San Pio X.a[1] (latinez,Pius PP. X), jaiotzaz,Giuseppe Melchiorre Sarto (Riese, Lombardia-Veneto, gaur egungoItalia,1835ekoekainaren 2a -Erroma1914koabuztuaren 20a),Eliza KatolikokoAita santu izan zen1903koabuztuaren 4tik bere heriotza egunera arte.
Giovanni Battista Sarto postariaren eta Margarita Sanson jostunaren hamar seme-alabetatik bigarrena izan zen. Jaio eta hurrengo egunean bataiatu zuten. Familia apalekoa izan arren, haren gurasoek heziketa ona baloratzen zuten.
Lehen ikasketak herriko ikastetxean egin zituen. Egunero sei kilometro ibili behar zituen eskolara iristeko. Herriko parrokoarekin hasi zenlatina ikasten.1846an Venetoko Liceo Classicora bidali zuten.1850ean Trevisoko gotzainak diru-laguntza bat eman zion ikasketetan segi zezan.
1858an apaiztu zen. Tomboloko parroko izan ostean, kanonigo, seminarioko errektore eta bikario izendatu zuten, besteak beste.
Leon XIII.ak Mantuako apezpiku izendatu zuen1884an.1893an kardinal etaVeneziako patriarka izendatu zuen Aita Santuak.
Leon XIII.a hil zenean, konklabera deitutakoen artean izan zen. Lau egun behar izan zituzten Giuseppe Sarto Aita santu izendatzeko.
Sendotasunez gidatu zuen Eliza Katolikoa sekularizazioa indartzen zihoan garaian.Modernismoa ere gero eta esanguratsuagoa zen, baita ikasketa biblikoen alorrean ere. Gauzak horrela, modernismoa gaitzetsi zuenPascendi Dominici gregis entziklikan (1907koirailaren 8an).
Liturgian erreforma sakonak egin zituen, kristauekEukaristian parte hartzea bultzatuz. Besteak beste, haurrek lehen jaunartzea egin zezaten agindu zuen, kristau ikasbidea behar beste ikasi ondoren. Zuzenbide kanonikoko kodea idatziz eta batuta argitaratzeko agindu zuen.
1904ko konstituzioaren bidez, estatu katolikoekAita santua aukeratzeko konklabeetan zuten beto eskubidea deuseztu zuen.Pio IX.arenNon Expedit entziklika leundu egin zuen, kristau italiarrei beraien estatuko politikan parte hartzeko eskubidea emanez.
1914koabuztuaren 20an hil zenErroman. Vatikanoko Grutetan hilobiratu zuten,1951n beatifikatu zuten arte; ordutik aurrera haren gorpuaSan Petri basilikan dago fededunek benera dezaten.
1951koekainaren 3an beatifikatu zuenPio XII.ak, eta1954koirailaren 3an santu izendatu zuen. Haren jaiegunaabuztuaren 21ean da. Erromes gaixoen zaindaria da.