Pietro Mennea (italieraz:ˈpjɛtro menˈnɛa ahoskatua;Barletta,1952koekainaren 28a -Erroma,2013komartxoaren 21a) italiaratleta izan zen, zalutasun-probetan espezializatua. Mexikon, 1979an,200 metroko lasterketako munduko errekorra hautsi zuen: 19,72 segundo. Atletismoaren historian denbora gehien iraun duen marketako bat izan da, 1996anMichael Johnson estatubatuarrak hautsi zuen arte. Menneak bost alditan parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan (1972, 1976, 1980, 1984 eta 1988): brontzezko domina lortu zuen Munichen (1972), eta urrezkoa Moskun (1980). 1974ko Europako txapelketetan ere urrezkoa lortu zuen. Halaber, 100 eta 200 metrotako Europako txapeldun izan zen 1978an. Hamar aldiz irabazi zuen Italiako 200 metroko txapelketa, eta pista estaliko 400 metroko Europako txapeldun izan zen 1978an. Bere karreran, 200 metroko 164 lasterketa egin zituen 21 segundoren azpitik.
2013an ere, non Munduko errekorra 19,19 segundoan duenUsain Boltek, Mennearen markak Europako errekor izaten jarraitzen du.
![]() | Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Pietro Mennea![]() |