Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pirinio Atlantikoak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Koordenatuak:43°15′00″N0°50′00″W / 43.25°N 0.8333333°W /43.25; -0.8333333
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pirinio Atlantikoak (64)
Frantziako departamendua
Pirinio Atlantikoak (64)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAkitania Berria
PrefeturaPaue
PrefetaJean-Jacques Lasserre
(Modem)
AzpiprefeturakBaiona
Oloroe-Donamaria
Barrutiak3
Kantonamenduak52
Udalerriak547
Kokapena
Koordenatuak43°15′00″N0°50′00″W / 43.25°N 0.8333333°W /43.25; -0.8333333
Azalera7645 km²
Demografia
Biztanleria699473
Dentsitatea91,494179202093 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Pirinio Atlantikoak[1] (frantsesez:Pyrénées-Atlantiques;okzitanierarengaskoi dialektoan:Pirenèus Atlantics)Frantziako 64.departamendua da,Ipar Euskal Herriak etaBearnok osatua.Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago,Akitania Berria eskualdean.PrefekturakPaue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiakBaiona etaOloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km²,2008).

Euskarazko Pirinio Atlantikoak
Pirinio Atlantikoen osaera:
Ipar Euskal Herria etaBearno.

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldeanLandak etaGers departamenduak, ekialdeanPirinio Garaiak, hegoaldeanGipuzkoa,Nafarroa Garaia etaHuescako probintzia, eta mendebaldeanKantauri itsasoa.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1790ekomartxoaren 4anFrantziako Iraultzaren ondorioz departamenduak sortu zituztenean,Ipar Euskal Herria osatzen zuten hiru herrialdeak (Lapurdi,Nafarroa Beherea etaZuberoa) etaBearnoko bizkonderria Pirinio Apalak[2] izeneko departamenduan sartu zituzten.

1969kourriaren 10ean, departamenduak izenaz aldatzea erabaki zuen, eta Pirinio Atlantikoak izena eman zioten.[3]

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bilakaera demografikoa
1801183118411851185618611866
355.573428.401451.683446.997436.442436.628435.486
1872187618811886189118961901
426.700431.525434.366432.999425.033423.572426.347
1906191119211926193119361946
425.817433.318402.981414.556422.719413.411415.797
1954196219681975198219901999
420.019466.038508.734534.748555.696578.516600.018
200620112016
636.849656.608673.986
Oharra:1857anEspiritu SainduaLandetatik Pirinio Apaletara igaro zen.

1999ko erroldan, departamenduko hiririk jendetsuenak hauek dira:

  • Paue: 78.732 biztanle; 181.413 aglomerazioan.
  • Baiona: 40.078 biztanle; 178.965 aglomerazioan.
  • Oloroe-Donamaria: 10.992 biztanle; 16.081 aglomerazioan.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizial bakarrafrantsesa da, eta tokiko hizkuntzakeuskara etagaskoia dira.

Inguru naturala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kontseilu Orokorra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra»

Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoaPauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 36. araua: Frantziako Errepublikako eskualde- departamendu- eta hiriburu-izenak..
  2. Orduko euskarazko dokumentuetan izen horrekin agertzen da. Ik. M. Rica (1975), “Traduction en Basque de termes politiques sous la Revolution”,ASJU 9, 3-172.
  3. www.senat.fr - Changements intervenus dans les appellations des circonscriptions

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
Departamenduak
01Ain · 02Aisne · 03Allier · 04Proventza Garaiko Alpeak · 05Alpe Garaiak · 06Itsas Alpeak · 07Ardèche · 08Ardenak · 09Ariège · 10Aube · 11Aude · 12Aveyron · 13Rodanoren Ahoak · 14Calvados · 15Cantal · 16Charente · 17Itsas Charente · 18Cher · 19Corrèze · 2AHego Korsika · 2BKorsika Garaia · 21Côte-d'Or · 22Côtes-d'Armor · 23Creuse · 24Dordoina · 25Doubs · 26Drôme · 27Eure · 28Eure eta Loir · 29Finistère · 30Gard · 31Garona Garaia · 32Gers · 33Gironda · 34Hérault · 35Ille eta Vilaine · 36Indre · 37Indre eta Loira · 38Isère · 39Jura · 40Landak · 41Loir eta Cher · 42Loira · 43Loira Garaia · 44Loira Atlantikoa · 45Loiret · 46Lot · 47Lot eta Garona · 48Lozère · 49Maine eta Loira · 50Mantxa · 51Marne · 52Marne Garaia · 53Mayenne · 54Meurthe eta Mosela · 55Mosa · 56Morbihan · 57Mosela · 58Nièvre · 59Nord · 60Oise · 61Orne · 62Pas-de-Calais · 63Puy-de-Dôme · 64Pirinio Atlantikoak · 65Pirinio Garaiak · 66Ekialdeko Pirinioak · 67Rhin Beherea · 68Rhin Garaia · 69Rodano · 70Saona Garaia · 71Saona eta Loira · 72Sarthe · 73Savoia · 74Savoia Garaia · 75Paris · 76Itsas Sena · 77Sena eta Marne · 78Yvelines · 79Deux-Sèvres · 80Somme · 81Tarn · 82Tarn eta Garona · 83Var · 84Vaucluse · 85Vendée · 86Vienne · 87Vienne Garaia · 88Vosgeak · 89Yonne · 90Belfort Herrialdea · 91Essonne · 92Senako Gainak · 93Sena Saint-Denis · 94Marne Harana · 95Oise Harana
Itsasoz haraindiko
departamenduak
971Guadalupe · 972Martinika · 973Guyana · 974Réunion · 976Mayotte
Metropolia
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pirinio_Atlantikoak&oldid=9397064"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp