Francesco Todeschini PiccolominiPio II.a aita santuaren iloba zen, bere babespean hartu zuena oraindikSienako apezpikua zela. Horregatik, Francescok Zuzenbidea ikasi ahal izan zuenPerugian.1460an, bere osaba aita santu izendatua izan zenean, Sienako artzapezpiku bihurtu zen eta, geroago, San Eustaquioko kardinaldiakono.
1503an,Alexandro VI.a hil ondoren, aita santu berria aukeratzekokonklabea egin zen. Bi hautagai nagusi zeuden:Georges d'Amboise, aurreko aita santuaren semeCesare Borgia aldeko zuena, etaGiuliano della Rovere. Konklabea luzatzea eragozteko, konpromisozko hautagai bat aukeratu zen: Todeschini, Pio III.a izena hartu zuena bere osabaren omenez.Hezueriaz gaixo eta 64 urterekin (behar baino lehenago zahartua beste aita santu batzuen zerbitzura eman zuen denbora luzeagatik) Eliza eraberritzea erabaki zuen, eta egin zuen lehen gauza Cesare Borgia gartzelaratzea izan zen.
1503kourriaren 18an, aita santu izendatu eta 26 egunera hil egin zen. Batzuek pozoitua hil zela diote, baina bertsio ofizialaren arabera, hezueriaren ondorioz hanka baten ultzerazioa izan zen.