Port Blair (hindiz:पोर्ट ब्लेयर)IndiakoBatasunetako Lurraldetako udala da.Andaman uhartetan dagoenAndaman eta Nikobar uharteak eskualdearen hiriburua da.Hegoaldeko Andaman uhartearen ekialdeko kostaldean dago, eta uharteetarako sarrera nagusia da.
Port Blairrek Archibald BlairEkialdeko Indietako Britainiar Konpainiako tenienteari zor dio izena;1789an kolonia bat ezartzen saiatu zen, arrakastarik gabe. Port Blair1858an berrezarri zuten, britainiar kolonia penal bat eraikitzeko leku gisa. JatorrianViper uhartean kokatua izan zen. Izena uharteari Blair tenientearen itsasontzia gogorarazten jarri zioten: The Viper ("Sugegorria"). Konbiktoak, gehienak preso politikoak, betiko espetxera kondenatuta zeuden eta baldintza lotsagarrietan lan egiten zuten. Askok urkaturik bukatu zuten, beste batzuk gaixotasunengatik edo goseagatik hiltzen ziren bitartean.[1]
Indiako mugimendu independentistak XIX. mendearen amaieran hazten jarraitu zuenez, Cellular Jail izeneko espetxe esparru handi bat 1896 eta 1906 artean eraiki zuten britainiarrek.
1943 eta 1944 artean, Port Blair India aske baterako eta bere Indiako Armada Nazionalerako behin-behineko Gobernuaren egoitza nagusia izan zen,Subhash Chandra Boseren kontrolpean.
Port Blair2004ko Indiako ozeanoko lurrikararen ondorioz oso kaltetua izan zen.
2001eko erroldaren ondoren, Port Blairrek 100.186 biztanle zituen. Gizonezkoak guztizkoaren % 55a dira eta emakumezkoak % 45a.Port Blairrek % 77koanalfabetismo-tasa du, estatuko batez bestekoa ( % 59,5) baino altuagoa. Biztanleriaren % 11a sei urtetik beherakoa da.
Datu klimatikoak (Port Blair (1981–2010, muturrekoak 1901–egun)) |
---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
---|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33.0 | 34.6 | 36.0 | 36.8 | 36.4 | 35.6 | 32.8 | 32.7 | 35.4 | 35.6 | 34.0 | 35.4 | 36.8 |
---|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 29.5 | 30.2 | 31.3 | 32.3 | 31.2 | 29.8 | 29.4 | 29.2 | 29.2 | 29.7 | 29.8 | 29.5 | 30.1 |
---|
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.0 | 26.3 | 27.2 | 28.2 | 27.7 | 26.9 | 26.6 | 26.5 | 26.2 | 26.4 | 26.8 | 26.4 | 26.8 |
---|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 22.4 | 22.1 | 22.7 | 24.1 | 24.2 | 23.9 | 23.8 | 23.6 | 23.0 | 23.0 | 23.3 | 23.0 | 23.3 |
---|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 14.8 | 15.9 | 16.2 | 17.3 | 17.1 | 14.6 | 18.0 | 15.6 | 16.8 | 17.8 | 17.3 | 16.2 | 14.6 |
---|
Euria (mm) | 32.1 | 16.8 | 32.5 | 75.8 | 368.8 | 448.2 | 442.5 | 446.4 | 458.3 | 301.4 | 242.4 | 103.2 | 2968.3 |
---|
Euri egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 1.0 | 1.6 | 4.1 | 15.9 | 18.8 | 18.6 | 19.1 | 18.8 | 15.5 | 11.6 | 4.5 | 130.8 |
---|
Eguzki orduak | 266.6 | 265.6 | 266.6 | 237.0 | 158.1 | 90.0 | 102.3 | 99.2 | 117.0 | 167.4 | 189.0 | 241.8 | 2200.6 |
---|
Hezetasuna (%) | 74 | 72 | 72 | 74 | 81 | 84 | 84 | 85 | 87 | 85 | 82 | 75 | 80 |
---|
Iturria (1): India Meteorological Department[2][3][4][5] |
Iturria (2): NOAA, Tokyo Climate Center (1981–2010)[6] |
Rajiv Gandhiren estatua.
Ilunabarra badian.
Seaside Road
Tenplu jainista.