Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pierre Lhande

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pierre Lhande
Bizitza
JaiotzaBaiona1877kouztailaren 9a
Herrialdea Lapurdi,Euskal Herria
HeriotzaAtharratze-Sorholüze1957koapirilaren 17a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria,idazlea etaapaiz katolikoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Petit Pierre eta Nadi-Preherel
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 320

Pierre Lhande Hegi[1][2] (Baiona,Lapurdi,1877kouztailaren 9a -Atharratze,Zuberoa,1957koapirilaren 17a)euskal idazlea eta apaiza zen.

Deiturak errakuntza baten ondorioa dirudi; aitaren deituraBasagaitz zen, baina dokumentazioanAllandeAtharratzeko haren aitona txistulariaren deitura ageri da eta gero horiLhande itxuraldatu zuten[3].

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Baionan jaio bazen ere,zuberotartzat jo daiteke, han baitzuen familia eta zortzi urterekin aita hil zitzaioneanZalgizeko Apatia etxera amarekin bizi izatera joan zelako. AmaMontevideon jaioa zuen.

Maulen Bigarren Hezkuntzako ikasketak egin etaBaionakoSeminario handian sartu zen, baina bota egin zuten, haren kezka nagusia euskara zelakoan. OrduanRodezen (Okzitania)Jesusen Konpainian sartu zen; kongregazioarekinBelgika (1901),Herbehereak (1903),El Puerto de Santa María eta berriro Belgikan izan ondoren, gero apaizjesuita bihurtu zen1910eko abuztuan.

Hondarribian ibili zen;1922anEspainiatik bota zuten, gobernuakeuskaldunekiko zuen jarrera kritikatzeagatik.Paris inguruko langile-herrietan apaiz jardun zen eta1927anLe Christ dans la banlieue, Enquête sur la vie religieuse dans les milieux ouvriers de la banlieue de Paris liburuki batzuek osatutako obra idazteari ekin zion; horien bidez,katoliko frantsesei Eliza ofiziala eta langile munduaren artean zegoen aldeaz kontzientzia hartzea zuen helburu.

Erlijio katolikoairratien bidez zabaltzen aitzindaria izan zen:

Atharratzen hil zen1957an,Saint-Antoine etxean.

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Narrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Saiakera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiztegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Dictionnaire basque français (Dialectes Labourdin, Bas-Navarrais et Souletin) - Tome 1 (1926); bere lanik ezagun eta erreferentzialena.[4]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA:Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Pierre Allande Heguy ageri zen bere dokumentazioan.
  3. Lhande Heguy, PierreAuñamendin.
  4. Lhande, Pierre, 1877-1957.. (impr. 2019). Dictionnaire basque-français. ([Reproduction en fac-similé]. argitaraldia) Éditions des Régionalismes ISBN9782824009223. PMC1111620065. (kontsulta data: 2019-11-04).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pierre_Lhande&oldid=9336060"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp