
Planeta erraldoimasa handia duen edozeinplanetari deritzo. Irakite-puntu txikiko materialez (batez ere gasez edo izotzez) osatuta egon ohi dira, nahiz etaplaneta solido masiboak ere badiren.Eguzki-sisteman lau planeta erraldoi ezagun daude:Jupiter,Saturno,Neptuno etaUrano[1]. Eguzki-sistematik at hainbatexoplaneta erraldoi aurkitu dira beste izarren inguruan orbitatzen.
Batzuetan planeta erraldoieijupitertar planetak edoplaneta jobianoak deritze,Jupiter planetagatik. Bestetan, aldiz,gasezko erraldoi deritze. Hala ere, zenbait astronomok bakarrikJupiter etaSaturno baino ez dituzte sailkatzengasezko erraldoien taldean, zerenUrano etaNeptunoizotzezko erraldoien kategorian sailkatzen baituzte.
Masa oso txikiko nano marroien eta gasezko erraldoien (~13 MJ) arteko definizio-ezberdintasunak eztabaidan daude[2]. Batzuen ustez eraketaren araberakoa da; beste batzuen ustez, aldiz,argizagiaren barruko fisikarena. Beraz, zehazteko dago ea historian zeharfusio nuklearra nahitaez gertatu behar den argizagi bat nano marroitzat sailkatzeko.