Politikaestatuak,hiriak edonazioak gobernatzeko praktika da.[1] Politika izenagrekerazko πολιτικος terminotik dator —politikós—, “hiritarra”, zibila edohiriaren antolakuntzari dagokiona esan nahi duena. Politikak giza ekintza aztertzen du gizartearentzat probetxuzkoa izan dadin,Aristoteles greziarfilosofoak zioen politikaren helburuazoriontasuna dela, gizarte osoaren zoriontasuna zehatzago.[2] Errealitate politikoa ikertzen duengizarte-zientzia,zientzia politikoa da.
Esan daitekemendebaldeko filosofia politikoaSokrates-ekin hasten dela. Sokrates izan zenetika sekularraren sortzailea, Sokratesen ustez bertutea jakintzan oinarritzen baita.Bertutea jakintzan datzan heinean arrazoiari men egiten dio eta sistema politikoa bertutezkoa izateko arrazionala izan beharko luke. Aldi berean, jakintza arrazionala lortzeko metodoa finkatu zuen: Sokratesen ustez egia dialogoaren bitartez erditu behar da. Dialogo hau ez da berez politikoa edo parlamentarioa, interes partzialei obeditzen diona; dialogo filosofikoa da, egia bakarrik daukana interes gorentzat.[3]
Sokratesen aurrean,sofistak egon ziren. Hauek diruaren trukeerretorika,dialektika,eristika... klaseak eskaintzen zituztenAtenasko hiritarrei,Agoran mintzatzerako orduan beste hiritarrak konbentzitzeko hizkuntza eta argudiaketa erabiliz.[4]
Platon Sokratesen ikaslea izanda; bere planteamebdu politikoa,Errepublikan garatu zuena, hein handi batean Sokratesen planteamenduetatik abiatzen da.[3] Giza-naturaren antzera irudikatutako estatua planteatzen du Platonek, beraz bere estatuaarimak dituen partetaz osatuta egongo da. Platonen ustez, arimak hiru alderdiz osatuta dago: adimena, alderdi suminkorra eta apetitiboa.[5] Gizartea hiru"klase" sozialetan banatuko litzateke beraz:
Alde batetik, adimenaren alderdia gailentzen den arimadun hiritarrak hiria gobernatuko dute; agintarien klasea osatuz.
Bestalde, alderdi suminkorra gailentzen den kasuetan hiriaren babes lanetara mugatuko dira; gudarien klasea osatuz.
Azkenik, arimaren alderdi apetitiboa gailentzen zaien hiritarrak nekazarien eta artisauen klasea osatuko dute.
Klase banaketa hau bermatzeko Platonekhezkuntza sistema elitista proposatzen du, non agintariek bakarrik jasoko luketen hezkuntza osoa eta bestelakoek haien esparruetan izango litzateke aditu.[5] Bestalde, aipagarria da agintarien eta gudarien klaseek jabetza pribaturik gabeko erregimen sozial batean biziko liratekela, honiKomunismo Platonikoa deitu izan zaio.[6]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Aristoteles ulertzeko gakoak.
Aristotelesek berePolitika liburuan Platonekiko salto handia ematen du: ez du bakarrik estatu ideal baten proiektua mahaigaineratzen, haratago doa eta grezia klasikoaren errealitate politikoaren azterketa sakona egiten du. Aristotelesen lana politikari buruzko gogoeta izateaz gain,zientifikoa izateko asmoa ere badu.[8] Aristotelesek bere ikerketetan grezia klasikoko antolakuntza politikoari buruz bildutako informazio guztia berePolitika-ren parte handi bat osatzen dute, bere bizitzan zehar Aristotelesek 158 konstituzio greko baino gehiago bildu eta erredaktatu zituen.[9]
Aristotelesen ustez, gizaki guztiek haien omurakoa dena bilatzen dutela, ongiarako joera dauka gizakiak; etika eta politika lotuta daude beraz, politikaren helburua zoriontasuna izanik.[2] Aristotelesek beraz, defendatzen du politika ezagutza praktikoaren adarrean kokatzen dela eta ez ezagutza teorikoarenean, politikapraxia litzateke.[10] Aristotelesen politika ulertzeko beharrezkoa dahiritarraren inguruan ematen duen definizioa: hiritarra Aristotelesen ustez, estatu baten administrazio judizialean edo estatuaren erabakitze prozesuan parte hartu dezakeengizabanakoa litzateke. Hemendik abiatuta, Aristotelesek dio estatuak bizitzaren xede guztiak bideratzen dituen hiritarren gorputza suposatzen duela[11]
Testuinguru horretan, 1513. urteanNikolas Makiavelo pentsalariflorentziarrakPrintzea obra bukatu zuen etaLorenzo Mediciri dedikatu zion[12]; hala ere, autorea hil eta gero argitaratu zen (1532). Makiaveloren obra zentsuratuta izan zen eta autorea zinikotzat hartu zen.[13]Printzeak abilezi bereziak behar ditu boterera heltzeko eta mantendu ahal izateko, printzeak egoerak aprobetxatu behar ditu eta indibiduoen desirak eta borondatea manipulatzen ikasi behar du. Esan daiteke Makiavelorentzat helburuak bitartekoak justifikatzen dituela, boterea helburua izanik.[12] Zientzia politikoaren etaErrealismo politikoaren aitzindari gisa hartu izan da Makiavelo.
Makiaveloren obra era askotan interpretatu da bere heriotza eta gero.Antonio gramsciren ustez, Makiavelok bere lanean azaltzen digu era zientifiko eta logiko batean printze batek nolako jarrera izan behar duen herria estatu berri baten eraketara gidatzeko, Makiavelo bera herria bihurtzen da bere lanaren bitartez.[14]
Thomas Hobbes pentsalari ingelesa Inglaterrako Iraultzaren ondorioak bere azalean bizi zituen,absolutismoaren alde jarri zenez exiliora joatera behartuta izan zen.Parisen exiliatuta bere obra nagusia idatzi zuen,Leviathan, absolutismoaren defentsa bat egiten duena; bere obraLondresen publikatu zen1651an.[15]
Hobbesek autoritate politikorik gabeko egoera naturala irudikatzen du. Gizakien izaerarengatik, mesfidantza iltzaturik duena, orotariko gerra da nagusi egoera naturalean, gerrara garamatza egoera naturalak. Beraz, beharrezkoa litzateke egoera naturaletik ihes egiteko eta gobernu egoerara, autoritate politikoa dakarrena, igarotzeagizarte hitzarmenaren eskuz. Gizakiaksubirano bati obeditzea adosten dute, gerra egoera sahiestearren. Subiranoak botere politiko osoa eta gizartearen alderdi guztiak kontrolatzeko legitimitatea dauka, subiranoaklegeak beteko direla eta gurebabesa bermatzen ditu, baina horren truke subiranoaren esku botere guztia uztera behartuta daude gizakiek.[16]
John LockeXVIII. mendeko teoria politikoan influentzia gehien eduki duen pentsalaria da, bere ideiakliberalismoaren oinarria izanda; aldi berean,enpirismoaren teorilari nagusienetariko bat da. Lockek, Hobbes bezala, iraultzaren garaia bizi zuen, bere aita ejerzitu parlamentarioaren ofiziala izanda.[17] Lockeren kasuan, gizarte hitzarmena beste era batean agertzen zaigu bere 1690koGobernu zibilari buruzko bigarren tratatuan. Lockek naturazko egoera aztertzen duenean ez du aurkezten historiaren hasiera gisa,gizarte zibilarekin alderatzeko aztertzen du. Naturazko egoeran gizakiak berdinak eta askeak dira; hauekin batera jabetza eta aitaren boterea (patriarkatua) ere daude naturazko egoeran. Beraz, naturazko egoeran ez dago orotariko gerrarik Hobbesen planteamenduan bezala; baina, zenbait indibuduoek lege naturala hausten dute aldi oro. Hauengandik beraien burua defendatzeko gizabanakoek eta familiek justizia haien undarrez ezarri behar dute. Baina egoera hontatik ateratzeko beharrezkoa da gizarte zibilarako saltoa ematea, gizarte hitzarmenaren bidez sortzen dena gizabanakoek batzeko etakomunitatean bizitzeko elkarrekiko akordio bat onartzen dutenean. Hitzarmena sortu ahala, gizabanakoak gizarte zibilaren botereak obeditu beharko ditu, hauen bidez ezartzen baititu gobernuak legeak etazigorrak interes orokorraren arabera.[18] Bestalde, jabetzari dagokionez Lockek dio norberarenlana (norbera bere lanaren jabe izanda) beste norbaitek eskuratu ez duen objektu batekin nahasten denean bihurtzen dela objektu jakin hori norberaren jabetza.[19]
XVIII. mendearen hasieranmonarka absolutuen eta gobernu herrikoiago (edo herriaren beharrak asetzen duena) bat eskatzen duten korronteilustratu berrien artean sortu ziren paktu politiko eta sozialak, honen ondorioz,absolutismo ilustratua deritzon gobernu mota sortu zen; “herriarentzat, baina herria gabe” topikoak definitzen ditu gobernu hauek. Hala ere, itun hauek ez zuten asko iraun, kontraesan asko baitzituzten, etaAmerikako Iraultzak etaFrantziako Iraultzak eztanda egingo dute, mentalitate aldaketa sakona emanezEuropan etaAmerikan zehar. Intelektualen artean talde, akademia, klub eta bestelakoak sortu ziren ideia berriak zabaltzeko. Hauen arteanarrazionalismoarekiko eta giza gaitasuneekiko konfiantza handia zen nagusi. Bestalde, progresoaren ideia berri bat sortzen da; ilustratuen ustez, gizartea arrazoiaren printzipio unibertsaleen arabera aldatu daiteke, aurrerapen mugagabea lortuz. Historia, beraz, gizadiaren aurrerapen progresiboa baino ez litzateke.[20]
Carlos Fernandez Liriaren etaLuis Alegreren ustez, ilustrazioaren proiektu politikoa arrazoiak gobernatzean datza. Hau da, legeek agindu behar dutela zer izan behar den eta ez monarka edo jainko baten apetak.[21]
Jean-Jacques Rousseau ilustrazio garaiko pentsalari politiko garrantzitsuenetariko bat da. Rousseauren ustez, naturazko egoeratik egoera zibilerako jauzian gizarte hitzarmena beharrezkoa da, Thomas Hobbes eta John Locke filosofo ingelesek argudiatu zuten bezala.[22] Hala ere, Rousseauren kontratua bestelakoa da: norbanakoek natura egoerako eragozpenak gainditzeko biltzen dira, indarrak batuz norbanakoenondasunak guztien indarrarekin defendatzeko. Norbanakoek haien ahalmenak nahimen orokorraren gidaritzapean jarrita, gorputz moral eta kolektibo berri bat osatzen dute, ni-tasun komuna:Errepublika.[23]
Rousseauren planteamenduan garrantzi handia hartzen dunahimen orokorraren kontzeptua. Nahimen orokorra gizartearen nahimen bakarra da, gizartea banako organiko gisa irudikatuta. Rousseauren ustez, interes pertsonalak alde batera utzi behar dira edo nahimen orokorrari men egin behar diote; nahimen orokorra interes pertsonalen batuketa sinplea balitz, gatazkaz beteko gizartea lortuko genuke. Nahimen orokorraren existentzia bakarrik berdintasuna bermatzen duen sistema batean eman daiteke, Rousseauk planteatzen duen sistema klaserik gabekoa izanda. Azkenik, Rousseaukhezkuntzaren papera azpimarratzen du, nahimen orokorra eratzeko dagoen baliabide garrantzitsuena izanda erlijio zibilarekin batera.[24]
XIX. mendea: G.W.F. Hegel, Karl Marx eta John Stuart Mill
G.W.F. Hegelen teoria politikoa batez ereestatuaren inguruan aritzen da, honen errealitatea eta garrantzia azpimarratuz; Hegelen filosofia politikoa botere politikoaren etajakintzaren arteko lotura egikaritzean dauka bere xedea.[25] Hegelen historiaren ikuskera,Ilustrazioaren influentzia jaso zuena, arrazoiaren hedapen gisa aurkezten zaigu;kontzeptuen garapena ematen den eremua da historia eta honen bukaeran, gizakiokabsolutuarenkontzientzia hartuta, askatasun gorena lortuko dugu.[26][27] Hegelen ustez historia bukatua zen jadanikNapoleonekin etaIraultza Frantsesarekin, hauekestatu-nazioa sortu baitzuten. Arrazoia estatuan gauzatzen da, estatuaideia beraren haragiztatzea da planteamenduhegelianoan. Hegelek jakintzaren eta boterearen arteko batasuna irudikatzen du, lehenengoa bigarrenaren menpekoa izanda, honen legitimazioa baita; estatuaren gaitasunerrepresiboa legitimoa bihurtzen da, arrazoizkoa baita.[28] Estatua borondate indibidualaren eta borondate kolektiboaren adiskidetza ematen den unea izanik, estatua gorputz sozialaren funtsa eta aldirik gorena da, estaturik gabe gorputz sozial hau birrinduko litzateke;gizarte zibila barnebildu eta bere buruaren menpean jartzen du estatuak.[29][30][25]
Estatu modernoaren oinarri sozialaklase ertaina da Hegelen ustez, estatuaren kontzientziara lotzen denkultura klase honen baitan aurkitzen baita. Klase ertain hontatik sortuko dira estatuarenburokrazia osatuko dutenfuntzionario guztiak, klase pentsalaria osatzen du klase ertainak.[30] Estatu hegeliarrak bere burua autoerregulatzen eta zaintzen duen estatuaren modelo perfektua osatzen du, estatu modernoa automatismo bat bihurtzen da doktrina hegelianoan.[31]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Karl Marx ulertzeko gakoak.
Karl Marxgermaniar filosofo etaekonomilariaren ustez politika supersetruktura baten parte da, produkzio ekonomikoak osatzen duen base material errealaren gainean eraikitzen dena.[32] Marxen ustez, gizartearen historia osoaklase borroken historia izan da, klase zapalduen eta zapaltzaileen arteko borroka honek gizarte osoaren eraldaketa iraultzailea ekarri du askotan.[33] Hala ere,gizarte kapitalistarekin azaldu denproletargoaren klasearekin hau aldatzen da, proletarioek ez daukate inongo ondasunik edo kapitalik; haien interesak klase gisa globalak lirateke: proletargoak bere miseriarekin bukatzeko ez du bakarrik bere burua klase zapaltzaldu gisa ukatu behar, beste klase bat zapalduz; proletargoak bakarrik lor dezake bere askapena zapaltzen duen burgesiaren aurrean klase gizartea eta soldatapeko lana gaindituz,gizarte komunista bat sortuz.[32][34] Marxen historiaren gaineko ikuspuntu honimaterialismo historikoa deitu zaio.
Hala ere, zenbaitmarxistek ez dute bat egiten base-superestruktura dikotomiarekin edo forma politiko-ideologikoendeterminazio ekonomikoarekin. Antonio Gramsci italiar marxistaren ustez, politika etaideologia base ekonomikoak agindutako joko-zelaian mugitzen dira eta espazio hontatik ez dira ateratzen saiatzen. Izan ere, politikak eta ideologiak nolako autonomia erlatibo batez gozatzen dute. Base eta superestrukturaren arteko batasun konfliktibo honibloke historikoa deritzo.[35] Bestalde,Mario Trontiren ustez kapitala etaestatu burgesa bi historia paraleloak adierazten dituzte, askotan kontraesankorrak direnak. Gizarte kapitalista aurrera egin ahala makinaria oso konplexu batean bihurtu da eta politika jada ezingo lirateke base ekonomiko batean funtsatu, politika autonomoa lirateke.[36]
Bestalde, Marxek bere garaiko germaniar filosofoak kritikatzen ditu, hauek "esaldien aurka borrokatzen dutela bakarrik" esanda; hau da, haienkritika ez ditufilosofiaren mugak gainditzen, ez dute errealitate soziala ukitzen. Marxek filosfiaren gaindipena proposatzen du hau errealizatuz, errealitatearen estrukturak eraldatuz eta errealitate materialaren kontraesanak gaindituz. Marxentzat munduaren ezagutza eta munduaren eraldaketa; praxi politikoa, loturik daude. Marxen proposamen filosofikoa laburbilduz: kritika hutsetikiraultzara pasatzea litzateke filosofia marxistaren helburu nagusia.[37]
John Stuart Millutilitarismoaren etaliberalismoaren pentsalari garrantzitsuenetarikoa da; hala ere, Millenutilitatea printzipio moral bat da, kondukta arautzen duena,Jeremy Bentham eta bestelako utilitaristek utilitatearen kontzeptu desberdinak erabiltzen dituzte.Harriet Taylorrekin batera, bere emaztea izango zena,emakumearen emantzipazioaren gaia landu zuen; emakumeen eskubide politikoetan, dibortziorako eskubidean eta ezkondutako emakumearen eskubideetan jarri zuen arreta handia.[38] Milldemokrazia ordezkatzailearen defendatzailea izan zen, baina gobernu forma honek zituen ariskuak presente izan zituen: ordezkariek ustelkerirako joera izan dezakete, bozerameileek interes orokorrari begira bozkatzea ezin da bermatu demokrazia ordezkatzaile batean; eta azkenik, demokrazia gehiengoaren tiranian bihurtzea da Millen kezka nagusia. Hauek gerta ez daitezen Millek zenbait neurri proposatu zituen: alde batetik, gobernuko kideek dirua ez jasotzea proposatu zuen. Bestetik, botoa kontrolatzea eta arautzea proposatu zuen eta boz kontaketa egiterako orduan zenbait metodo bururatu zituen.[39]
Millek askatasunaren gaia ere landu zuen bereAskatasunaz testuan,balore honen defentsa eta aldarrikapena era indartsuan eginez. Millek askatasunaren bere kontzeptuaprintzipio baten inguruan eratzen du: beste inorrekkalterik jasotzen ez duen bitartean, norberak nahi duena egiteko aske da. Printzipio sinple hau apurtzen ez bada, inork ez dauka askatasuna murrizteko legitimitatea, ezta autoritate politikoak ere. Kaltetzea kontzeptu zalantzagarria izan daitekenez, Millek kalte kontzeptua zertan datzan zehazten saiatu zen. Millek dio, pertsona bat kaltzetzea haieninteresak kaltetzea dela, interesakeskubideetan oinarritzen dire interesak izanda. Millen ustez, askatasuna bermatzeazoriontasuna lortzeko bidea da.[40]
Politika komunitate sozialeen gobernantziaz arduratzen denez, beharrezkoa dauka erregimen politiko desberdinak sailkatzea eta baloratzea. Izan ere, historian zehar gobernuek forma oso desberdinak hartu dituzte espezifikotasun sozial, ekonomiko eta historikoen arabera.Aristotelesek klasikoa den sailkapena bururatu zuenPolis grekoen konstituzio desberdinetan oinarrituz, bere sailkapenaPolitika liburuan jaso zuen. Aristotelesekkonstituzio bidezkoen eta ustelen arteko banaketa bat egiten du: bidezkoek gobernu altruista baten bidez hiritarren komunitatearen ongizatea bilatzen dute; konstituzio ustelek bestalde, boterea daukatenen interesen baitan jarduten dute.[41] Aristotelesek beraz hiru konstituzio bidezko mota desberdintzen ditu boterean dauden gizabanako edo taldeen arabera:
Monarkia: Gizabanako baten gobernoa da monarkia, bertutea izango da monarkiaren helburua, monarka herritar guztien arteko hoberen gisa agertzen baita.
Aristokrazia: Hoberen gobernua da aristokrazia, talde txiki eta kualifikatu baten gobernua. Aristokraziak bizitza noblea bideratuko du hiritarren artean.
Errepublika edo Politeia: Gehiengoaren gobernua da errepublika, herritarren dohai ohikoak sustatzen ditu errepublikak.
Aristotelesek ere beste hiru konstituzio mota ustel desberdintzen ditu, hauek konstituzio bidezkoekin ez daukate alde formal handirik,egoismoa (gobernatzaileen interesen arabera jardutea) atxikitu izana litzateke ustelen eta bidezkoen arteko alde nagusia.[41] Beraz, monarkiatirania bihurtzen da, aristokraziaoligarkia bilakatzen da eta errepublikademagogia (edodemokrazia) bilakatzen da. Garrantzitsua da kontuan izatea Aristotelesen errepublika egun demokrazia gisa ulertzen denarekin daukala erlazio gehien, berarentzat demokrazia gobernu forma ustela bada ere.[41]
Sailkapen hau baliagerria izan daiteke zenbait autoreek defendatutako gobernu motak baloratzeko. Adibidez,Platonek gobernu aristokratiko baten alde eginzuen, politeia platonikoan hezkuntza osoa eskuratu duten gutxi batzuen esku geratuko litzateke boterea, berdintasun politikoaren galbidea alde batera utzita.[5]Thomas Hobbesek tirania baten alde egingo luke, subiranoaren esku botere guztia utziz, subiranoaren izaera justuaren bermerik ez badago ere.[42]Rousseauk egindako planteamenduaErrepublikarra izango litzateke, askoren ustez demokrazia ezin parteahartzaileagoa sustatuz.[24] Gaur egun, demokrazia ordezkatzaileak dira nagusi (nazio-estatu forma hartzen dutenak), herritarrek bozka bidez haien ordezkariak aukeratzen dituzte eta hauekparlamentu edosenatuetan legeak egin, bozkatu eta betearazten dituzte. Hala ere, demokrazia ordezkatzailearekin ordezkariak bozkatzea bihurtzen da herritarren betebehar bakarra, demokraziaren pobretzea ekar dezakeena.[43]
Liberalekindibiduoaren askatasuna eta autonomia jartzen dute haien planteamendu politikoaren erdigunean,berdintasuna edojustizia askotan bigarren maila batean utziz[44]. Liberalek,jabetza pribatuaren garrantzia azpimarratzen dute, askatasunaren eta jabetza pribatuaren artean dagoen lotura intimoa azpimarratuz. Liberalek jabetza pribatuan oinarritzen den sistema ekonomikoa defendatzen dute,kapitalismoa, haien ikuspuntutik kapitalismoa litzateke askatasun indibiduala defendatzen duen sistema bakarra.[45] Alabaina, liberalismoaren barnean estatuaren paperaren inguruko ikuspuntu anitzak daude. Alde, batetik estatu minimoaren defendatzaileak daude, hauen ustez estatuaren eginbehar bakarraeskubide eta askatasun basikoak defendatzea da,zergak legitimoak lirateke bakarrik eskubide hauen defentsarako beharrezkoak badira. Bestalde, hezkuntzarako edo azpiegitura sozialentzako zergak eta estatu interbentzioa defendatzen duten liberalak daukagu, hauek liberalismo klasikoagoren ikuspuntuekin bat egiten dute.[45] Azkenik, liberal batzuen ustez (sozialdemokraten ustez ere) zenbait ondasunak berdintasunean eta premien arabera banatu behar dira, hiritarren oinarrizko eskubideak eta osasuna bermatzeko; desberdintasunak eta aldeak onartzen badira ere.[46] Tradizio liberalaren pentsalari garrantzitsuakJohn Locke,Montesquieu,Adam Smith etaJohn Stuart Mill dira.
Anarko-liberalismoa, beste izen batzuekin ere ezagutzen dena:libertarismoa edoanarkokapitalismoa, planteatzen du sistema bat non estatuek eta autoritate publikoek egin dezaketen guztia zerbitzu pribatuek egin dezaketen. Anarko-liberalek autoritate politikoa minimizatzearen edo ezabatzearen aldekoak dira, aldi berean pribatutasuna eta askatasun indibiduala areagotzen duten bitartean. Anarkista liberal hauen planteamenduakRobert Nozick filosofoak garatu zituen bereAnarkia, estatua eta utopia 1974ko liburuan.[47]
Anarkokapitalisten planteamenduak eta anarkismo klasikoarenak oso zerikusi gutxi dituzte, azkenekoa gizarte komunista bat bilatzen baitu; bien artean dagoen lotura bakarra autoritate politikoaren ezabatzea edo minimizatzea litzateke.[47]
Sozialismoaprodukzio-bideen jabetza eta gestio publikoa gizartearen interes orokorren arabera, klase jakin baten interesen arabera baino, ematea sustatzen edo egikaritzen duen ideologia edo sistema da.[48] Alabaina, historian zehar sozialista terminoa oso era anitzetan erabili da, talde oso desberdinak definitzeko.Manifestu Komunistaren argitalpena baino lehen sozialistatzat ezagutzen ziren taldeaklangile mugimendutik at mugitzen ziren eta klase ilustratuen artean bilatzen zuten babesa, sozialismoa1848 baino lehen klase ertaineko mugimendu bat zen. Hauen arteanCharles Fourier edoRobert Owen bezalakosozialista utopikoak dira ezagunenak.[49]
Hauen aurreankomunistak agertu ziren, hauek aldaketa sozial totala exijitzen zuten langileriaren sektorea izanda. Langileriaren askapena soilik langile borrokaz lortuko zela planteatu zuten, klase borrokan oinarrituta; garaiko sozilaistek kapitalari inongo arriskua suposatzen zioten bitartean.[49] Sektore honen programa teoriko eta praktikoaKarl Marx etaFriedrich Engels idatzi zutenManifestu Komunistan 1848anLiga Komunistaren agundupean.[50] Komunisten programa esaldi batean laburtu arren,jabetza pribatuaren abolizioa litzateke.[51]
Henri Lefebvre frantziar filosofo marxistaren ustez, Marx, Engels etaLeninek teorizatuko iraultza sozialista hiru jarraiko ekintzetan oinarritzen da:
Estatu burgesarekin bukatzea bere koiuntura nazionalean.
Azkenik, dekadentziaz politika eta estatua amaitutzat ematea.
Sozialismoaren eginbeharra, Lefebvreren ustez, plano sozialaren prioritatea egikaritzea litzateke, ekonomia eta politika honetan xurgatuz.[52] Hau lortzeko estatua baliatzea proposatzen dute marxistek, estatua dekadentziaz desagertuko bada ere,gizarte komunistari atea irekiz. Hala ere, marxismoaren baitan estatuaren gaineko zanbait teoria desberdinak garatu dira. Autore batzuk, anarkismotik gertu kokatu ditzazkegu:Jean-Paul Sartre bere burua sozialista libertario etaanarkista gisa identifikatu zuen[53], edoGuy Debord eta berak proposatutako "proletargoaren diktadura anti-estatala".[54]
II. internazionalaren baitan emandako zenbait eztabaidetan dauka bere jaiotza gaur egun sozialdemokrazia gisa ulertzen dugun ideologia, erreformisten etaerrebisionisten korrontetan. Erreformistek proposatzen zuten langileen aldeko erreformak aurrera eramatea estatuaren institituzioak baliatuz edo hauek presionatuz. Erreformistekiraultzaren bidea alde batera utzi zuten, aktibitate politikoaren eta eboluzioaren bidez langileen askapena lortzea espero zuten. Bestalde errebisionisten ustez, europako alderdi sozialisten jarrera erreformista egokia zen; hala ere, teoria marxistak ere behar zuen aldaketa sakonak eraginkorragoa izateko. Errebisionismoaren figura nabarmenenaEduard BernsteinSPD-ko politikaria izan zen. Korronte erreformistek ipar europako herrialdeetan lortu zuten garrantzi handia hasiera batean.[55] Gaur egun,Sozialdemokrazia dainternazional sozialistaren kide diren alderdi politikoek berea egiten duten ideologia.II. mundu gerra ostean sozialdemokratekongizate-estatuarekin lotutako politikak aurrera eraman dituzte batez ere, langile aristokraziaren interes politikoak ordezkatuz. Espainiar estatuanPSOE da sozialdemokraziaren alderdi historikoa. Hasiera batean, sozialdemokrazia marxismoaren korronte bat bezala agertu bazen ere, gaur egun alderdi sozialdemokrata gehienek marxismoa praktikoki eta formalki alde batera utzi dute.
Anarkismoaren printzipio basikoena autoritate publiko eta pribatuen negazioan datza, gizabanako askeen arteko kooperazioan oinarritutako sistema bat proposatuz. Anarkismoaren aurrekarien arteanWilliam Godwin aurkitzen dugu, baina esan daieke anarkismo modernoaren lehenengo teorilariaPierre Joseph Proudhon izan zela.[56] Proudhonek uste zuen konpetzentzia askeakmonopolioa etaesplotazioa baino ez zituela ekartzen; aldi berean, indibiduoa kolektibitateari azpiratzen dutensozialismoekestatismoan etaburokrazian bukatzen dute. Proudhonen proposamena langile elkarte federatuetan etamutualismoan oinarritutakosozialismo libertarioa litzateke.[57] Proudhonek ere jabegoaren auzia landu zuen, jabegoa lapurreta hutsa zela argudiatuz.[58]Mikhail Bakunin, Proudhonen ikasle izan zena, pentsamendu anarkistaren beste figura garrantzitsuenetariko bat da,ekintza zuzenaren teorilari nagusia. Bakuninen ustez iraultzak izaera negatiboa izan behar du, suntsitzailea, sorkuntza iraultzailearen jatorri dena. Aldi berean, Bakuninen ustez, anarkistek botere espresio guztien aurka egin behar zuten. Bakuninen planteamenduannekazariek zeukaten garrantzi handia iraultzan, bere teoriak kutsupopulista badauka.[59]
Piotr Kropotkin anarkista errusiarrak autoritate politikoaren premiarik gabeko gizartea teorizatu zuen: gizartea talde txikitan banatuko litzateke, denak elkar ezagutuko lukete eta onarrizkosentimendu batzuek kontrolatuko zuten jendea. Azkenikkomunitate hauek harremanak sortuko lituzkete erkide handiagoak sortuz.[60] EspainianCNT etaFAI izan dira historikoki erakunde anarkista garrantzitsuenak,Espainiako gerra zibilaren garaian izan zuten haien susperraldia.
Faxismoa bere burua aurkezten du liberalismoa eta sozialismoaren arteko hirugarren bide gisa, faxistentzat bi sistema hauek galbideratutako ideologiak baino ez dira. Doktrina faxistak beraz, bere burua mundu bidegabe baten aurrean salbatzaile gisa aurkezten duirrazionalismo,nazionalismo,totalitarismo etaautoritarismoaz baliatuta. Faxismoakklaseen arteko antagonismoa ukatzen du; nazioa ardatz, estatu aparatu agresibo eta indartsu bat eraikitzea proposatzen du.[61] Mugimendu faxistakgerrarteko garaian izan zuen bere gorakada,Benito MussolinirenItalia faxista eta bereizikiAdolf HitlerrenAlemania Nazia izan ziren erregimen faxista nabarmenak. Bi herrialde hauetanlehenengo mundu gerra eta gero sortutako ezinegona, hein handi batezlangile mugimenduaren aktibitate iraultzailea zela eta, eta bi herrialde hauetan gerrak kausatutako etsipena[61] erabili zuten faxistek haien mugimenduak hauspotzeko.
Faxismoa, zenbait historialarien ustez, mugimendu esplizitukierreakzionarioa izan zen; eta beraz ezin dezakegu iraultza faxistaz hitz egin, faxismoa kapitalismoaren erreakzio extremoena litzateke.[61]Antonio Gramsciren ustez, faxismoa "zesarismo" deritzon fenomeno orokorraren baitan ulertu behar dugu. Zesarismoa bi indar politikoen borroka egoera katastrofiko baten aurrean sortzen den hirugarren bide bat irekitzen du,krisiari aterabidea emanez. Zesarismoa pertsonai karismatiko eta autoritario baten inguruan antolatu da historikoki.[62]
Politika zientziagizarte zientziak taldean kokatzen dira eta, besteak beste, jarrera politiko eta sistema politikoen teoria, azterketa eta aurreikuspenak jorratzen ditu.
Gizarte zientzien artean nahiko berria da politika zientzia eta beste gizarte zientziak bezala, diziplina gisa mugatzeko zailtasunak ditu. Filosofia morala, filosofia politikoa, ekonomia politikoa,historia bera, edo beste diziplina batzuen artean aurki ditzakegu zientzia politikoarekin ikerketa objektua banatzeko zailtasunak.
↑abGaus, Shane D., Gerald, Courtland; Schmidtz, David. (2018). Zalta, Edward N. ed. «Liberalism»The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).