Platinoa platinoaren taldean sartzen da etataula periodikoan10.taldean kokatzen da. Platinoaren seiisotopo ikus daitezke naturan.Lurrazalean aurki daitekeen elementu arraroenetako bat da, batazbesteko 5 μg/kg-ko ugaritasuna du gutxi gorabehera.
Nikel etakobremeatan agertzen da eta, zenbaitetan, baita jatorrizko forman ere, gehienbat Hegoafrikan. Honek %80-ko ekoizpena du bitxien industrian. Munduan dagoen kopuru txikia dela eta, ehunka tona soilik ekoizten dira urtero, ondorioz, gai baliotsua dabitxigintzan.[3]
Platinoa gutxien erreakzionatzen duen metaletako bat da eta ikaragarrizko erresistentzia dukorrosioarekiko, nahiz eta tenperaturak altuak izan. Horregatik, metal nobletzat hartzen da eta platinoa kimikoki libre askotan aurkitzen da jatorrizko platino bezala. Honengatik, Ameriketako kolonizazioaren aurreko bertakoek tresnak egiteko erabiltzen zuten, hondar askoko ibaietatik hartuz. Lehenengo aldiz 16.mendeko europako idatzietan aipatua izan zen. Haatik,Antonio de Ulloak 1748an argitaratutako erresina baten ondoren hasi zen metal honi buruzko ikerketa zientzialarien artean.
Bihurgailu katalitikoetan erabiltzen da,laborategiko ekipamenduan, kontaktuelektrikoetan,odontologian etaautomobil-igorpenen kontrolerako gailuetan eta tenperatura handiko labeak indartzeko erabiltzen da.Metal pisutsu bat izanik, osasun arazoak ekar ditzake beregatzen eraginpean jartzean, bainakorrosioarekiko erresistentzia handia duenez, platino metalikoa ez da inoiz egon lotuta osasun ondorioetara. Platinoa duten konposatuak, hala nola, cisplatinoa, oxiplatinoa eta karboplatinoa hainbatminbizi sendatzekokimioterapian aplikatzen da.[4]
2018.urtean, platinoaren balioaontza bakoitzeko $833,00 da.[5]
Hego Ameriketako hondar urretsuetan aurkitu zen lehen aldiz 1735ean. Ongi irauten du oxidatu gabe eta ez da urtzen azido mineraletan eta inorganikoetan, baina bai azido klorhidrikoak etaazido nitrikoak 3:1 proportzioan nahastuta eratzen dutenaqua regia izeneko erreaktiboan.Alkali urtuek ere erasotzen dute, eta berotua dagoeneanhidrogeno asko xurgatzen du.Metalen artean pisu espezifikoa handienetakoa du (21,45 g/cm3), eta urtzeko tenperatura ere oso garaia du (1769 °C). Haren mineralakaqua regia-n urtuz, platinoa amonio kloruroarekin bakartuz lortzen da platino aparra. Hauts, hari, kristal, eta xafla gisa saltzen da. Hauts gisa osoerreaktiboa da, etakatalizatzaile gisa erabiltzen da azido nitrikoa,azido sulfurikoa,oktano indize gorako gasolinak eta beste zenbait gai egiteko.
Fisikoki, platinoa oso astuna, leuna, distiratsua, malgua eta harikorra da.[6][7]Gainera, platinoaurrea,zilarra etakobrea baino harikorragoa da[8], hau da, presio aldaketengatik bere forma aldatu edo transformatzen duela. Honegatik, metal guztietatik harikorrena da. Beste aldetik, urrea platinoa baino malguagoa da, urrea moldatzeko errazagoa bilakatuz.[9]
Metalakkorrosioarekiko ikaragarrizko erresistentzia du, tenperatura altuetan finko mantetzen da eta propietate elektrikoak ditu. Platinoa oxidatu egiten da, PtO2 osatuz, 500 °C-etan[10].Fluorrarekin energetikoki erreakzionatzen du eta baita,kloro,bromo,iodo etasufrearekin ere. Platinoaazido klorhidrikoan etaazido nitrikoan disolbaezina da. Baina, bi horien, azido klorhidriko eta azido nitrikoaren arteko nahastean (aqua regia),berriz, disolbatu egiten da etasortzen du.[11]
Bere ezaugarri fisiko eta kimikoen balantzeak industrian oso baliagarria izatea eragiten du.[12]
Platinoarenoxidazio egoera ohikoena +2 eta +4 dira, +1 eta +3 ez dira ohikoeneetakoak. Bestalde, platino elementala orokorrean ez da erreaktiboa eta ,lehen esan bezala, aqua regia-n berotan disolbatzen dasortuaz. Honen erreakzio kimikoa ondorengoa da:[13]
Azido leun bat den heinean, platinoak afinitate bikaina du sufrearengan, hala nola, dimetil sulfoxidoan. Azken hori erreakzio batean erabiltzean kontu handia eduki behar da.[14]
Platinoak seiisotopo natural ditu:190Pt,192Pt,194Pt,195Pt,196Pt, eta198Pt. Hauetatik ugariena195Pt da, %33,83 platinoz osatuta dagoelako. Isotopo egonkor bakarra da bere spina 1/2 delako eta ez zero.190Pt ez da batere ugaria. %0,01 platino baitu. Isotopo naturalen artean,190Pt da ezegonkorrena, berebatazbeteko bizitzaurtekoa da eta gero, deskonposatu egiten da.198Pt-ak alfa deskonposiziopean jarri daiteke, baina bere deskonposizioa ez da inoiz begiratu (bere batazbestekoa urtekoa da), hala ere, egonkorra kontsideratzen da. Platinoak beste 31isotopo sintetiko ditu. Hauetatik ezegonkorrena166Pt da, berebatazbesteko bizitza 300µs baita. Egonkorrena, aldiz,193Pt da 50 urtekobatazbesteko bizitzarekin. Platinoarenisotopo ugari, beta eta alfa deskonposizioaren konbinaketa baten ondorioz deskonposatzen dira.188Pt,191Pt, eta193Pt elektroien antzemateagatik deskonposatzen dira.190Pt eta198Pt-ak energetikoki mesedegarria den beta deskonposizio bikoitza edukiko duela aurreikusi da.[16]
Platinoa oso metal arraroa da[17]eta bere kontzentrazioalurrazalean 0,05 pm-koa da[18][19]. Batzuetan, zilarrarekin nahasten dute. Platinoa kimikoki jatorrizko platinoarekin bereizita aurkitzen da eta platinoaren taldeko metal etaburdinarekinaleatuta. Normalean, jatorrizko platinoa alubial depositoetan aurkitzen da. Alubial depositoak Ameriketako kolonizazioaren aurreko bertako jendeak erabiltzen zutenChocó departamenduan. Kolonbia oraindik, platinoaren taldeko metalen iturri da. Beste alubial deposito handI batUraletan dago, Errusian eta oraindik meatzegietan metatuta.
Nikel etaKobre depositoetan, platinoaren taldeko metalaksulfuro (Adib: (Pt,Pd)S) ,telurio (Adib: PtBiTe) ,antimonio (Adib: Pd,Sb) etaarsenikoetan (Adib: PtAs2) bezala agertzen dira eta bukaeran nikel eta kobrearekin. Platino arsenikoa, platinoaren iturri handienetakoa da nikelarekin elkartutaSudburyko arroako depositoetan,Ontario,Kanadan.Alaskan 17.000kg platino metatu zen 1927 eta 1975.urtearen artean. Meatzeetako operazioek 1990an izan zuten bukaera[20]. Sulfuro mineralak (Pt,Pd,Ni)S-ek, platinoaz gain, paladio eta nikela ditu. Azken mineral hauHegoafrikan agertzen da.
1865ean,kromitak identifikatuak izan ziren Bushveld aldean,Hegoafrikan; platinoaren aurkikuntzarekin segidan, 1906an[21]. 1924.urtean, Hans Merensky geologoak platinoaren hornidura handi bat aurkitu zuen Bushveld Igneous Counplex-ean, Hegoafrikan. Aurkitu zuen geruza espezifikoa, Merensky Reef deiturikoa, %75ko platinoz osatua dago[22][23]. Norilsk,Errusian dagoenkobre-nikel depositoa etaSudburyko arroan,Kanadan dagoena, beste bi deposito handienak dira. Nikelezko mea ekoizten duten kantitate handi bat, platinoaren 0,5 ppm-ko meaz osatuta daude. Erreserba txikiago batzuk Estatu Batuetan aurki daitezke, adibidez, Absaroka mendikatean, Montanan[24]. 2010.urtean,Hegoafrika platinozko ekoizle nagusia izan zen, ia %77-ko banaketarekin, Errusiarekin jarraian %13-arekin. 2010ean, munduko ekoizpena 192.000kg (423.000lb) izan zen.[25]
Goian aipatutako azido hexakloroplatinikoa ziur aski platinoaren konposatu garrantzitsuena da, beste platino konposatu askoren antzindari gisa balio baitu. Hainbat aplikazio ditu argazkigintzan, zink grabatuetan, tinta ezabaezinetan, xafla-lanean, ispiluetan, portzelanazko koloretan eta katalizatzaile gisa.[28]
Azido hexakloroplatinikoa amoniako gatzarekin tratatzen da, esate baterako, amonio kloruroak, amoniako hexakloroplatinatoa ematen du, amoniako soluzioetan disolbaezina izanik. Hidrogenoaren presentziarekin amoniozko gatz hau berotzeak platino elementalean murriztea eragiten du. Potasio hexakloroplatinatoa ere disolbaezina da eta azido hexakloroplatinikoa potasioaren determinazioan erabili da.[29]
Azido hexakloroplatinikoa berotzen denean, platino(IV)kloruroa eta platino(II)kloruroa, platino elementalean deskonposatzen dira, nahiz eta erreakzioak pixkana-pixkanaka gertatzen ez diren:[30]
Hiru erreakzio hauek alderantzikagarriak dira. Platino(II) eta platino(IV)bromuroa ere ezagunak dira. Platino hexafluoruroa, oxigenoa oxigenoa oxidatzeko gai den oxidatzaile sendoa da.
Platino(IV)oxidoa,PtO2 "Adams" katalizatzaile gisa ere ezaguna dena,potasio hidroxidotan (KOH) eta azido kontzentratutuan disolbagarria den hauts beltz bat da. PtO2 eta gutxigo,PtO, berotan deskonposatu egiten dira[31]. Platino(II,IV)oxidoa, Pt3O4, ondorengo erreakzioan eratzen da:
Paladio azetatoa ez bezala, platino(II)azetatoa ez da komertzialki erabilgarria. Basea dagoen lekuan, halogenuroak sodio azetatoarekin batera erabili izan dira. Platino(II)azetilazetonatoaren erabilera ere jakinarazi da.[32]
Hainbat bario platino sintetisatu dira, non, platinoak oxidazio-egoera negatiboak erakusten dituen, -1 eta -2 artean. Besteak beste, BaPt,Ba3Pt2 eta Ba2Pt[33]. Zesio platinuroa, Cs2Pt, konposatu kristalino garden gorri-ilunak Pt2- anioiak dituela erakutsi da[34][35]. Platinoak oxidazio-egoera negatiboak ere erakusten ditu elektrokimikoki murriztuak izan diren gainazaletan[36]. Platinoak erakusten dituen oxidazio-egoera negatiboak ohikoak ez diren elementu metalikotzat hartzen dira eta 6s orbitalen egonkortzea egozten zaie.
Zeise gatza, etilen ligandoa duena, aurkitu zen lehenengo konposatu organometalikoetako bat izan zen. Dikloro(zikookta-1,5-dienoa)platinoa(II) komertzialki erabilgarria den olefineko konplexu bat da. Honek bakterioen ligak erraz desplazatu dezake. Bakterioen konplexua eta halogenuroak platinoaren kimikarako abiapuntuak dira.
Cisplatin, platino karratuen serieko lehenengoa da, platino(II)-az gain, kimioterapiako drogak ditu[37]. Besteak beste, carboplatin eta oxaliplatin. Konposatu honekDNA berriz konektatzezko gai da etakimioterapiako eragileak joaten diren antzeko bidetan zelulak hiltzeko gai dira[38]. (Cisplatin-en albo-ondorioak, besteak beste, goragalea eta oka, ile-galera, entzumen-galera dira).[39][40]
Arkeologoek 1200 k.a. bezain goizo erabilia izan zela diote, Antzinako Egiptoko ehorzketetan aurkitu zituzten urrezko bitxietan erabili zituzten eta. Haatik, egipziarrek metal honengan zeukaten ezaguera ez dakigu nolakoa zen. Nahiko posiblea izango litzateke bertakoek ez jakitea bereizten urrea eta horren barneko platino aleak.[41]
Metal hau Ameriketako natiboengatik erabilia izan zen urre-platinozko aleaziozko artefaktu zuriak ekoizteko, gaur egunEsmeraldas (Ekuador) hiria denaren inguruan. Erlatiboki sofistikatua zen hauts metalurgia sistema bat erabitzen zute. Objetu hauetako platinoa elementu purua ez izan arren, platino taldeko beste elementuekin naturalki nahastuta zegoen platinoa izan ohi zen gehien ekoizten zena,paladio,rodio etairidioarekin batera hain zuzen ere.[42]
Platinoaren lehenengo aipamena 1557. urtean egindakoa daJulio Zesar Eskaligero humanista italiarraren idatzietan agertzen da.Darien etaMexiko artean aurkitutako metal noble ezezagun bat bezala zegoen deskribatua "ez suak ezta egile Espainiarrek likidotu zezaketena". Beraien lehenengo aldietan, Espainiarrentzat urreak zuen ezpurutasun bat besterik ez zen platinoa. Orokorrean banandua izaten zen gehiago ez erabiltzeko. Hare gehiago, dekretu ofizial bat zegoen urrea platinoaren ezpurutasunekin faltsutzea debekatzen zuena.
Almirante Antonio de UlloaPatinoakalkimian jaso zuen sinboloa, zilarraren sinboloa (ilargia) eta urrearena (eguzkia) nahastuta zen.
1735eanAntonio de Ulloa eta Don Jorge Juan eta Santacilia Ameriketako natibo batzuk platinoa meatzatzen ari zirela konturatu ziren, beraien zortzi urteko bidaianKolonbia etaPerutik. Ulloa eta Juanek pipita zurixka batzuk zeukaten harriak ikusi zituzten eta Espainiara ekarri zituzten. Antonio de Ulloak lehenengo mineralogiako laborategia jarri zuen martxan eta lehenengoa izan zen platinoa sistematikoki aztertzen, 1748an. izandako espediziotik jasotako txostenak deskripzio bat zuen platinoa metal banaezina eta kaltzinagaitza zela esanez. 1748ko artkulua argitaratu ondoren, Ulloak ez zuen metal honen ikerkuntzarekin jarraitu; honen ordezHuancavelicara bidali zuten merkurioaren minak ikuskatzera.[43]
1741ean,Charles Wood metalurgialari britaniarrak Kolonbiako platinoaren hainbat lagin topatu zituenJamaikan eta ondorenWilliam Brownriggi bidali zizkion hauek hobeto aztertzeko[44]. Brownriggek 1750. urtean platinoari buruzko xehetasun handiko txosten bat aurkeztu zionRoyal Societyri, garbi utzitz inoiz ez zuela metalaren inolako aipamenik ikusi.[45] Honez gain, garrantzia eman zion platinoaren fusio-puntu altuari eta boraxarekin zeukan elkartzeko zailtasunari. Handik gutxira europako beste kimikalariak hasi ziren platinoa ikertzen, hala nola,Andreas Sigismund Marggraf,Torbern Bergman,Jöns Jakob Berzelius,William Lewis etaPierre Macquer[46]. 1752an,Henrik Scheffer-ek metalaren deskripzio zientifiko zehatz bat argitaratu zuen, hau "urre zuri" batez joz, eta aipatuz nolaartsenikoaren laguntzaz platino mea bat urtzea lortu zuen. Scheffer-ek, urrea platinoa baino xaflakorragoa deskribatu zuen baina biak korrosioarekiko erresistenteak ziren.[43]
Carl von Sickingenek platinoa aztertu zuen jarraiki 1772an. Honek platinoa malgua bilakatzea lortu zuen, metala urrearekin aleatuz,aleazioaaqua regia berotan disolbatuz, platinoaamonio kloruroarekin hauspeatuz, amonio kloroplatinatoa sutan jarriz, eta azkenik ongi banatutako platinoa mailukatuz, hau atxikitzeko.Franz Karl Achardek, lehen platinoa arragoa egin zuen 1784an. Platinoa artsenikoarekin fusioz elkartu zuen eta ondoren artsenikoa lurrunduz.[47]
Platinoa bere platinoaren taldetik lehenengoa aurkitu zuten elementua izan zelako, Scheffer eta Sickingenek bere gogortasuna zela eta (urre puruarena baino zerbait gehiago), platinoa erlatiboki malguezina, batzuetan haurkorra ere izango zela pentsatu zuten baina ez zeuden zuzen. Izan ere, urrearen harikortasun eta malgutasun antzekoak zituen. Beraien suposizioa saihestea ezinezkoa izan zen, esperimentuetako platinoa oso kutsatuta baitzegoen platinoaren taldeko best elementuez,osmioa edotairidioa esate baterako, eta hauek platinoaren aleazioa hauskorrasgoa egiten zuten. "Plioxeno" izeneko platinozko hondakin hau urrearekin aleatzea zen konposatu malgu bat lortzeko modu bakarra garai haietan, baina agaur egun, guztiz purua den platinoa eskuragarria da.[48]
1786. urtean,Karlos III.a Espainiakoak liburutegi bat eta laborategi bat utzi zizkionPierre-François Chabaneauri bere ikerkuntzan laguntzeko. Chabaneauk arrakasta izan zuen mineralaren hainbat ezpurutasun kentzen,urrea,merkurioa,beruna,kuprea etaburdina haien artean. Honengatik, metal bakar batekin lanean zebilela uste zuen baina oraindik ezezagunak ziren platino taldeko metalak zituen barnean. Ondorioz, esperimentuetan lortutako emaitzak ez ziren batere trinkoak. Batzuetan, malgua ematen zuen baina iridioarekin aleatzean, hauskorragoa zen. Beste kasuetan metala guztiz erregaitza zen, baina osmioarekin aleatzean, posible izango zen hau sutzea. Hilabete batzuen ondoren, Chabaneauk 23 kilogramo platino puru lortu zituen eta Joaquin Cabezasekin negozio bat hasi zuen. Honek Espainian "platinoaren aroa" hasi zuen.[47]
Hegoafrikako platino meatze bat goitik ikusita. Hegoafrikak munduko platinoaren %80a ekoizten du eta munduan ezagunak diren platino depositu ugari ditu.
Platinoa, platinoaren taldeko gainerako metalak bezala,nikelaren etakuprearen deribatutzat bezala lortzen da komertzialki. Kuprearen fintze elektrolitiko prozesuan zehar,zilarra bezalako metal nobleak,urrea eta platinoaren taldeko metalak, baitaselenioa etatelurioa elementuak, zelularen hondorantz joaten dira, "anodo lokatz" moduan, horrela hasiera emanez platinoaren taldeko metalen erauzketari.[49]
Platino purua depositu plazeretan edo bestelako meatan aurkitzen bada, ezpurutasunak erauzteko hainbat metodo erabiltzen isolatzen da. Platinoa gainerako ezpurutasunak baino askoz dentsoagoa delarik, arinagoak direnak erraz banandu daitezke likido batez flotatuz eta kenduz. Platinoa metalparamagnetikoa da, nikela eta burdina ez bezala, bi hauek ferromagnetikoak izanik. Hori dela eta, bi ezpurutasun hauek elektroiman bat nahastetik pasatuz ken daitezke. Gainera, platinoaren fusio-puntua gehienena baino altuagoa delako, ezpurutasun ugari urtuak edo kiskalduak izan daitezke. Azkenik, platinoa azido sulfuriko eta klorhidrikotara erresistentea da, hala ere, beste substantzi askok momentuan erreakzionatzen dute hauekin. Ezpurutasun metalikoak beraz, bi azidoetako bat nahastea irabiatuz disolbatu daitezke eta horrela platinoa soilik lortu.[50]
Platinoaren ekoizpena urteetan zehar mundu mailan.
Platino puruaren purifikazio metodo egokienetako bat, urrea, platinoa eta platinoaren taldeko metalak erabiliz, aqua regiarekin prozesatzea da. Bertan, paladioa, urrea eta platinoa disolbatzen dira. Bestalde, osmioa, iridio rutenioa eta rodioa erreakzionatu gabe geratzen dira, alde batera. Urrea hauspeatzea lortzen da, Burdin (II) kloruroa gehituz. Behin hau lortu dela, platinoa hauspeatzea posible izango da amonio hexakloroplatinato moduan, amonio kloruroa gehitzen bazaio. Amonio kloroplainatoa berotuz platinoa lortzen da[51]. Hauspeatu gabeko hexanokloroplatinatoa(IV) zinka erabiliz murriztu daiteke, eta antzeko metodo bat egokia da baita ere laborategietako platino hondarrak berreskuratzeko, eskala txikian[52]. Platinoaren fintzeak eta meatzaritzak ondorioak ditu ingurumenean.[53]
2014an saldu ziren 218 tona platinotatik, 98 tona ibilgailuen igortze kontroleko gailuetan erabiliak izan ziren (%45), 74,7 tona bitxigintzan (%34), 20 tona ekoizpen kimiko eta petrolioaren fintzean (%9,2) eta 5,85 tona aplikazio elektrikoetan, hala nola, disko gogorretan (%2,7). Geratzen ziren 28,9 tonak garrantzi gutxiagoko aplikaziotan erabili ziren, medikuntzan eta biomedikuntzan, elektrodotan, minbiziaren aurkako sendagaietan edota lambda (λ) zunetan, esate baterako.[54]
Platinoaren aplikazio ohikoenetako bat, errakzio kimikoetan katalizatzaile bezala da, "platino beltza" zehazki. Katalizatzailetzat erabilia izan da XIX. mendetik. Garai haietan, platino hautsa hidrogenoaren sutzea katalizatzeko erabiltzen zen. Haatik, bere erabilera garrantzitsuena automobiletan da, bihurgailu katalitiko bezala. Honek, ihes-hodiko erregabeko hidrokarburoen errekuntza eragiten du, karbono dioxido eta ur baporetan bihurtuz. Baita ere, platinoa petrolioaren industrian asko erabiltzen da, prozesu ezberdinetan katalizatzaile bezala[55], bereziki erreforma katalitikoetan. Erregai-piletan erabiltzen da honetaz gain, oxigenoaren erredukzioan katalizatzaile bezala[56].
1889tik 1960ra arte,metroa, iridio-platino aleazio barra baten luzera (90:10) bezala definitzen zen, Metroaren Nazioarteko Prototipo barra bezala ezagutzen zena. Horren aurreko barra platinoz osatua zegoen 1799an. Kilogramoaren Nazioarteko Prototipoa oraindik 1879. urtean egindako platino-iridio zilindro aleazioa berberaren diametroaz jarraitzen du definitua izaten gaur egun.[57]
Hidrogenoaren elektrodo estandarrak ere platinizatutako platinozko elektrodo bat erabiltzen du, korrosio eta erresistentzia delarik beste zenbaiten artean.[58]
%99,9 puruak diren zentimetro kubiko bateko platinoa, gutxi gorabehera US$696 000-ko balioarekin 2016ko ekainean.
Platinoa metal oso preziatu bat da ekonomiaren munduan.Txanponak, barrak etalingoteak negoziatuak edo kolekzionatuak izaten dira. Platinoa bitxigintzan aurki daiteke, gehienbat %90-95 aleazio bezala. Horrela erabiltzen da daukan ospeagatik eta lingotearen balioagatik.[59][60]
Erlojugintzan, Vacheron Constantin, Patek Philippe,Rolex etaBreitling bezalako konpaniek platinoa erabiltzen dute edizio mugatuak diren erlojuak saltzeko. Erlojulariak platinoaren propietate paregabeak baloratzen dituzte, ez delako higatzen ezta histutzen.[61]
Platinoaren batez-besteko prezioa 1992 eta 2012 artean.[62]
Platinoaren prezioa, 2008an $2252-tik $774-ra jaitsi zen ontza bakoitzeko[63], ia 2/3-ko galera bat eraginez. Egonkortasun eta hazkuntza ekonomikoko garaietan, platinoaren prezioa urrearena baino bi aldiz altuagoa izatera iritsi daiteke. Bestalde, ekonomia kolokan egotean[64], prezioak asko jaitsi ohi dira, urrearena baino baxuagoa izan arte, gutxiago eskatzen delako konpania edo enpresen aldetik, nahiz eta urrea industrian erabilia izan, bere eskaera ez da horrenbestekoa orokorrean.
Laborategian, platinozko kableak elektrodoetan erabiltzen dira; platinozko zartaginak edo ontziak analisi termograbimetrikoan erabiliak dira. Baita ere, platinoa aleazio agente bezala erabiltzen da beste metalezko produktuetan, hala nola, kable finak, korrosiboak ez diren laborategiko edukinontzietan, tresna medikuetan, hortzetako protesietan, kontaktu elektrikoetan, eta termoparetetan. Platino-kobaltoa, bi heren platino eta bat kobaltoz osatutako aleazio bat, erlatiboki indartsuak diren imanak sortzeko erabiltzen da[55]. Platinoan oinarritutako anodoak itsasontzietan, oliobidetan eta altzairuzko zubietan erabiltzen dira.[65]
Platinoaren urritasunak metal bezala, esklusibotasuna eta aberastasuna adierazten du iragazleen artean. Platinozko debitu eta kreditu txartelak, urrezkoenak baino garrantzi handiagoa lortu dute.[66] Platinozko sariek bigarren postua dute, diamantearen atzetik izanik baina urrea, zilarra eta brontzea gaindituz. Adibidez, Estatu Batuetan, milioi bat kopia baino gehiago saldu dituen album bat, platinozkoa izango da izendatua. Haatik, 10 milioi kopia baino gehiago saltzen dituenean, diamantezko izango da, rankinean altuagoa[67]. Platinoa metal preziatu bat kontsideratzen da, bere erabilera urrearena edo zilarrena ez bezain arrunta izan arren.
Platinoak minbizi zelulen biderketa bizkortua gelditu egiten du. Horretarako, zelulen material genetikoaren adarrak elkartzen ditu,DNA deritzona.DNA beharrezkoa dazelulen hazkundea eta biderkaketa gertatzeko. Platinoak minbizi-zelulen barruan DNA kaltetzen du eta horrela, biderkatzea saihesten du.[69]Horregatik, platinoaren antineoplastiko eragileakkimioterapian erabiltzen dituzte,tumore batzuen kontrako jarduera ona erakusten baitute.
Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentruaren arabera, platinozko gatzetan epe laburreko esposizio batek begietako, sudurreko eta eztarriko narritadura sor dezake eta epe luzeko esposizioak, berriz, arnas aparatu eta larruazaleko alergiak. Gaur egungo OSHA estandarra 2 mikrogramo inguruko aire kubiko bakoitzeko 8 orduko laneko bataz bestekoa da[70]. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak gomendatutako esposizio-muga platinoari dagokionez, 1mg/m3 eguneko 8 orduko lanegunekoa da.[71]
Platinoaren kapsulak osagai medikoetan (bularreko inplanteak, ordezko prosetikoetan...) silikonazko goma eta gel-aren osagaiak fabrikatzen dituenkatalizatzailea da, platinoak gorputzera sartzeko eta kontrako efektuak eragin ditzakeela aztertua dago. Elikagaien eta Droga Administrazioak eta beste erakunde batzuek gaia berrikusi dute eta ez dute topatu toxikotasuna in vivo frogatu daitekeelarik.[72][73]
↑«Allgemeine Tabelle der Berfuche»Versuche mit dem Balistischen Pendel die Geschwindigkeiten geschossener Körper zu bestimmen (De Gruyter): 14–24. 1830-12-31 ISBN9783111691176. (kontsulta data: 2018-11-04).
↑Newman, John Henry. (1963-01-01). «To F. W. Faber. II»The Letters and Diaries of John Henry Newman, Vol. 13: Birmingham and London: January 1849 to June 1850 (Oxford University Press): 25–26. ISBN9780199683376. (kontsulta data: 2018-11-29).