Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Poales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poales
Kretazeo Berantiar-0 Ma
Gari arrunta (Triticum aestivum)
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
Azpibanaketa

Poaleslandare loredunmonokotiledoneoenordena bat da. Talde honetanbelarrak,bromeliazeoak eta andezpata-belarrak daude.

Berriki egindako ikerketek erakusten dutenez, Poales ordenakHego Amerikan dauka jatorria, eta duela 115 milioi urte inguru sortu zen.Fosil ezagunik zaharrenakKretazeoko polena eta fruituak dira. Landare hauenlorea txikia izaten da,brakteatan bildutakoa, etainfloreszentzia batean antolatuta ageri dira (Mayaca generoan salbu). Espezie askotako loreak haizearen bidezpolinizatzen dira; haziekalmidoia eduki ohi dute.

APG II sistemak (2003) eskuineko taulan ageri direnfamiliak onartzen ditu ordena honen baitan. Talde haukomelinidoen kladoan sartzen du,monokotiledoneoen multzoan.

Hori baino lehen,APG sistemak (1998)"komelinoide" hitza erabiltzen zuen, eta ez zuen Abolbodaceae, Bromeliaceae eta Mayacaceae familiak ordena honetan sartzen.

Erabilerak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ordena honetako familiaren garrantzitsuena, ikuspuntu ekonomikotik, belarrena da (Poaceae,Gramineae izenaz ere ezagutzen dena). Mutzo honetangaragarra,artoa,artatxikia,arroza etagaria daude. Ordenako familiarik handiena ere bada:

  • Poaceae: 12.000 espezie
  • Cyperaceae: 5.000 espezie
  • Bromeliaceae: 1.400 espezie
  • Eriocaulaceae: 1.150 espezie

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» (PDF) Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121.  doi:10.1111/j.1095-8339.2009.00996.x..

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • (Ingelesez) Bremer, K. (2000). Gondwanan Evolution of the Grass Alliance of Families (Poales).Evolution 56: 1374-1387. [Sarean eskuragarri:Abstract ]
  • (Ingelesez) Judd, W. S., C. S. Campbell, E. A. Kellogg, P. F. Stevens, M. J. Donoghue (2002).Plant Systematics: A Phylogenetic Approach, 2nd edition. pp. 276-292 (Poales). Sinauer Associates, Sunderland, Massachusetts.ISBN 0-87893-403-0 .
  • (Ingelesez) Linder, H. Peter and Paula J. Rudall. 2005. Evolutionary History of the Poales.Annual Review of Ecology, Evolution, and Systematics 36: 107-124.
  • (Ingelesez) Small, J. K. (1903).Flora of the Southeastern United States, 48.New York,U.S.A.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Magnoliids
Monocots
Commelinids
Rosids
Fabids
Malvids
Asterids
Campanulids
Lamiids
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Poales&oldid=9261409"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp