Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Porta Nigra

Koordenatuak:49°45′34″N6°38′38″E / 49.75944°N 6.64389°E /49.75944; 6.64389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Treveriseko monumentu erromatarrak, San Pedro Katedrala eta Treveriseko Andre Mariaren Eliza1
UNESCOrengizateriaren ondarea

Porta Nigraren ikuspegia

MotaKulturala
Irizpideaki, iii, iv, vi
Erreferentzia367
Kokalekua Alemania
Eskualdea2Europa etaIparramerika
Izen ematea1986 (X.bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2UNESCOren sailkapena

Porta Nigra (latinetikAte Beltza), erromatar garaiko sendotutako ate bat daUNESCOrenGizateriaren Ondarearen zati da.

Treverisko monumentu enblematikoetako bat etaAlemaniako zaharrenetako bat da. Bertako biztanleek, soilikPorta laburdurarekin deitzen dute.

Ate monumental hau,180an eraikia izan zen, Augusta Treverorum hirirako, Treverisko iparraldeko sarrera ate bezala. Bere izena, harriaren kolore ilunagatik datorkio urteen igaroaren ondorioz:Erdi Aroraino atzerantz jo behar dela ziurtatua dago.

Simeonfraide greziarra, monumentuanzenobita gisa jartzera etorri zen1028an.1035ean hil ondoren, lurraren mailaraino jaitsi eta kanonizatu egin zuten. Orduan, bere omenezkosantutegi bat eraiki zen, eta, beraz, Porta Nigra, eliza bikoitz bezala erabili zen; horretarako bata bestearen gainean jarritako bi santutegi egokitu ziren, hauen absidea, gaur egun oraindik ikus daitekeelarik.

1802an,Napoleon Bonapartek, eliza eta santutegia suntsiarazi zituen.1804an, Treverisetik igaro zenean beste gehikuntzak ere ezabatzea erabaki zuen, erromatar eraikuntzaren itxura berritzea ahalbidetzen duena.

Porta Nigra,Alemaniakopostazigiluetan agertzen da zenbait alditan: Lehen aldiz1940an, ondoren,1947an, eta, jarraian,1984an, hiriaren bigarren milurtekoa ospatzeko.

1986an Porta Nigra eta Treverisen eta eskualdean mantentzen diren beste erromatar monumentu batzuk,UNESCOrenGizateriaren Ondare zerrendan sartu ziren, "Treverisko monumentu erromatarrak (Porta Nigra, Anfiteatroa, Konstantinoren Basilika, Barbarathermen, Treverisko erromatar zubia, Terma inperialak eta Igelen zutabea) San Pedro Katedrala eta Treverisko Andre Mariaren Eliza" izenarekin.

2017an, 2 euroko ospakizuneko txanponean agertuko da,Renania-Palatinatua ordezkatuz, honela, aurreko urtekoa ordezkatuz,DresdekoZwinger Jauregia agertzen zena.


49°45′34″N6°38′38″E / 49.75944°N 6.64389°E /49.75944; 6.64389

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Iparraldea
Erdialdea
Mendebaldea
Hegoaldea
1Herbehereekin batera • 2Poloniarekin batera • 3Erresuma Batuarekin batera • 4Austria,Frantzia,Italia,Eslovenia etaSuitzarekin batera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Porta_Nigra&oldid=8031299"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp