Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Polonia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Poloniako Errepublika
Rzeczpospolita Polska
Ereserkia:Mazurek Dąbrowskiego

Poloniako bandera

Poloniako armarria
Geografia
HiriburuaVarsovia
52°13′48″N 21°0′40″E
Azalera312.683 km² (70.)
Ura %2,6 eta
Ura %2,7
Punturik altuenaRysy (2.499 m)
Punturik sakonenaŻuławy Wiślane(en)Itzuli (−1,8 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakTxekia,Alemania,Ukraina,Eslovakia,Bielorrusia,Lituania etaErrusia
Administrazioa
Gobernu-sistemaSistema parlamentario,Estatu unitario etaerdipresidentzialismo
Poloniako presidenteaKarol Nawrocki
LegebiltzarraPoloniako Parlamentua
Epai autoritateaSupreme Court of Poland(en)Itzuli
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria37.563.071
Dentsitatea120,13 bizt/km² (83.)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 15
Emankortasun-tasa1,29(2014)
Eskolaratu gabeko umeak228.797(2014)
Derrigorrezko eskolaratzea6-18
Bizi-itxaropena76(2021)
Giniren koefizientea30,2(2018)
Giza garapen indizea0,876(2021)
Ekonomia
BPG nominala524.509.565.263,41 $(2017)
BPG per capita13.863 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa1.136.347.664.117 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn29.923,71 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala2,8 %(2016)
Erreserbak113.267.368.075 $(2017)
Inflazioa0,8 %(2016)
Historia
1025Poloniako Erresuma
1918
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+48
ISO 3166-1 alpha-2PL
ISO 3166-1 alpha-3POL
Ordu eremua
ikusi
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki etaType E(en)Itzuli
Internet domeinua.pl

Polonia[1] (polonieraz:Polska,/ˈpɔlska/ ahoskatua), izen ofizialaPoloniako Errepublika (polonieraz:Rzeczpospolita Polska;kaxubieraz:Pòlskô Repùblika;silesieraz:Polsko Republika),erdialdeko Europako herrialdea da, iparraldeanBaltikoaren eta bi mendiguneren artean (Sudeteak etaKarpatoak) hedatua. 312.696 kilometro koadroko eremua du[2][3] eta2015ean 38.005.614 biztanle zituen[4].

Europar Batasuna,NATO,Nazio Batuen Erakundea,Merkataritzaren Mundu Erakundea,Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (OECD),Energiaren Nazioarteko Erakundea,Europako Kontseilua,Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea,Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia etaSchengengo Hitzarmenaren kidea da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Poloniako geografia»

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

MendebaldeanAlemaniarekin du muga; hegoaldean.Txekiar Errepublika etaEslovakiarekin; ekialdean,Bielorrusia etaUkrainarekin; eta iparraldean,Itsaso Baltikoa,Errusiaren menpekoKaliningradeko oblasta etaLituaniarekin.

Erliebea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Poloniako mapa fisikoa.

Laugarren arokoglaziazioan eratutako ordoki zabal batek hartzen du Poloniako lurralde gehiena, hegoaldeko muga inguruko alderdi menditsua izan ezik. Hori dela eta, Poloniaren batez besteko garaiera txikia da, 173 metrokoa (lurralde osoaren % 75 baino gehiago 200 metrotik behera dago).

Poloniako kostaldea zuzena eta hareatsua da, eta ibaien eta itsasoaren urlasterrek harea eta alubioiak pilatu dituzten alderdietanaintzirak etazingirak sortu dira. Kostaldearen ekialdeanGdańskeko golkoa dago, eta mendebaldeanPomeraniakoa. Ordokiaren iparraldeanhormaguneen hondakinek eratutako muinoak eta hareazko dunak daude. Alderdi horretan bertan aintzira eta zingira asko dago, eta bi eskualde edo lurralde nagusi bereizten dira:Pomerania, mendebaldean, etaMasuria, ekialdean.

Poloniako erdialdeko ordokiaIparraldeko Europako ordokiaren parte bat da,Mazovia,Polesia etaPolonia Handia lurraldeak hartzen dituena. Ordokiaren eta mendien artean muinoak,goi-ordokiak eta ibar zabalak tartekatzen dira:Polonia Txikia,Silesia… Mea hobi handiko eremua da, eta Poloniako alderdirik jendetsuenetakoa.

Mendiek Poloniako hegoaldeko muga osoa hartzen dute. MendebaldekoKarpato mendien iparraldeko adarrek, alegia,Beskide etaTatra mendiek, Poloniako hego-ekialdea etaEslovakia bereizten dituzte. Tatra mendietan dago, hain zuzen ere, Poloniako mendi garaiena: Rysi mendia, 2.499 m.Sudeteko mendi biribilek, berriz, Poloniaren etaTxekiar Errepublikaren arteko muga egiten dute.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Poloniako ibai guztiekItsaso Baltikoan isurtzen dute ura,Vistula (Wisła) etaOder (Odra) ibai nagusien bidez. Oder ibaiak eta haren adar nagusiMendebaldeko Neisse,Warta etaNoteć ibaiek eratzen duten sareak Poloniako mendebalde osoa ureztatzen du. Bigarren Mundu Gerraren ostetik, Oder ibaiaren behealdeak eta Mendebaldeko NeissekAlemaniaren eta Poloniaren arteko muga lerroa egiten dute. Vistulak eta haren adarrek,San,Mendebaldeko Bug,Narew,Pilica,Wieprz... Eratzen duten sareak Poloniako ekialdea ureztatzen du. Poloniako ibaiek urtean bi aldiz gainezka egiten dute, udaberrian, elurra urtzean, eta udan, uztaileko eurien ondorioz. Ibai horietako askotan ontziz ibil daiteke, eta batzuk, Warta-Oder adibidez,ubidez lotuta daude, batetik bestera igaro ahal izateko. Iparraldeanaintzira ugari daude,glaziarrek eratuak.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Czarny Staw aintziraTatra Garaietan

Poloniakoklima kontinentala da, tenperatura aldaketa handiekin urtean zehar. Uda bero heze laburrak, eta oso negu hotzak izaten dira. Lurraldea zelaia izanik, norabide bateko edo besteko haizeek baldintzatzen dute klima. Ekialdean nabarmenagoa da hotz-beroaren gorabehera, eta alderdi batzuk elurrak lau hilabetez estaltzen ditu.Itsaso Baltikoaren ertzean berriz, klima samurragoa eta egonkorragoa da. Mendietan hotza da. Tenperaturari dagokionez, urtarrileko batez bestekoa 3 °C-koa izaten da, eta -21 °C-koa neguko hotzena. Uztaileko batez bestekoa, berriz, 18 °C-koa, eta 32 °C-koa udako beroena. Euri gutxi egiten du Poloniako ordokian: 600-800 mm urtean (721 mmKrakovian eta 530 mmVarsovian). Mendialdean, berriz, 1.500 mm euri ere izaten da. Udako hilabeteak dira euritsuenak.

Landaredia eta fauna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Polonian Europako, Baltiko aldeko eta Errusiako estepako motako landareak hazten dira. Basoak lurraldearen laurden bat baino gehiago hartzen du. Gerrek eragindako hondamendiak, ebaketak, eta lur agorren eta ikatz hobien hedatzeak basoa txirotu eta urritu dute. Baso ugarienakKarpato mendietan daude:pinuak,izeiak etaalertzeak. Ordokianhariztiak,pagoak etahaltzak dira nagusi, pinuekin eta belar landareekin tartekatuak alderdi batzuetan. Iparraldekozingiretan hartara egokitutako landareak hazten dira. Poloniako landaredia eta fauna 11 parketan eta 500 barruti berezitan baino gehiagotan babestua dago.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Poloniako historia»

K.o.II. mendeaz geroVistula etaOder ibaien arroan bizi zireneslaviar jatorriko leinuek hiri gotortuetan batu eta estatu txikiak sortu zituzten800-960 urte bitartean.

Piast dinastia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Poloniaren kristautzea, 966an.Jan Matejkoren margolana

Ezagutzen den lehen agintariak, Piast dinastiakoMieszko I.ak (963992), eman zion batasuna lurraldeari, eta sarrerakristautasunari. Izan ere,966. urtean kristau egin zen, eta urte hura hartzen da Poloniaren sorreratzat. Mieszkoren semea,Bolesław I.a «Ausarta» (9921025) errege izendatu zuten 1025ean, eta harrezkero, monarkia eta kristautasuna herrialdearen batasunaren ezaugarri nagusi bilakatu ziren.Kasimiro I.ak (10341058)Krakovia hartu zuen hiriburutzat.

Hurrengo bi mendeetako gorabeherek arriskuan jarri zuten Poloniaren batasuna, lurralde batzuk banatuak eta beste batzuk hartuak izan baitziren. Izan ere,Bolesław III.a (11021138) erregearen lau semeen artean banatu zen erreinua, etaDanimarkak, bestalde,Pomerania beretu zuen. Mazoviako dukeek berrizOrdena Teutonikoko zaldun germaniarrei laguntza eskatu zieten prusiarrei sarrera eragozteko, eta ondoren Chelmnoko lurraldea eman zien, Vistula ibaiaren behealdeko ekialdean. Teutoi zaldunak beren lurraldea hedatzearen alde borrokatu ziren, etaPrusia eta Pomeraniako ekialdea hartu zuten. Halaber,mongolak berrogeita hamar urtez sartu-irtenka ibili ziren Poloniako lurraldean.Ladislao I.a Lokietek (12601333) batasuna eman zion lurraldeari, bainaSilesia eta Pomerania galduak ziren.

Kasimiro III.a Handia (13331370) erregeak berriz ekialderantz hedatu zuen lurraldea (Ruthenia,Volinia), eta1364an Krakoviako unibertsitatea zabaldu zuen.1370eanLuis Anjoukoa,Hungariako erregea, izendatu zuten Poloniako errege. Piast dinastiak1386. urtea arte izan zuen aginpidea,LituaniakoLadislao Jagellon dukea Piast dinastiaren oinordekoarekin ezkondu eta Jogalia dinastiari bide eman zion urtea arte, hain zuzen ere.

Jagellon dinastia: 1386-1572

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Koperniko Jainkoarekin hizketan.Jan Matejkoren margolana

Jagellon dukea katoliko egin zen eta Poloniako errege izendatu zuten:Ladislao II.a (13861434). Hala, ezkontza haren bidez, Poloniak eta Lituaniako dukerriak Europako estatu ahaltsuenetako bat osatu zuten,Poloniar-Lituaniar Batasuna,BaltikotikItsaso Beltzaraino, etaAdriatikotikAltai mendietaraino hedatu zena.Jogalia dinastiako erregeek aurre egin behar izan zieten, besteak beste,otomandarrei etaMoskuko Printzerriari. Aipatzekoa da Ladislao II.a Jagellon Lituaniako printzeak eta poloniar aliatuek1410eanOrdena Teutonikoko zaldunen artean,Grunwaldeko guduan, eragin zuten sarraskia, hartan amaitu baitzen germaniarrek Itsaso Baltiko aldean zuten nagusigoa.

Sigismundo I.aZaharra (15061548) etaSigismundo II.a Augusto (15481572) erregeen agintaldiak izan ziren Poloniako urterik oparoenak:humanismoaren zabalkundea, erlijio askatasuna eta ekonomiaren gorakada. Kulturak gailurra jo zuenNikolas Kopernikori eta Krakoviako unibertsitateari esker.1569an,Lublinen, Poloniak eta Lituaniak Dieta eta errege bakar baten aginpidea onartu zuten.

Erresumaren gainbehera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jagellon dinastiako azken erregea, Sigismundo II.a (1548–1572), oinordekorik gabe hil zen. Aurrerantzean erregea Poloniako nobleziak aukeratuko zutela erabaki zen, eta erregearen aginpidea nobleziarenaren mendean geratu zen.Vasa etxeko erregeen aginpidean Poloniako erreinua hondamendira eraman zuten gerrak izan zirenkosakoen, errusiarren,otomandarren etasuediarren aurka. Erreinua deseginez joan zen, lurralde asko galdu ziren, eta bien bitartean, ekonomiak hondoa jo zuen. Egoera hura are larriago bilakatu zenXVIII. mendean, eta Polonia auzo-herri indartsuen mendean geratu zen. Lurraldea hiru aldiz banatua izan ondoren, Poloniako erreinua guztiz desegin zen.

Banaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tadeusz Kościuszko zin egitenKrakoviako merkatu plazan, 1794ko martxoaren 24an.

1772an,Austriak,Errusiak etaPrusiak Poloniako lurraldea beren artean banatzea erabaki zuten, eta Poloniaren laurden bat baino gehiago hartu zuten. Gainerakoa Errusiaren babes-herri bilakatu zen.1791. urtean Poloniako abertzaleek, erregearen onespenarekin, konstituzio bat ezarri zuten. Errusiako gudarostea Polonian sartu zen, eta urtebete geroago, Errusiak eta PrusiakPoloniako lurraldearen bigarren banaketa egin zuten.1794anTadeusz Kościuszko poloniar abertzaleakmatxinatzera deitu zuen, baina errusiarrek gogor zapaldu zuten matxinada.Hirugarren banaketa1795. urtean egin zen, Austriak, Prusiak eta Errusiak Poloniako lurralde osoa banatzea hitzartu zutenean. Polonia desegina zen.

1807anNapoleonekVarsoviako Dukerri Handia sortu zuen, Prusiak eta Austriak 1795ean hartutako lurraldeetan.1815ean Napoleon garaitua izan ondorenVienako Batzarrak berriro banatu zuen lurraldea:Austriar InperioariGalitzia etaLodomeria eman zizkion, PrusiariPosnania,Krakovia errepublika aske egin zuen, eta gainerako lurraldeezPoloniako Erresuma osatu zuen, Errusiako tsarraren ordezkarien aginpidean geratu zena. Hurrengo urteetan poloniarrak burujabetasuna eskuratzeko asmoz matxinatu ziren,1830ean Errusiaren aurka,1846an Prusiaren aurka eta1863an berriro ere Errusiarren aurka. Matxinadak gogor zapaldu ziren eta Errusia Poloniako abertzaletasuna eta kultura desegiten ahalegindu zen. Poloniar askoMendebaldeko Europako beste herrialde batzuetara joan ziren ihes. Bestalde, Austriak Galitzia-Ruteniari autonomia eman zion, eta Poloniako kulturaren babesleku bihurtu zen.

XIX. mendearen bukaeran lehen alderdi politiko eta higikunde abertzaleak sortu ziren.Lehen Mundu Gerra bitartean,1916an,Austria-Hungariako Inperioak eta Alemaniak Poloniako estatua osatu zuten Errusiaren mendean zegoen Poloniako zatian, Poloniako gudarosteak haien alde egin zezan. Poloniarrak, ordea, Austriaren eta Alemaniaren aurka matxinatu ziren.

Polonia burujabea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Polonia1922 eta1938 artean.
Luftwafferen bonbardaketa bortitzetik (1939ko iraila) bizirik ateratakoVarsoviako umea.

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean,1918an,Versaillesko Itunak Poloniaren burujabetasuna eta askatasuna onartu zituen, baita itsasora aterabidea (Gdańskeko igarobidea) izateko eskubidea ere. Urte horretan bertanJózef Piłsudski poloniar abertzale eta gerrako heroiak Poloniako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen.1920-21 urteetan, ekialdeko muga zela eta, gerra egin zuten poloniarrek etaArmada Gorriak. Gerraren ondoren Poloniak laguntza-hitzarmenak izenpetu zituenFrantzia etaErrumaniarekin, eta Errusiarekin batera bi herrialdeen arteko muga berria finkatu zuen.1926an Józef Piłsudskikestatu kolpe bat jo zuen, eta1935 artediktadura ezarri zuen Polonian.

1939anHitlerrek,Danzig Hiri Askea Alemaniarentzat nahi zuela-eta, Poloniako mendebaldea hartu zuen:Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen. Aldi berean,Sobietar gudarostea ekialdetik sartu zen. Hala, Hitlerrek etaStalinek Poloniako lurraldea bi herrialdeen artean banatu zuten. Stalinen aginduz, 20.000 inguru poloniar hil zituzten. Horien artean, 4.500 militarrak ziren,1943anKatingo hilobietan aurkitu zirenak. Bien bitartean, Poloniako errepublikako gobernuaFrantziara eta, gero,Erresuma Batura erbesteratu zen.1941ean Alemaniako gudarostea Sobietar Batasunean sartu zenean Polonia osoanazien mendean geratu zen. 1943ko apiril-maiatzeanVarsoviako ghettoa matxinatu zen. Alemaniarrek sarraski izugarria eragin zutenjuduen artean, eta bizirik atera zirenaksarraski-esparruetara eraman zituzten. Bigarren Mundu Gerran zehar alemaniar naziek ia 6 milioi poloniar eta judu hil zituzten.

1944ko abuztuaren lehenean Varsoviako biztanleek matxinada deia egin zuten, handik hurbil zegoen Sobietar Batasuneko gudarostea laguntzera joango zelakoan, baina sobietarrek ez zuten esku hartu eta alemaniarrek hiria menderatu zuten. 1944-1945 urte bitarteko neguan Sobietar Batasuneko gudarosteak alemaniarrak Poloniatik egotzi zituen eta behin-behineko gobernu bat ezarri zuten, komunisten agindupean. 1945eko otsailaren 4 eta 11 bitartean,Jaltako Konferentzia egin zen Iranen. Bertan, Stalin, Churchill eta Roosevelt presidenteek Poloniarako muga berriak aztertu zituzten.

Poloniako Herri Errepublika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1945ekoabuztuaren 2an, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren,Estatu Batuek,Erresuma Batuak etaSobietar Batasunak Poloniaren muga berriak finkatu zituztenPotsdamen. Erabaki horren arabera, Poloniak 179.460 km² galdu zituen ekialdean, Sobietar Batasunaren alde, eta 102.555 km² beretu zituen mendebaldean, Alemaniaren kaltetan.

1947ko hauteskundeetan,komunistek botoen % 90 eskuratu zituzten, etaBolesław Bierut izendatu zuten Poloniako Herri Errepublikako lehendakari.1952an, Legebiltzarrak konstituzioa onartu zuen eta Poloniako ekonomia eta politika Sobietar Batasunaren eredura antolatu zen.Eliza katolikoak, gizartean oso errotua baitzen, komunisten aurkako abertzaletasuna bultzatu zuen, eta gobernuakWyszyński kardinala atxilo hartu zuen1953an.1956an matxinada bat izan zenPoznańen. Egoera baretzeko, alderdi komunistakGomułka ezarri zuen lehendakari, eta gobernuak jarrera bigunagoa hartu zuen, bai ekonomian, bai erlijioan.

1965tik aurrera, Europako mendebaldeko herrialdekiko merkataritza harremanak sendotuz joan ziren. Hala ere,1968an intelektualak eta1970anBaltikoko ontzioletako langileak matxinatu ziren. Gobernuak langileen aurka tiro egitea agindu zuen, eta krisia sortu zen Poloniako Langileen Alderdi Batuan (PLAB).Edward Gierek izendatu zuten alderdiko buru Gomulkaren ordez, baina erregimenak krisi gehiago izan zituen, ustelkeriagatik eta PLAB barruko tira-birengatik.1976an berriz ere grebak izan ziren. Gobernuak ez zuen su armarik erabili grebalariak zapaltzeko, baina bai espetxe zigor gogorrak ezarri.

1979an,Joan Paulo II.aAita Santuak bere jaioterria bisitatu zuen, harrera egitera atera zitzaion jendetza handiaren artean.1980ko abuztuan, Gdańsken, Leninontzioletako lanuztea greba orokorra bihurtu zen, eta gobernuak ez zuen negoziatzea beste aukerarik izan. Bi hilabete geroago, gobernuakSolidarność sindikatua ezagutu zuen. Ordurako bazituen 10 milioi kide. Gero Nekazarien Solidarność sortu zen, hiru milioi nekazariren ordezkari. PLABek krisi gehiago izan zituen,Wojciech Jaruzelski jenerala –Lehen Ministroa orduan– alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten arte.1981eko abenduan, Jaruzelskik gerra egoera agindu zuen, Solidarność legez kanpo utzi zuen, eta sindikatuko buruzagiak klandestinitatera behartu zituen. Eliza katolikoaren bitartekaritzaz, gobernua eta Solidarnośćeko ordezkariak negoziatzen hasi ziren1989an, Sobietar BatasuneanPerestroika hasi zenarekin batera.

Gaur egungo Polonia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1989ko hauteskundeetan, PLABk oposizioarekin negoziatutako ordezkaritza besterik ez zuen lortu. Jaruzelski jeneralak gobernua PLABekin osatzea proposatu zion Solidarnośći, baina sindikatuak ez zuen onartu proposamena. Solidarnośćeko kide moderatu bat,Tadeusz Mazowiecki, izendatu zuten Europakobloke sozialistaren lehenengo gobernu ez komunistaren Lehen Ministro. Polonia harremanetan hasi zen berriroVatikanoarekin etaIsraelekin.Estatu Batuek etaAlemania Federalak diru laguntza eskaini zioten.Alemaniaren birbateratzeak kezka sortu zuen, mugak zirela eta, baina azkenean Bigarren Mundu Gerraren ondoren ezarritako muga berak berretsi ziren. 1989ko abenduan, Legebiltzarrak Poloniako Errepublika izena berreskuratzea onartu zuen.1990eko urtarrilean, PLAB desegin egin zen, eta beste alderdi bat sortu zen, bitan banatu zena: Poloniako Errepublikako Sozialdemokrazia, batetik, eta Poloniako Batasun Sozialdemokrata, bestetik. 1990eko urtarrilean, gobernuak ekonomia doitzeko programa bat jarri zuen abian,Nazioarteko Diru Funtsarekin hitzarturik. Hilabete hartan bertan, PoloniakEuropako Kontseiluan sartzeko eskaria egin zuen, etaEuropako Ekonomia Erkidegoarekin negoziatzen hasi zen.NATOn sartzeko bi baldintza jarri zizkioten: ekonomiaren erreforma eta armen birmoldaketa. 1990eko maiatzean, Mazowieckiren aurkako lehen greba deitu zen, Gdańsken ostera.Lech Wałęsak “bere langile jatorria ahazteaz“ akusatu zuen Lehen Ministroa. Solidarność zatituz joan zen, agintean aritzeaz. Uztailean, alderdi politiko bihurtu zen, harik eta, azkenik, zenbait alderditan banatu zen arte.

1990eko abenduan, lehendakaritzarako hauteskundeetan, Wałęsa atera zen garaile, botoen % 75 eskuratuta.1991ko abuztuan, Lehen Ministro berriak,Jan Krzysztof Bieleckik, bere karguaren dimisioa eman zuen, eta trantsizio politikoa krisian jarri zuen. 1991ko abenduan,Jan Olszewski izendatu zuten Lehen Ministro.1992ko urtarrilean Solidarnośćek greba deia egin zuen, elektrizitate, gas eta berokuntza tarifen gorakadaren aurka. Wałęsak gobernu berria era zedin eskatu zuen, Olszewskirengan konfiantzarik ez zuelako. Ekainaren erdialdean, Legebiltzarrak, Wałęsaren proposamena onartuta, Batasun Demokratiko alderdikoHanna Suchocka izendatu zuen Lehen Ministro, zazpi alderdiren koalizioaren laguntzaz. Suchockak diruaren kontrol zorrotza aplikatu zuen eta 600 bat enpresa estatal enpresa pribatu bihurtzeko prozesua bultzatu zuen.1993ko otsailean, bestalde, Wałęsak,Elizaren presioari amore emanez,abortatzeko eskubidea baliogabetu zuen. Suchockaren politika sozialarekin pozik ez zegoela eta, Solidarnoscek gobernuaren aurkako zentsura mozioa bultzatu zuen. Azkenik, mozioa boto baten aldez onartu zen, eta legegintzarako hauteskunde aurreratuak deitu ziren. Hauteskundeetan, erregimen komunistaren alde zeuden sektore politikoak atera ziren garaile –Ezker Demokratikoaren Aliantza, batetik, eta Nekazari Alderdia, bestetik–, 100 eserlekutatik 73 eskuratuta. Walesak Nekazari AlderdikoWaldemar Pawlak izendatu zuen Lehen Ministro.

Aleksander Kwaśniewski presidenteaEuropar Batasunari atxikitzeko ituna sinatzen,2003kouztailaren 23an.

1994an tira-bira ugari izan zen lehendakariaren eta gobernuaren artean. Haatik, ekonomiaren liberalizazioaren aldeko politika ez zen ezertan aldatu, baina, hori bai, erreforma batzuen erritmoa moteldu egin zen, eragin soziala gutxitzearren. Komunista ohien itzulera1995eko azaroan biribildu zen, lehendakaritzarako hauteskundeetanAleksander Kwaśniewski atera baitzen garaile –botoen % 52 eskuratuta–, Walesaren kaltean. Walesaren lehendakaritzarako kanpaina komunismoaren gaitzespenean eta balio kristauen goresmenean oinarritu zen, abortua debekatzeko beharra behin eta berriro azpimarratuz. Hasieran, Jósef Olesky Lehen Ministro berriaren gobernuak ez zuen aldaketarik izan. Baina1996ko urtarrilean, Oleskyk (komunista ohia) bere kargua utzi behar izan zuen, Barne ministroak Sobietar BatasunekoKGBri informazioa eman izanaz akusatu zuenean. Hurrengo hilabetean,Włodzimierz Cimoszewiczek hartu zuen Lehen Ministro kargua.

Zenbait alderditako eskuineko adarrek –politika sozial kontserbadore baten alde eta komunismoaren aurka egoteak batzen zituena– koalizio bat eratu zuten,Marian Krzaklewskiren gidaritzapean: Hauteskunde Ekintza Elkartasuna.1997ko legebiltzarrerako hauteskundeetan, Hauteskunde Ekintza Elkartasunak Ezker Demokratikoko Batasuna menderatzea lortu zuen, botoen %33,8 eskuratuta.Jerzy Buzek, Hauteskunde Ekintza Elkartasunaren programa ekonomikoaren diseinatzailea, Lehen Ministro izendatu zuten.1999an Poloniako parlamentuak NATOn sartzea erabaki zuen. Bestalde,Europar Batasuneko sarrera prestatzeko, hainbat neurri hartu ziren eta horrek langabezia handiatzea ekarri zuen ondorioz.2004an sartu zen Polonia, azkenik, Europar Batasunean. Poloniarrek jakin zutenean EBko herritar berriek zazpi urte itxaron beharko zutela Batasuneko beste herrialdeetara joateko, areagotu egin zen jendearen eszeptizismoa. 2004an Polonia izan zenIrakeko Gerran estatubatuarren alde egin zuen Europa kontinentaleko herrialde bakarra.

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Poloniaren banaketa administratiboa»

1999ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen antolakuntzaren arabera, Polonia 16 eskualde edovoivoderritan banaturik dago eta horiek 379powiat edo konderri dituzte.

Voivoderria[5]
(Województwo)
HiriburuaEremua
(km²)
Biztanleria
(2010)[6]
1Silesia Beherea
(Dolnośląskie)
Wrocław19.9472.877.840
2Kujavia-Pomerania
(Kujawsko-pomorskie)
Bydgoszcz
Toruń(1)
17.9722.069.543
3Lublin
(Lubelskie)
Lublin25.1222.151.895
4Lubusz
(Lubuskie)
Gorzów Wielkopolski
Zielona Góra(2)
13.9881.011.024
5Łódź
(Łódzkie)
Łódź18.2192.534.357
6Polonia Txikia
(Małopolskie)
Krakovia15.1833.310.094
7Mazovia
(Mazowieckie)
Varsovia35.5575.242.911
8Opole
(Opolskie)
Opole9.4121.028.585
9Behe Karpatoak
(Podkarpackie)
Rzeszów17.8462.103.505
10Podlasia
(Podlaskie)
Białystok20.1871.188.329
11Pomerania
(Pomorskie)
Gdańsk18.3142.240.319
12Silesia
(Śląskie)
Katowice12.3344.635.882
13Gurutze Santua
(Świętokrzyskie)
Kielce11.7101.266.014
14Varmia-Mazuria
(Warmińsko-mazurskie)
Olsztyn24.1731.427.241
15Polonia Handia
(Wielkopolskie)
Poznań29 8273.419.426
16Mendebaldeko Pomerania
(Zachodniopomorskie)
Szczecin22.8921.693.072

(1)Bydgoszcz gobernariaren egoitza da etaToruń eskualdeko legebiltzarrarena
(2)Gorzów Wielkopolski gobernariaren egoitza da etaZielona Góra eskualdeko legebiltzarrarena.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Etxebizitza-eraikin,Szczecin
Kaxubiar,Gdynia
Nazionala hilerria,Zakopane

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Polonia, 38.005.614 biztanlerekin[4], Europako zortzigarren herrialderik populatuena da etaEuropar Batasuneko seigarrena. Biztanleen banaketa ez da berdina alde guztietan. Leku batzuetan –ipar-ekialdean, adibidez– oso jende gutxi bizi da, eta beste batzuetan, berriz –Silesiako industria eta meatzaritza eremuan, adibidez– biztanle dentsitatea aurrekoaren halako zazpi da. Hiriburuaz gainera,Krakovia (756.183 biztanle),Lodz (737.098 biztanle),Wroclaw (632.996 biztanle),Poznan (551.627 biztanle),Gdansk (456.967 biztanle) etaSzczecin (405.606 biztanle) dira hiri nagusiak. XX. mendearen bukaeran, Polonian berrogei hiritik gora zeuden 100.000 biztanle baino gehiagorekin. Biztanleen %62 bizi dira hirietan.

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Poloniako gizataldeei dagokienez,XX. mendean zehar aldaketa handiak gertatu dira. Bi mundu gerren arteko urteetan, gutxiengo taldeak biztanleen %30 ziren.Bigarren Mundu Gerran, ordea,naziek gutxiengo horietako asko –juduak batez ere– deuseztatu zituzten, eta ahal izan zutenek emigratu egin zuten, bai gerra bitartean bai gerra ondoren ere. Gerraren ondorengo muga-aldaketek ere giza talde horietako batzuen –alemaniarrak batez ere– galera ekarri zuen.

Hori dela eta, XXI. mende hasieran biztanle gehien-gehienak poloniarrak ziren (% 93,52 2011n). Gutxiengoen artean, silesiarrak (% 1,09)alemaniarrak (% 0,28),ukrainarrak (% 0,12) etabielorrusiarrak (% 0,12) dira talde handienak[7]; horiez gainera,eslovakiarrak,txekiarrak,lituaniarrak,ijitoak eta juduak ere daude.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erlijio nagusiakatolizismoa da alde handiaz. Gainerakoakortodoxoak,protestanteak etajuduak dira.Bigarren Mundu Gerraren aurretik judu asko zeuden, baina gerrannaziek milaka eta milaka hil zituzten. Eliza katolikoak politikan, kulturan eta ekonomian duen eragina ez du berdinik beste herrialdeetan. Historian zehar, katolizismoa izan da poloniarren nortasunaren eta nazioaren batasunaren ezaugarri nagusietako bat, sortaldeko eta mendebaldeko auzo ahaltsuen erasoen aurrean. Aipagarria da1522az geroztik izandako lehenAita Santu ez italiarra poloniar bat izan zela,Karol Wojtyla krakoviarra (Joan Paulo II.a)

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Poloniako hiri nagusien zerrenda»

Varsovia
Varsovia
Krakovia
Krakovia
Łódź
Łódź
Wrocław
Wrocław

HiriaVoivoderriaBiztanleria (2010)[6]

Poznań
Poznań
Gdańsk
Gdańsk
Szczecin
Szczecin
Bydgoszcz
Bydgoszcz

1VarsoviaMazovia1 720.398
2KrakoviaPolonia Txikia756.183
3ŁódźŁódź737.098
4WrocławSilesia Beherea632.996
5PoznańPolonia Handia551.627
6GdańskPomerania456.967
7SzczecinMendebaldeko Pomerania405.606
8BydgoszczKujavia-Pomerania356.177
9LublinLublin348.450
10KatowiceSilesia306.826
11BiałystokPodlasia295.198
12GdyniaPomerania247.324
13CzęstochowaSilesia238.042
14RadomMazovia222.496
15SosnowiecSilesia217.638
16ToruńKujavia-Pomerania205.312
17KielceGurutze Santua203.804
18GliwiceSilesia195.472
19ZabrzeSilesia186.913
20BytomSilesia181.617
21RzeszówBehe Karpatoak178.227
22OlsztynVarmia-Mazuria176.463

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Poloniako ekonomia»
Varsoviakofinantza barrutia.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Poloniako ekonomiasobietar ereduaren arabera antolatu zen, eta produkzio bitarteko gehienak, baliabideak, garraioa, finantzak eta komertzioa nazionalizatu ziren. Jabetza pribatuak nekazaritzan, eskulangintzan eta zenbait zerbitzutan baizik ez zuen iraun. Industria izan zen ekonomiaren eragile nagusia, nekazaritzaren eta eraikuntzaren aurretik. Baina1970eko hamarkadatik aurrera, Poloniako ekonomiak eragozpen eta traba handiak izan zituen: uzta pobreak, industria langileen matxinadak, atzerapen teknologikoa,inflazioaren gorakada, kanpo zor handia. Arazo ekonomikoak areagotu egin ziren hurrengo hamarkadan, eta neurri batean, erregimen komunistaren erorikoa eragin zuten.

1989an, gobernu koalizio batek hartu zuen aginpidea,Solidarnosc (Elkartasuna) sindikatuaren gidaritzapean. 1989ko abenduan, gobernuak berrikuntza programa bat prestatu zuen, Polonia merkatu libreko ekonomiaren bidean jartzeko. Aldaketa horrek langabezia handia ekarri zuen, lansariak beheratu egin zituzten etabarne produktu gordina % 18,3 erori zen. Aurreneko kolpearen ondoren, ekonomia suspertzen hasi zen:1992an barne produktu gordina % 2,6 igo zen,1993an % 3,8,1994an % 5 eta1995ean % 6,2. Industria produkzioa handitzea, langabezia gutxitzea, inflazioak behera egitea eta erosteko ahalmena handitzea, merkatu ekonomiara igaro izanak izandako arrakastaren erakusgarri ziren.XX. mendearen bukaeran, biztanleria aktiboaren erdia sektore pribatuan ari zen.

Lehen sektorea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kietliceko (Opoleko voivoderria) alorrak.
Silesiako Jas-Mos ikatz meatzea.

Polonia Europako nekazari herrialde nagusietako bat izan arren, ez da behar bestelabore etalandare olio ekoizteko gauza, eta Europako ekialdeko beste herrialde batzuekin alderatuta, nekazaritzako emaitzak ez dira oso handiak. Erregimen komunistaren garaian, Poloniako nekazaritza sektore sozializatuetan eta pribatuetan antolatu zen; baserrien % 70 enpresa pribatu txikiak ziren, eta produkzio osoaren % 80 lortzen zuten. Lur emankorrenak erdialdean daude, baina baserri hoberenak hegoaldeko goi-ordoki apaletan eta mendi mazeletan daude. Batez ere laboreak (zekalea,garia,garagarra etaoloa),erremolatxa,patatak,sagarrak,marrubiak,arakatzak,koltza hazia,linazia etatabakoa egiten dira. Abeltzaintzanbehi hazkuntzak du batez ere garrantzia, eta haragi etaesnekien industria sare zabala eraiki da horren inguruan. Basoak (pinuak,izeiak,haritzak,pagoak,makalak etaurkiak) lurraldearen % 30 hartzen du, eta zur asko ateratzen daSilesiako etaKarpatoetako paper fabriketarako.Arrantzak, bestalde, gero eta pisu handiagoa du ekonomian. Batez erebakailaoa,sardinzarra,ezpata-arraina etatxibia harrapatzen dira. Ontzi gehienakOkhotskeko itsasoan aritzen dira, eta portu nagusiakŚwinoujście,Kolobrzeg,Darłowo,Ustka,Wladyslawowo,Puck etaHel dira.

Meatzaritzak herrialdeko biztanle aktiboen % 3 hartzen du.Harrikatz erauzketa da sektore nagusia, eta munduko ikatz ekoizle handienetako bat da Polonia. Dena dela, ikatz produkzioa asko gutxitu da XX. mendearen azkeneko hamarraldietan (266 tona urtean1980ko hamarkadaren bukaeran, eta 132 tona urtean1990eko hamarkadaren hasieran). Polonia, gainera,sufre ekoizle handia da (3 milioi tona urtean). Ikatzaz eta sufreaz gainera,lignitoa,kobrea,beruna,zinka,magnesita etagatza ere ekoizten dira. Bestalde, XX. mendearen azken hamarraldian, 1,3 milioi upelpetrolio eta 4.000 milioi m3gas natural ekoizten zituen urtero.

Industria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra baino lehen, Poloniako industriaren sektore nagusiak ehungintza,siderurgia, kimika, janari industria eta makineria ziren. Gerra ondoren, sektore horiek zabaltzen jarraitu zuten bitartean, beste produktu batzuk sortzen hasi ziren: petrokimikak, makina lanabesak, ekipo elektronikoak, ontziak, ongarriak eta kobrea. Industria inbertsio handienakSilesia Garaian, Varsovian,Lodzen eta Krakovian egin ziren, baina hiri txikiagoetara eta herrietara industria zabaltzeko ahaleginak ere egin ziren.

XX. mendearen bukaerako industria produktuen artean, aipagarriak dirazementua,altzairu gordina, ibilgailuak, garbigailuak eta hozkailuak. Industria astuna –siderurgia batez ere– ikatz aberastasunari esker garatu zen, eta, horregatik, industria nagusiak Silesiako ikatz hobien ondoan eraiki ziren:Katowice,Stalowa Wola etaCzęstochowa hirietan besteak beste. Ontziola inportantenakGdansken daude. Poloniako industriaren arazo larrienetako bat, zaharkitua geratzeaz gainera, kutsadura da, sortzen duen kutsadura handia alegia. Silesiako siderurgiaren ingurua, adibidez, Europako kutsatuenetakoa da. Energia gehiena, berriz, ikatzez hornitutakozentral termikoetan sortzen da.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Poloniako kultura, eslaviarra jatorriz, beste kultura askoren ekarriek aberastu duteX. mendea ezkero.Kristautasunarekin batera,Mendebaldeko Europako zibilizazioaren ezaugarri batzuk jaso zituenItalia,Frantzia,Alemania etaBohemiatik batez ere.Errenazimentuan nobleziak eta goi mailako klaseko merkatariekGrezia etaErromako antzinako kulturak ezagutu zituzten, etaLituaniarekiko batasunak, bestalde, ekialdeko kulturaren eraginari sarrera erraztu zion. Poloniako zientzialari nagusiak, ErrenazimentuanNikolas Koperniko, etaXX. mendeanJan Łukasiewicz logikaria izan dira. Poloniako musikagile ospetsuenaFrédéric Chopin izan da. Chopinekpianorako idatzi zituen bere lan gehienak, Poloniako herri musikan oinarri harturik:polonesak,mazurkak… Halaber, aipatzekoak dira XX. mendeanIgnacy Paderewski etaArthur Rubinstein musikari eta piano-jotzaile bikainak, eta musikagile ospetsuenen artean,Karol Szymanowski etaKrzysztof Penderecki.Zinemagintzan, berriz, mundu osoan dira ezagunakAndrzej Wajda,Andrezj Munk,Roman Polanski etaKrzysztof Kieślowski zinema zuzendarien filmak.

Literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Polonierazko literatura»

Literaturan aipatzekoak dira,XIX. mendearen lehen erdian,Adam Mickiewicz,Juliusz Slowacki etaZygmunt Krasinski poetak, eta XX. mendean,Henryk Sienkiewicz,Władysław Stanisław Reymont,Czesław Miłosz etaWisława SzymborskaLiteraturako Nobel sariaren irabazleak.

Adam Mickiewicz
(1798–1855)
Henryk Sienkiewicz
(1846–1916)
Władysław Reymont
(1865–1925)
Czesław Miłosz
(1911–2004)
Wisława Szymborska
(1923–2012)
Olga Tokarczuk
(1982)

Jai egunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Poloniako jai egunak 1951ko lege batek araututa daude[8]. 2011n zenbait aldaketa sartu zen.

egunaeuskarazpolonieraz
Urtarrilaren 1aUrteberri-egunaNowy Rok
Urtarrilaren 6aEpifaniaObjawienie Pańskie (Trzech Króli)
Pazko IgandeaNiedziela wielkanocna
Pazko AstelehenaPoniedziałek wielkanocny
Maiatzaren 1aLangileen EgunaŚwięto Pracy
Maiatzaren 3aKonstituzioaren egunaŚwięto Narodowe Trzeciego Maja
MendekosteaZesłanie Ducha Świętego
Corpus ChristiBożego Ciała
Abuztuaren 15aMariaren JasokundeaWniebowzięcie Najświętszej Maryi Panny
Azaroaren 1aDomu Santu egunaWszystkich Świętych
Azaroaren 11Independentziaren jaiaNarodowe Święto Niepodległości
Abenduaren 25aEguberriaBoże Narodzenie
Abenduaren 26aEguberri biharamunaDrugi dzień Bożego Narodzenia

Kirola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Poloniako Tourra[9] 1928. urtetik egiten da. 1993. urtera arte ez zen txirrindulari lasterketa profesionala. Azken urtetotan, eta bereziki XXI. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera lasterketa garrantzitsuagoa bihurtu da. Laurent Brochard,Peter Sagan edotaIon Izagirrek irabazi dute lasterketa hau.Remco Evenepoel gazteak, bere ohiko erakuztaldi bat egin zuen eta 2020ko edizioa bereganatu egin zuen.

Poloniar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. Główny Urząd Statystyczny, dane za rok 2018, stan na 01.01.2018.[1]
  3. Bankier.pl, Powierzchnia Polski wzrosła o 1643 ha[2]
  4. ab (Ingelesez) Eurostat. Populazioa urtarrilaren 1ean. (kontsulta data: 2016-01-29).
  5. Poloniako voivoderriak Bizkaia.net
  6. ab2010eko biztanleri datuak Stat.gov.pl
  7. Wyniki Narodowego Spisu Powszechnego Ludności i Mieszkań 2011. stat.gov.pl (kontsulta data: 2016-10-24).
  8. Jai egunei buruzko 1951ko urtarrilaren 18ko legea Isap.sejm.gov.pl
  9. «CQ Ranking» cqranking.com (kontsulta data: 2022-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Europako banderaEuropar Batasuneko estatu kideakEuropako bandera

Alemania ·Austria ·Belgika ·Bulgaria ·Danimarka ·Errumania ·Eslovakia ·Eslovenia ·Espainia ·Estonia ·Finlandia ·Frantzia ·Grezia ·Herbehereak ·Hungaria ·Irlandako Errepublika ·Italia ·Kroazia ·Letonia ·Lituania ·Luxenburgo ·Malta ·Polonia ·Portugal ·Txekia ·Suedia ·Zipre

Sartzeko negoziatzen ari direnak:Albania ·Ipar Mazedonia ·Montenegro ·Serbia ·Turkia

1 Herrialdearen zati bat edo osoa ez dago geografikokiEuropan.2 Nazioartean ez dago guztiz onartua.3 Europatik kanpo lurraldeak ditu.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Polonia&oldid=10443102"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp