia eman zionAntónio de Oliveira Salazar,Coimbrako unibertsitateko ekonomia irakasleari. Harrezkero, Salazar Portugalgo agintari nagusia izan zen.1932tik aurrera finantza ministro eta lehen ministro izan zen, eta gerra eta kanpo arazoetako ministro1936tik1947ra.
Bien bitartean, Portugalen kolonietan burujabetasunaren aldeko higikundeak hasi ziren, gobernuak gogor zapaldu zituenak.IndiakGoa,Daman eta Diu hartu zituen1961ean etaAfrikan, berriz,Angolan etaMozambiken, gerrilla gerrak hasi ziren.1968an, Salazar ezindurik,Marcelo Caetanok hartu zuen haren tokia. Caetano Portugalgo sistema politiko ekonomikoa biguntzen ahalegindu zen.1970etik aurrera Portugalek ez zuen kolonietako gerra gogor luze hari eusteko bitartekorik ez ahalmenik, eta krisi latz batean murgildua geratu zen.
1974koapirilaren 25ean, ofizial gazte batzuek osatutako talde bat gobernuaren aurka matxinatu zen etaJunta de Salvação Nacional batzordea sortu,António de Spínola jeneralaren ardurapean. Batzorde hark oinarrizko eskubideak eta demokrazia ekarri zituen Portugalera.1975ko apirilaren 25ean, Legebiltzarrerako lehendabiziko hauteskunde libreak egin ziren Portugalen.Alderdi sozialista, zentro-ezkerrekoa eta Herri Alderdi Demokratikoa (zentro-eskuinekoa) atera ziren garaile.1976an, konstituzio berria onartu zen.Mario Soares sozialistak gobernua osatu zuen etaAntónio Ramalho Eanes jenerala izendatu zuten errepublikaren lehendakari. Bestalde, Angolak eta Mozambikek burujabetasuna lortu zuten.
1982an, konstituzioa berritu egin zen: lehendakariaren ahala murriztu zen eta gudarosteari demokrazia bideratzeko ardura kendu zitzaion. Hurrengo urtean, Alderdi Sozialistak irabazi zituen hauteskundeak eta Mario Soares hautatu zuten berriro gobernu buru.1985ean,Aníbal Cavaco Silvasozialdemokratak hartu zuen Soaresen tokia.1986an, ezkerraren laguntzarekin, Soares errepublikako lehendakari aukeratu zuten. Urte berean, PortugalEuropar Batasunean sartu zen. Cavaco Silvaren aginpidean Portugalgo ekonomiak aurrerapen handia egin zuen.1991. urteko hauteskundeetan, Mario Soares lehendakari sozialista atera zen irabazle eta urte hartako hauteskunde orokorretan sozialdemokratek lortu zuten, berriro ere, gehiengoa. Soaresek, beraz, bi agintaldiz iraun zuen lehendakaritzan eta etengabeko agintari aldaketa eten izanak egonkortasuna eman zion Portugalgo politikari. Soaresen agintaldiaren ezaugarri nagusiak ekonomiaren liberalizazioa eta Europako integraziora begirako politikak aurrera eraman izana dira. Ahalegin horretan aipagarriak izan ziren Cavaco Silva Lehen Ministroaren ekimenak, baina askoren iritziz zorrotzegi jokatu zuen eta zegokiona baino eskumen handiagoa bereganatu zuen.
Sozialdemokraten politikaren emaitzetan azpimarratzekoak dira 1986. urtean Portugal Europar Batasunean sartu izana,1992ko lehen sei hilabetekoan Portugalek lortu izana Europar Batasunaren lehendakaritza eta urte bereko apirilean ezkutuaEuropako Diru Sisteman sartu izana. Abenduan, bestalde, PortugalekMaastrichteko Ituna berretsi zuen. Portugal Europar Batasunean sartu zenez gero, eta Europatik iristen ziren laguntzei esker bereziki, aurrerapen handiak egin ziren ekonomian, baina ekonomia hobetzearekin batera gizarteko giroa nahastu egin zen bitarte hartan, zenbait berrikuntza (pribatizazioak, ekonomia politika berria), Europako merkatu batuaren eskakizunak eta haren aurreko kezkak zirela eta. Horrela, ikasleen manifestazioak izan ziren hezkuntza sistemaren kontra, zerbitzuetako langileen protestak soldata igotzeko eskatuz, medikuen greba osasun zerbitzu batzuen pribatizazioaren kontra... Azkenik,1995. urtean, hamar urtez zentro-eskuineko Alderdi Sozial Demokrata agintean egon ondoren, Alderdi Sozialistak irabazi zituen legebiltzarrerako hauteskundeak. Osasunaren eta hezkuntzaren alorrean sortu ziren gorabeherekin kezkatuta zeuden hautesleen botoari esker lortu zuen garaipena.António Guterres izendatu zuten lehen ministro, eta, 1996. urteko hauteskundeak irabazi ondoren,Jorge Sampaio sozialistak eskuratu zuen errepublikako lehendakari kargua. Harrezkero, sozialistek ordu arte sozialdemokratek egindako bideari jarraitu zioten, oro har, Europara begirako politika eginez eta pribatizazioak aurrera eramanez, baina osasungintzan, hezkuntzan eta gizartean gastuak igotzea lortu zuten.
Nazioarteko politikari dagokionez,1999anMacauTxinaren esku uzteko hitzarmena sinatu zuen Portugalek, eta istiluak izan zituenIndonesiarekin,Ekialdeko Timorren burujabetasuna zela eta (Indonesiak Timor Ekialdekoa okupatu eta autodeterminazio eskubidea ukatu ziolarik).
2001eko hauteskundeetan Sampaiok berretsi egin zuen kargua eta oso erraz irabazi zituen hauteskundeak. Hurrengo urtean, ordea, aurreratu egin behar izan zituen hauteskundeak, batetik alderdi ekonomikoan egindako aurrerakuntza eskasen ondorioz, eta bestetik, alderdi sozialistaren kontra etengabeak zirelako korrupzio salaketak.2002ko hauteskundeetanJosé Manuel Durão Barroso hautagai sozialdemokratak irabazi zituen hauteskundeak, eta gobernu koalizioa osatu zuen eskuinekoekin. Besteak beste, gastu publikoa gutxitu egingo zuela eta estatuko zenbait zerbitzu pribatizatu egingo zituela agindu zuen, osasuna barne.2004. urtean Durão Barrosok lehen ministro kargua utzi etaEuropar Batzordeko lehendakari bihurtu zen. Horrek ezegonkortasun politiko handia eragin zuen, eta ondorioz, Sampaiok parlamentua desegin eta hauteskundeetarako deia egin zuen. Alderdi Sozialistak irabazi zuen etaJosé Sócrates izendatu zuen lehen ministro.2006ko hauteskundeetan, berriz, eskuin-erdialdekoAníbal Cavaco Silva hautagaiak irabazi zituen hauteskundeak, baina lehendakari berriak gobernu sozialistarekin lankidetzan jarduteko asmoa azaldu zuen.
Portugalerrepublika bat da. 1976an idatzi zen egun indarrean den konstituzioa eta 1997an berridatzi zen. Errepublikako lehendakaria bost urtez behin aukeratzen da; bera da estatuburua, aginpide betearazlearen buruzagia eta hark izendatzen du lehen ministroa, herrialdearen administrazio buruaren zereginak betetzen dituen karguduna. Lehen ministroak kontseilu ministroaren laguntzarekin agintzen du. Aginpide legegilea legebiltzarraren esku dago, eta haren onespena behar du gobernuak bere jardueran aurrera egiteko.
Lurralde banaketari dagokionez, Portugal 18 barrutiz osatutako 11 probintziatan dago banatua. Azore eta Madeira uhartediek, bestalde, autonomia dute, eta zeinek bere erakunde legegile eta betearazleak ditu. Azkenik, Macau (Txinako hegoaldeko kostaldeko lurraldea) 1999. urte amaiera arte Portugalen kolonia izan zen, baina Txinako Herri Errepublikarekin lorturiko hitzarmen batek agintzen zuen bezala, Txinaren esku geratu zen.
Gobernu-mota: Alderdi anitzeko errepublika. Ganbara legegile bakarra (230 kiderekin).
2021ean Portugalek 10.343.066 biztanle zituen.[3] Horietatik 9.855.909 Portugal kontinentalean bizi ziren (%95,3) eta gainerakoakAzore etaMadeira uharte autonomoetan.[3]
Portugalgo biztanleen arteanetnia batasun handia dago, biztanle gehien-gehienak portugaldarrak baitira, eta horrenbestez, Portugal da munduko herrialderik homogeneoetako bat hizkuntzari, erlijioari eta kulturari dagokionez. 1990eko hamarraldia arte herrialde aski atzeratua zen, eta hori nabarmentzen zen, besteak beste, demografiari buruzko datuetan, baina azken urteotan zenbait aldaketa eta hobekuntza gertatu dira, eta ari da pixkanaka Europako neurrietara hurbiltzen, adibidez haurren heriotza tasari dagokionez (mila jaiotzako 80 heriotzatik 9ra jaitsi da), familien neurriari dagokionez, bizi itxaropenari dagokionez, etab. Portugalgo biztanleen bizi itxaropena 75 urtekoa zen batez beste 1996an. Garai batean jaiotza tasa oso altua zuen arren, gaur egun biztanle kopuruaren hazkundea negatiboa da, % 0,13koa 1999. urterako aurreikuspenen arabera.
Portugalgo biztanleen urbanizazio tasa oso bizkor ari da igotzen (% 60ra igo da), nahiz eta oraindik ez den Europako beste zenbait herrialdetakoa bezain handia. Eta biztanleen banaketari dagokionez, Portugalgo alderdi jendetsuenak erdialdeko eta iparraldeko kostaldeak dira; biztanleen % 70 bizi da inguru horietan gutxi gorabehera.
Osasun eta hezkuntza mailari dagokionez, herrialde garatuen saileko herrialdea da (Nazio Batuek 1994rako prestaturiko txostenaren arabera), baina Europar Batasuneko atzeratuena da oraindik. 1998an legebiltzarrakabortua legeztatu zuen; ordu arte urtean ezkutuko 16.000 abortu egiten zirela diote zenbait iturritatik bildutako datuek.
Udalerriei dagokienez,concelho izena hartzen dute etafreguesia edo parrokiatan banatuta daude. Hauexek dira hiri eta udalerri portugaldar nagusiak, 2011eko erroldaren arabera:
1990. urtea arte Europako herrialde pobreenetakoa izan zen Portugal, baina azken urteotan hazkunde handia izan du bertako ekonomiak, batez ereEuropar Batasunaren aldetik jasotako laguntzari esker, nahiz eta bera den,Greziarekin batera, Europar Batasuneko herrialderik atzeratuena. Dena dela, Europako herrialde guztietan Portugal da hazkunde handiena izan duena (% 4,5 batez beste azken urteotan), eta ekonomiaren hazkundearekin batera aipagarria da azken urteotako interes tasen jaitsiera eta langabezia tasaren murrizketa; badira, hala ere, zenbait datu ez hain pozgarri, Europako herrialdeen batez bestekoa baino biztanleko nazio produktu gordin apalagoa izatea, adibidez. 1998. urteanEuropar Diru Batasunean sartzeko mailara iritsi zen Portugalek, eta Europar Diru Batasunean sartu zen 1999an. 1998ko inflazio tasa % 2,8koa izan zen (aurreko urteetan % 7ra iritsi zen), txiki samarra, Europako gainerako kide gehienena baino garaiagoa, halere.
Zerbitzuen alorrak ematen du Portugalgo barne produktu gordinaren parterik handiena, eta hura da langile gehien hartzen dituen jarduera (barne produktu gordinaren % 60 eta langileen % 56, 1998an); hurrengo jarduera aipagarriena industria da (oihalgintza eta ehungintza, arrain kontserba, ardogintza, larrugintza), azken urteetan nahiko modernizatu dena.Nekazaritza ere egiten da (patata, mahatsondoak, olibondoak, garia, artoa) baina ekoizpena urria da, urriena Europako herrialdeen artean, eta ez ditu biztanleriaren beharrizanak asetzen, nahiz eta zenbait aurrerapen egin diren alor horren modernizazioaren bidetik. Munduko artelazki ekoizle handiena da. Eta garrantzizko jarduera da, halaber,arrantza, batez ere sardinarena, bakailaoarena eta itsaskiena.
Historian zehar Portugalgo kulturak beste herri eta kultura batzuetako eragina izan du.Erromatarren arkitekturaren aztarnak daude adibidezEvoran, etaarabiarren hiri antolaketa ikus daiteke Algarveko herri batzuetan. Halaber, estiloerromanikoko elizak daude toki askotan (Bragako eta Lisboako elizak, adibidez, baita gotikokoak ere.
Patin-hockeyak ere zaletu asko ditu. Talde nagusiak futbol taldeetako hockey atalak dira. Selekzio mailan munduko talde indartsuenetakoa da, munduko txapelketa 15 aldiz eta Europakoa 20 aldiz irabazi baititu.
Portugalgo Itzulia[4] 1927. urtean sortu zen. Lehen urteetan podiuma herrialdeko txirrindulariek bete zuten. Tradizio handia dauka eta etapa asko izan ditu beti. 1980ko hamarkadan, 20 etapa izatera ailegatu zen. Orain, normalean 11 etapa dira. Azken urteetan maila jeitxi egin du. Gainero, Alentejo aldean, Alentejo Itzulia egiten da 1983. urtetik. Itzuli apal moduan hasi zen baina 2005. urtean gorakada izan zuen. Lehenengo ekitaldietan 5 etapa izaten ziren, baina gero, 4 etapara murriztu zuten. Hori, 2010. urtean gertatu zen CTT Correios de Portugal Sari Nagusiarekin bateratu zenean. 2013. urtean, 5 etapa izatera pasa zen berriro. 1996. urtean, Indurain anaia nafarrek podiumeko lehenego bi poztuak bete zituzten.Miguel lehena etaPrudenzio bigarrena.