Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Plano inklinatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plano inklinatua ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarrieuren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezuhemen.

Plano inklinatuamakina sinple klasikoetako bat da eta, izenak dion bezala,plano inklinatu bat bere bi muturrak garaiera ezberdinetan dituen gainazal lau bat da, aldapa bat adibidez. Objektu bat plano inklinatutik igotzen bada, zuzenean bi garaieren artean igo ordez, egin beharrekoindarra murrizten da, baina objektuak orduan distantzia gehiago egin behar du. Plano inklinatu baten abantaila mekanikoa aldaparen luzera zati igo behar den garaiera da. Hau ere planoa eta horizontalarenangeluarensinuarekin adieraz daiteke.

Gakoa:
N =Indar normala planoarekiko perpendikularra
m = ObjetuarenMasa
g =grabitatearen azelerazioa
θ (theta) = Planoaren horizontalarekiko angelua
f = Plano inklinatuarenmarruskadura indarra

Fisika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Dakigun bezala objektuarenpisua bertikala eta beheranzkoa den magnitudebektoriala izanda, bi osagaietan banatu dezakegu:F1 etaF2, plano inklinatuarekikoparaleloa etaelkarzuta hurrenez hurren:

F1=Gsinα{\displaystyle F_{1}=Gsin\alpha \,}
F2=Gcosα{\displaystyle F_{2}=Gcos\alpha \,}

Normalean, plano inklinatuaren gainazalean,marruskadura indarra egongo daFr (euskaraz batzuetan ereFm), indar hau honakoa delarik:

Fr=μF2=μGcosα{\displaystyle F_{r}=\mu F_{2}=\mu Gcos\alpha \,} / non μmarruskadura koefizientea den.

Irudia aztertuz, objektua mugitzeko egin behar dugun (F) indarra honako hau dela ikus dezakegu:

F=F1+Fr=Gsinα+μGcosα=G[sinα+μcosα]{\displaystyle F=F_{1}+F_{r}=Gsin\alpha +\mu Gcos\alpha =G[sin\alpha +\mu cos\alpha ]\,}

Plano inklinatua ez bagenu erabiliko, bi garaieren artean zuzenean igoko bagenu, egin beharko genukeen indarragrabitatearen eraginez objektuak duen pisua izango zen, hau da:

G=P=mg{\displaystyle G=P=mg\,}

Ariketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Plano inklinatua
  • Plano inklinatuaren alfa angeluak lantzeko ariketa.
  • Plano inklinatuaren ezaugarriak lantzeko ariketa.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Mekanika klasiko sinplea
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Plano_inklinatu&oldid=9030153"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp