Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Plebe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plebeio» orritik birbideratua)

Plebe (latinez:plebs)Antzinako Erroman, herritar xehea izan zen. Plebea erromatarrek menderatutakoLazioko herritarrek eta Erromara joandako atzerritarrek osatua zen hasieran; lur-jabe txikiak, merkatariak edo eskulangileak zirenplebeio (latinez:plebeius) gehienak.

Hiritar libreak ziren legez, bainaerrepublikaren garaian ez zuten ordezkaririk ezsenatuan ez eta beste funtzionario karguetan ere, epaitegi militarrean izan ezik;K.a. 445. urtea arte debekatua izan zutenpatrizioen taldeko kideekin ezkontzea. Plebeak borroka handia egin zuen eskubideak lortzearren; patrizioengandik bereizi eta beren legeak eta erakundeak antolatu zituzten, eta Erromako hiritik alde egitea eta handik hurbil beste hiri bat sortzea erabaki zutenean, patrizioek amore eman behar izan zuten. Plebeioek patrizioekiko berdintasuna lortu zuten pixkanaka;K.a. 300. urtetik aurrera gero eta txikiagoa izan zen bi taldeen arteko bereizketa eta erabat desagertu zen bateko zein besteko aberatseknobilitas klasea osatu zutenean.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Plebe&oldid=9894013"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp