Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Petxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laborariakigitan.XIV. mendeko irudia (Tacuinum sanitatis)

Petxa[1]zerga edo kontribuzioa zen, nekazaribilauek erregeari edo lurraren jabeari ordaintzen ziotena.Kapareak, elizgizonak etafrankoak salbuetsirik zeuden.[2]

Petxak Nafarroako Erresuman

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erdi AroanNafarroako lurra erregeren (gehiena), nobleen eta elizaren (katedrala,abade-etxe etamonasterio handiak...) eskuetan zegoen.Nekazariek lurraren jabeari uztaren parte bat (petxa) ordaintzen zioten,[3] jatorrian %5 eta %10en artekoa. Esate baterako,1307ko agiri baten arabera,Tafallan etaAnuen %5 zen.[2]

Hasieran herri edo haran bakoitzean laborari bakoitzak zenbat ordaindu behar zuen ezarririk zegoen (banakako petxa) baina, denborarekin,petxa finkoak hedatuz joan ziren: herriak petxa finko bat adosten zuen erregearekin, nekazari guztien artean ordaindu beharrekoa.[4]XI. mende amaieran etaXII. mendean, maizopilarinzada izeneko petxa, gari eta ardotan ordaintzen zena, ezartzen zitzaien nekazariei.[2][5] Horrez gain, astean egun batez errege edo jaunarendako lan egin behar izaten zuten.

XII. mende amaieratik aurrera,Antso VI.a laborarien zerga guztiak bateratzen hasi zen, urteko petxa bakarra ezarriz.Abeltzaintza nagusi zen iparraldeko haranetan petxak dirutan paratu zituen (3-4sueldo etxe bakoitzeko) eta hegoaldean petxa mistoak (Basaburuan adibidez,1192an, 4 sueldo eta 6erreguolo etxeko)[6] Beste batzuetan, petxa laborari bakoitzari ezarri beharrean, herri edo haran osoari ezarri zitzaion (petxa finkoa). Dena dela, bateratzea ez zen erabatekoa izan, eta beste petxa batzuek iraun zuten, hala nolaeiurdea (mendian bazkatzen zirenzerriengatik ordaintzen zena) edoafaria.[7]

Antso VII.ak petxak bateratzen jarraitu zuen. Petxa finkoak herri eta haran askotan ezarri zituen eta erregeari zor zitzaizkion lan-egunak zehaztu zituen. Biztanleria handitu edo gutxitu arren, herri bakoitzaren petxa finkoak urtez urte aldatu gabe irauten zuen. Beraz, biztanleriaren eta ekonomiaren oparoaldietan, petxeroentzako onuragarria zen sistema hau. Errege ogasunak ere onurak ateratzen zituen, hala nola petxak errazkiago kobratzea eta diru sarrerak aurreikustea.[2]

Karlos II.aren erregealdian sistema horrek porrot egin zuen. Batetik, inflazioak dirutan kobratutako petxen balioa galarazten zuen eta, bestetik,Izurri Beltzak petxero askoren heriotza ekarri zuen. Beraz, zeuzkan gastu handiei erantzuteko, Karlos II.ak ohiz kanpoko zergak onartzeko eskatu behar izan zienGorteei. Handik aurrera, ohiz kanpoko zergak izan ziren Nafarroako errege ogasunaren diru sarrerarik garrantzitsuena.[2]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Petxa. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-1).
  2. abcde Pecha. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-1).
  3. Ramirez Vaquero, EloisaHistoria de Navarra II. Gobierno de Navarra, 1993
  4. Larrañaga Zulueta, Miguel. En torno a la conflictividad campesina navarra bajomedieval. Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca, ISSN 1131-5350, ISSN-e 2445-0782, 5. zenbakia, 1995, 147-164. orrialdeak, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-1).
  5. Orella Unzué, José Luis. Los vascos de ayer. Txalaparta, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-1).
  6. Fortun Pérez de Ciriza, Javier. Los "Fueros menores" y el señorío realengo en Navarra (Siglos XI-XIV). Revista Príncipe de Viana, 176. zenbakia, 1985, binadi.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-1).
  7. Fortun Pérez de Ciriza, Luis Javier, Jusué Simonena, CarmenHistoria de Navarra I. Gobierno de Navarra, 1993

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Petxa&oldid=8578781"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp