Ikuspegi hauetariko askokEuskal Herrian ere izan dute islarik[1]. Beste ekimen batzuen artean,Koronabirusaren gezurrak izeneko talde bat sortu zenTelegramen, nagusiki euskaraz informazio alternatiboa eskaintzen[2]. Plandemian edo haren bifurkazioetako batean sinisten duenarinegazionista esan izan zaio 2020ko udatik aurrera bereziki[3].
Osasunaren Mundu Erakundeak birusari buruzko informazio okerreko ugaritasunari "infodemia" deitu izan dio, etaosasun globalarentzat oso arriskugarria dela adierazi[4].
Covid gaitzaren krisian izugarrizkodesinformazio multzoa zabaldu da gaixotasunaren jatorriari, eskalari eta gaixotasunaren prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari buruz. Informazio faltsua, nahita, sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatu da[4]. Estatu batzuetako hedabideak (Txina etaErrusia adibidez[5]), edo gobernu eta gobernuburuak ere nahastuta egon dira puntu batean edo bestean mezu horien zabalkundean: Donald Trump eta Erresuma Batuko gobernuari ere egotzi zaizkie praktika horiek[6][7].
Iruzur komertzialak ere izan dira sendabide "miragarriak" eskaintzen[8][9]. Beste batzuen arabera, kezkatu beharrik ez dago, gezurrezkoa baita birusa eta benetako gaixotasunik ez dago, edo oso arina da besterik gabe[10]. Era berean,maskararen erabilpena onartu ezinezko inposizioa izateaz gain, osasunaren kalterakoa ere izan daitekeela aldarrikatu dute.Txertoen kontrako mugimendua asaldatu da bereziki maskararen kontra egiteko orduan[11].
Muturreko teoriazale batzuek aldarrikatu dute birusaarma biologikoa dela, aldez aurretiktxertoa prest dagoela, horrekin populazioa kontrolatzeko ekimenak bultzatzeko. Bereziki,Bill Gates filantropo eta informatikari aberatsa legoke inplikatua,George Soros inbertsorea ere tartean dela, bakuna edo txertoaren bideznanobotak pertsonetan ezartzeko, eta gero haien bidez,5G sareak erabiliz, munduko biztanle guztien gaineko kontrola egin ahal izateko,Munduko Ordena Berri maltzur bat ezartzeko[1][10].
Plandemic izeneko bideo bat baino gehiago ere jarri zen zirkulatzen Interneten 2020ko udaberrian. Horietako bateanIruñeko karrikak ageri ziren, Espainiako militarrek itxialdiaren egunetan bertan egindako agerraldi batean protestaka hartu zituztelakoan balkoi batzuetatik. Bideoaren narratiban, Ordena Berri zapaltzailearen kontrako protesta gisa ikus zitekeen pasartea, testuingururik gabe sartu baitziren irudiak[10].