NagusikiPolonian hitz egiten da, bertan administraziohizkuntza ofiziala baita, bainaemigrazioa dela-eta, hiztun kopuru esanguratsua du. Kalkuluen arabera, 44 milioi pertsona ingururenlehen hizkuntza da mundu osoan[2] (literatura zientifikoaren arabera hiztun kopurua 39 eta 48 milioi artekoa da[3][4]).
Staszic-en jauregiaVarsovian, RJP edo Poloniar Hizkuntzaren Kontseiluaren egoitza.
ArautzeaRada Języka Polskiego (Poloniar Hizkuntzaren Kontseilua) erakundearen ardura da, polonieraren erabilerari buruzko kontsulta eta iritzi organo gorena baita (euskararako,Euskaltzaindia pareko erakundea da). Poloniako Zientzien Akademiako Lehendakaritzak eratu zuen1996koirailaren 9an eta prestigio sozial zein ibilbide akademiko oparoa duenPoloniako Zientzia Akademia (Polska Akademia Nauk edoPAN polonieraz) erakunde publikoaren baitako aholku batzorde bat da formalki. RJP edo Poloniar Hizkuntzaren KontseiluakVarsovian du egoitza, Staszic-en jauregian.
Horiez gain, beste hiru hizki edo letra daude jatorri atzerritara duten hitzetan soilik erabiltzen direnak:
Qq, Vv, Xx
Beraz, orotara 35 letra erabiltzen dira. Horietatik, bederatzibokalak dira eta beste 23ak,kontsonanteak. Gainera, bederatzi hizkik zeinudiakritikoak dituzte.
Polonierarenkontsonante sistemak konplexutasun handiagoa du. Ezaugarri bereizgarrieakontsonante afrikari eta sabaikarien seriea da. Kontsonanteen multzo osoa,Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren arabera (nahiz eta beste analisifonologiko batzuk dauden), honela aurkez daiteke:
1931n,Poloniakozentsuaren arabera, poloniera lehen hizkuntzatzat zuen biztanleriaren ehunekoa.Stanisław Urbańczyk hizkuntzalariak egindako polonieraren dialektoen mapa.[18]
Dialektologiari erreparatuz gero, egundialekto-bereizketa ez da oso nabaria: areago, galtzeko bidean dago etahizkuntza estandarra gailentzen da komunikazio-jardunean[16]. Fenomeno horren kausa nagusiak honakoak dira:
1772,1793 eta1795. urteetakoPoloniako Partizio edo Banaketak (eta, horren ondorioz,Polonia estatu burujabe gisa1918ra arte mapatik desagertu izana),
Hori guztia dela eta, gero eta uniformeagoa da etadialektoen ezaugarri bereizgarriak askoz ere gutxiago agertzen dirahiztun gazteenen artean. Dena den, aldaera batzuek bizirik diraute, adibidez, Górale mendietakoa etaSilesiakoa. Hala eta guztiz ere, hiztun gehienek polonieraestandarraren antzeko hizkuntza erabiltzen dute. Hortaz, hizkuntza homogeneoa dela esaten da.
Aditzak, aspektuari dagokionez, burutuak edo ez burutuak izan daitezke eta askotan bi aldaerak ditu aditz-erro berdinak.Aditz denbora edo aldiari erreparatuz gero, aditz ez burutuek orainaldia, lehenaldia, etorkizun konposatua, subjuntiboa/baldintza,agintera, infinitiboa, orainaldikopartizipioa, orainaldiko gerundioa eta lehenaldikopartizipioa dituzte. Aditz burutuek, berriz, etorkizun sinplea, lehenaldia, subjuntiboa/baldintza,agintera, infinitiboa, orainaldiko gerundioa eta lehenaldikopartizipioa. Aditz jokatuetankomunztadura gertatzen dasubjektuarekin baipertsona, zenbaki eta, iraganeko zein subjuntibo/baldintzazko formen kasuan, baitageneroari dagokionez ere (azken ezaugarri hau ez da batere ohikoa).
Polonierak, mendez mende, bestehizkuntza batzuetako zenbait hitz mailegatu ditu. Hitzokmaileguan hartzerakoan aldatu egiten dira, batetik,ahoskera polonierarenfonemetara egokitzeko eta, bestetik,ortografiak ere polonieraren arauekin bat egin dezaten. Hori dela eta, esate baterako,William Shakespeare idazlearen deitura polonierazSzekspir idazten da.
Polonierak ere izan du eraginik beste hizkuntzetan, bereziki gainerakoeslaviar hizkuntzetan etaalemanean, hurbil daudelako etamuga partekatzen dutelako.
Polonieraz idatzitako esaldirik zaharrena,1270ekoa, Henrikowen Liburukoa.
Polonieraz idatzitako esaldi zaharrenak honako bi hauek dira:
Day, ut ia pobrusa, a ti poziwai:1270ean idatziaHenrykowen Liburua[19] izenekoan (Księga henrykowska da izenburua polonieraz etaLiber fundationis claustri sanctae Mariae Virginis in Heinrichow jatorrizko izenburualatinez), 24. orrialdean.
Byegaycze, byegaycze! (...) Gorze szą nam stalo!1455-1480 urteen arteanJan Długoszek idatziak, "Poloniako Erresuma Handiaren kronikenurte-liburuetan"[20] (Roczniki czyli kroniki słynnego Królestwa Polskiego da izenburua polonieraz etaAnnales seu cronicae incliti Regni Poloniae jatorrizko izenburua latinez).
Polonierazko idatzi zahar asko epaiak dira, liburu judizialetan eskuz idatzita gorde direnak etaepaiketa, testigantza zeinakta judizialak erregistratzeko idatzitakoak.XIV. etaXV. mendeetan erregistratu ziren, lehenengoak zehazki1386az geroztikWielkopolskako gorteko liburuetan agertutakoak dira.
XVI. mendean,Erreformari esker, polonieraliteraturaren alorrera zabaldu zen luze eta zabal. Erabaki horrek lotura estua zuen ahalik eta jende gehienarengana iristeko nahiarekin, eta hortik erraz uler daiteke ordukoak izatea baiBibliaren lehenitzulpenakprotestanteen aldetik, baitaerlijio-literaturari lotutakoargitalpen ugari ere, beste erlijioen aurkako argitalpen polemikoak barne[21].1661ekourtarrilaren 3anMerkuriusz Polski Ordynaryjnyastekaria argitaratu zen, gaur egunerarte iritsi den poloniera hutsezko lehenaldizkaria. Argitaratzeari utzi ziotenean,1661ekouztailaren 22an, ez zen aldizkaririk argitaratu polonieraz zenbait hamarkadatan. Poloniako aldizkarien etengabeko garapenaren hasiera XVIII. mendearen bigarren laurdenean hasi zen.
1696an,Lituaniako Dukerri Handikohizkuntza ofizial bihurtu zen eta orduan hasi zen nagusitzenLituaniako bizitza sozial, kultural eta politikoan. Poloniako Erresumako Koroaren (1385-1795) probintzietan aldiz,latinak hizkuntza ofizial izaten segitu zuen, Saxoien garaia amaitu arte (1763)[22]. Halaber, PoloniakoLivoniakovoivoderriko (1621-1772) familia noble alemaniarren hizkuntza ere bihurtu zen, inbasioaren ondotik poloniera berehala bereganatu baitzuten.
1901az geroztik,Poradnik Językowy ("Hizkuntza-gida")hilabetekaria argitaratzen da,hizkuntzari dagozkion gaiak jorratzen dituenargitalpen arauemailea.1913 urteaz geroztik, gainera,Język Polski ("Poloniar hizkuntza")aldizkari zientifikoa ere argitaratzen da polonierari eta, oro har,hizkuntzalaritzari buruzko ezagutza sustatzen duena.
Poloniera hiztun asko beste herrialde batzuetan bizi dira, asko eta asko dira besteherrialde bateko behin-betikoherritartasuna dutenak. Talde hau osatzen dutenen artean nagusi dira Poloniako gutxiengo nazionaleko kideak, Poloniakomigranteak edo haien ondorengoak. Poloniarrendiaspora horri polonierazPolonia izena ematen zaio.
Oso zaila da polonieraz hitz egiten duen etaPoloniatik kanpo behin-betirako (behin-behineko lekualdatzeak kanpo utzita) bizi den pertsona kopurua zehaztea, munduan polonieraz hitz egiten duen biztanleria oso sakabanatuta dagoelako eta poloniarrek atzerrian ere polonierari eusteko duten mailari buruzko gaur egungoikerketarik ez dagoelako.Liburu fidagarrietan emandako estimazioen arabera, 3,5 eta 10 milioihiztun artean izan litezke[23].Datu faltak eragindako desadostasun horren ondorioz, jatorrizko hiztunen kopuru orokorrari buruzko datuen artean alde nabaria dago, iturriaren arabera.
2004az geroztik, aukera dago polonieraren ezagutza atzerriko hizkuntza gisaagiri ofizial bidez ziurtatzeko eta azterketak hiru mailatan egiten dira,Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera: oinarrizkoa (B1 maila), ertaina (B2 maila) eta aurreratua (C2 maila). Azterketa horien arduraPaństwowa Komisja Poświadczania Znajomości Języka Polskiego jako Obcego ("Poloniera atzerriko hizkuntza gisa gaitasunaren ziurtagirirako estatu batzordea')[24] erakundeak du.