| Petronor | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa etaenpresa |
| Jarduera sektorea | petrolioaren industria |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Baltzu anonimo |
| Jabea | Repsol |
| Historia | |
| Sorrera | 1968 |
| Sorlekua | Bilbo |
| webgune ofiziala | |
Petroleos del Norte S.A.,Petronor izenez ezaguna.Euskal Herrikopetroliogintza enpresarik handiena da etaRepsol YPF konpainiaespainiarraren zatia da gaur egun.

1968. urtean sortu zenBilbon.La Arenako hondartzatik gertuMuskizko findegia du,Espainiar Estatuko handiena, bertanEuskal Herriko egiturarik handiena dagoLa Catalitica izeneko 222metroko altuerako tximinia. Birfindegian 773 langilek egiten du lan.
Enpresaren logotipoa,MuskizkoMuñatoiz gazteluaren diseinuan oinarritua dago. Enpresaren egoitza sozialaMuskizen dagoen Salazartarren jauregian dago.
2008an Koke lantegi berria eraikitzeko lanak hasi zituen. Urtebete beranduago2009 udan, birfindegiaren ekoizpenaren zati bat eten egin behar izan zuen,2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eskarian izan zuen eraginagatik.
Petronorrek sei porturatze gune ditu, 1etik 6ra zenbatuta. Batetik hirura bitarteko porturatze guneak Luzero puntari atxikitako kaian daude, lautik seira bitartekoak bien bitartean Luzero punta eta Ceballos punta bitarteko kai batean daude.
Lehen ontziralekuan, petroliontzirik handienak lehorreratzen dira, 100.000 tona petrolio edo gehiago garraiatzen dituztenak. Bigarren eta hirugarren ontziralekuan, petrolio kantitate txikiagoa edo gasoila garraiatzen dituzten ontziak. Laugarren, bosgarren eta seigarren porturatze guneak petroliotik eratorritako merkatugaiak kargatu eta deskargatzeko erabiltzen dira.