Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pioneer 10

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pioneer 10
Fabrikazioa
FabrikatzaileaTRW Inc.(en)Itzuli
Historia
AurrekoaPioneer 9(en)Itzuli
HurrengoaPioneer 11
Espazio jaurtiketa1972komartxoaren 3a
Flyby1973koabenduaren 3a
Flyby1973koabenduaren 3a
Flyby1973koabenduaren 3a
Flyby1973koabenduaren 3a
Planetary flyby1973koabenduaren 4a
Loss of signal2003kourtarrilaren 23a
KudeatzaileaAmes Research Center(en)Itzuli
Honen partePioneer program(en)Itzuli
Dimentsioak25,5 (altuera) ×71 (zabalera) cm
Masa258 kg
Potentzia155 W
Abiadura16,65 km/s

Pioneer 10 (baita erePioneer-F) Ameriketako Estatu Batuetakoespazio zunda bat da,1972komartxoaren 3an jaurti zutena.Marte etaJupiterren artekoasteroide gerrikoa zeharkatu eta Jupiterrera iritsi den lehenengoespazio-ontzia da.1983ko ekainean,Eguzki Sistematik irten zen gizakiak eraikitako lehen objektua bihurtu zen. 1973ko abenduaren 3an Jupiterretik pasatzeak planetarenatmosferaren gaur arteko irudirik onenak eman zituen, atmosferaren tenperaturari eta Jupiterren goi-hodeien altuerari buruzko informazioa lortzea ahalbidetuz. Planetako erradiazio-uhalak eta haieneremu magnetiko indartsua ere aztertu zituen, espero zena baino askoz intentsitate handiagokoak.

Pioneer plaka

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pioneer plaka»

Bai Pioneer 10ak bai bere kideak, Pioneer 11k, balizko zibilizazio batentzako mezu bat daramate.Pioneer plaka esaten zaio horri, eta honako irudiak agertzen ditu:

  1. Eskuman, zundaren irudia, eta haren aurreangizon bat etaemakume bat. Zunda agertzearen arrazoia gure tamainaren berri ematea da, irudien proportzioa benetakoa da-eta.
  2. Ezkerrean, puntu beretik abiatzen diren lerro zuzen sorta bat. Puntu horiLurra da, eta lerrook gugandik hurbilen daudenpulsarrak (irrati uhinak igortzen dituztenizarrak) adierazten dituzte. Lerro bakoitzean, pulsarraren pultsu-maiztasuna,bitar sisteman idatzita. Irudi hori, nolabait esatearren, Lurraren “helbidea” da. Pulsarrak ezagutzen dituen zibilizazio aurreratu batek, ustez, plaka interpretatzen jakin beharko luke.
  3. Beheko aldeanEguzki Sistemaren eskema txikia dago. Pioneer zunden hasierako ibilbidea ikus daiteke bertan.
  4. Goian, ezkerrean, eta bitar sistemaren bitartez adierazita halaber,hidrogeno molekula batenspin-a ageri da. Hidrogenoa da unibertsokoelementurik ugariena.

Misioaren amaiera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jupiter begiratu ostean, Pioneer 10ak jarraitu zuen bere ikerketa Eguzki Sistemako mugak aztertzen. Misioa,1997komartxoaren 31n bukatu zen ofizialki Pioneer 10 misioari, gutxira, beste misio antzerako bat gertatu zitzaion,Pioneer 11 izenekoa.2006ko martxoaren 4ean iragarri zen zundarekin harremanetan jartzeko azkeneko aukeran ez zela erantzunik egon. Orain, Pioneer 10aAldebaran izeneko izarrerantz doa,Tauro konstelazioan, 1 690 000 urte barru iritsiko da bertara.

Irudiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Pioneer 10 azken eraikuntza fasean
    Pioneer 10 azken eraikuntza fasean
  • Pioneer 10 jaurtiketa
    Pioneer 10 jaurtiketa
  • Jupiter (A28 irudia)
    Jupiter (A28 irudia)
  • Pioneer ontziko Plaka
    Pioneer ontzikoPlaka

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pioneer_10&oldid=9315525"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp