1880an, piezoelektrizitatea aurkitu zuen, zenbait kristal tentsio mekanikoen eraginpean jartzean beren barnean dipolo elektrikoak eta azalean karga elektrikoak agertzean datzan fenomenoa.
1894an,simetriaren printzipio unibertsala enuntziatu zuen, fenomeno fisiko baten kausan dauden simetriek haren ondorioetan ere badaudela dioen printzipioa.
Doktoretza egiten ari zela,magnetismoa hartu zuen aztergai nagusi,ferromagnetismoa,paramagnetismoa etadiamagnetismoa, zehazki.Kuartzo piezoelektronikoaren propietateak ere anaiarekin batera deskribatu zituen, eta doitasun-balantza zehatz bat asmatu zuen fenomeno magnetikoak aztertzeko. Azterketa horien emaitza aipagarri bat tenperaturak paramagnetismoaren gainean duen efektua izan zen, gaur egunCurieren legea gisa ezagutzen dena. Horrez gainera, konturatu zen substantzia ferromagnetikoek izaera ferromagnetikoa galtzen dutela tenperatura jakin batetik gora;Curieren tenperatura deritzo horri.
1895ean, Marie Sklodowska fisikari poloniarrarekin ezkondu zen, geroraMarie Curie edo Madame Curie gisa ezagun egin zen zientzialariarekin. Handik aurrera, elkarrekin jardun zuten: erradioaktibitatea aztertu zuten, eta gogor lan egin zutenpolonioa etaradioa isolatzeko.
Pierre eta Marie Curiek bi alaba izan zituzten:Irène Joliot-Curie etaÈve Curie. Lehenak gurasoek hasitako lanarekin segitu zuen,Frédéric Joliot-Curie senarrarekin batera. Kimikako Nobel saria eman zieten 1935ean. Ève Curie idazle- eta kazetari-lanetan aritu zen;Madame Curie amaren biografia idatzi zuen, besteak beste.
Pierre Curie gazterik hil zen, Parisko kaleetan zalgurdi batek azpian harrapatuta.
1903an, Fisikako Nobel saria eman zieten Pierre eta Marie Curieri etaHenri Becquereli, fenomeno erradioaktiboen inguruan egindako aurkikuntzengatik. Beste sari batzuk ere jaso zituzten, LondreskoRoyal Societyren Davy Domina, besteak beste.
1910ean, aktibitate erradioaktiboaren unitateariCurie (Ci) izena jartzea onartu zuen Erradiologia Batzordeak; 3,7×1010 becquerelen baliokidea da.