Artikulu hau organoari buruzkoa da; gizataldeari gaitzat duena beste hau da: «Karen etnia»
Karena edoplazentaugaztunetan agertzen den etaumekia amarekin estuki lotzen duenorganoa da. Karenak umekiari amarengandikelikagaiak ematen dizkio eta amarengiltzurrunetatik hondakinak iraizten ere laguntzen dio bere garapenean zehar. Karena umekia osatzen dutenobulu etaespermatozoide beretatik sortzen da eta bi osagai ditu: umekiaren korion hostotsua eta amaren dezidua basala.
Karenaren funtzio nagusia umekia elikatzea da. Horretarako, gehienbat odol basoendifusioa erabiltzen da eta neurri txikiago bateanpinozitosia. Erabat garatutako plazenta batean 150 mlodol aurki daitezke, minuturo hiru edo lautan berriztatzen dena. Elikagai,oxigeno eta bestelako substantzien sarrera, amaren arterietako presio arterialaren aldaketen bidez egiten da.
Gainera, karenak hesi moduan jokatzen du, molekula handi,mikroorganismo etasendagai askoren aurrean umekia babesten baitu. Hala ere, salbuespenak daude eta zenbait substantzia arrotzek hesi plazentarioa zeharka dezakete:
Birus gehienak hesi hori zeharkatzeko gai dira txikiagoak direlako, esaterakoGIBa etabaztanga.
Zenbait sendagai umekiarengana iritsi daitezke eta malformazioak eragin. Horregatik,haurdunaldian ezin dira erabili.