1958. urtean,William PhillipsekEconomica izeneko aldizkari britaniarrean Erresuma Batuko langabeziaren eta soldaten datuak hartu zituen1861-1957 epe artekoak. Segida horrek ondorio bat islatu zuen: harreman negatiboa zegoen bialdagaien artean. Hots,langabezia txikia zen urteetan, soldatek gora egiteko joera izaten zuten, eta alderantziz. Langabe gehiago zegoen urteetan, ordainen hazkundea motelagoa zen.Inflazioaren ordezsoldatak hartu zituen, baina ez dago praktikan alde handirik, bien eboluzioa lotuta egon ohi delako[1].
Aurkikuntza garrantzitsua zen eta argitalpenak jakin-min handia piztu zuen ikerlarien artean, eta, laster,esperimentua berriz egiteko saiakerak jarri ziren martxan zenbaitherrialdetan[1].
1960an,Paul Samuelson etaRobert Solow ekonomistek beste artikulu bat idatzi zutenAmerican Economic Review aldizkarirako.AEBetako datuak aztertuta, antzeko harreman negatiboa utzi zuten agerian. Eskaerarekin lotu zuten emaitza. Langabezia txikiaekonomiaren eskaera handiaren eskutik zetorren, eta eskaera indartsu horrek goraka bultzatzen ditusoldatak etaprezio guztiak[1].
Inflazioaren aurkako politiketan izan zezakeen erabilpen praktikoa eztabaidagai izan zen. Hau da, agintari ekonomikoek inflazioaren eta langabeziaren artean aukeratu beharko lukete eurenpolitikak diseinatzerakoan.Milton Friedman etaEdmund Phelps zioetenez ezin zenkurba erabili politikak diseinatzeko, harreman negatiboa ez zelako betiko, eta luzera begira desagertzen zelako.Inflazioa edozein izanik ere, luzera begira langabeziak bere tasa «naturalera» jotzen duela esan zuten. Hau da,inflazioa pizteko asmozdiru eskaintza igotzeak ez luke betikolangabezia jaitsiko[1].