Pierre Joxe (Paris,Frantzia,1934koazaroaren 28a) Frantziako politikaria da.Alderdi Sozialistak izendaturik, Frantziako Barne Arazoetako eta Defentsako ministro izan zen. Kontu eta Zerga Auzitegiko lehen lehendakari eta Kontseilu Konstituzionaleko kide ere izan zen.
Pierreren anaiaAlain Joxe da. Eta biakLouis Joxeren —Charles de Gaulleren ministro izandakoaren— semeak dira.
Euskal Herriko gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzian parte hartu zuen,2011kourriaren 17an ,Donostian.Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Jonathan Powell,Gro Harlem Brundtland, [null Bertie Ahern] etaGerry Adams), eta bertanETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.[1]