Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Persiar golkoa

Koordenatuak:26°N52°E / 26°N 52°E /26; 52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Persiar golko» orritik birbideratua)
Persiar golkoa
Persiar golkoa is located in Asia
Persiar golkoa
Persiar golkoa
Persiar golkoa (Asia)
OzeanoaIndiako ozeanoa
KontinenteaAsia
Koordenatuak26°N52°E / 26°N 52°E /26; 52
Azalera251.000 km²
Luzera989 km
Zabalera56-360 km
Sakonerabatez bestekoa: 50 m
handiena: 90 m

Persiar golkoa[1] (persieraz خليج فارسkhalīj-e-Fārs)Indiako ozeanoko golkoa da,Irango hego-mendebaldearen etaArabiar penintsularen artekoa,Xatt al-Arabetik,Tigris etaEufrates ibaien ahotik,Ormuzko itsasarteraino hedatzen dena. 56-360 kilometro zabal eta 989 kilometro luze da, eta 251.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Sakonera gutxikoa da, 90 metro inguru tokirik sakonenean. Iran aldeko kostaldea Arabiakoa baino sakonagoa da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mendebaldetik ekialdera, ordulariko orratzen noranzkoari jarraituz, ondorengo herrialde hauek daude golkoaren inguruan:

Ekologia aberats eta askotarikoa, industrializazio astunak eta, batez ere, azken urteotako gerretakopetrolio isurketa handiek arriskuan jarri dute oreka naturala.

Persiar golkoa espaziotik

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Golkoko Gerra»

1990 eta1995 arteanAEBek gidatutako koalizio batek (Kuwait,Saudi Arabia etaErresuma Batua) borrokatu zuenIraken aurka.George H. W. Bush presidente estatubatuarra zen orduan,Margaret Thatcher eta geroJohn Major britainiarrak etaSaddam Hussein irakiarra.Irakeko Gerraren aurrekari nagusia izan zen.

2014koazaroaren 11n,Errusiak etaIranek Persiar golkoan bi erreaktore nuklear eraikitzeko asmoa adierazi zuten. Gainera, Iranen guztira zortzi erreaktore nuklear eraikitzeko aukera ematen zuen protokoloa sinatu zutenMoskun egindako ekitaldi batean[2].

Abenduaren 9an, zuten tentsio giroa lasaitzeko saioa egin zuten Golkoko herriek.Dohan bi eguneko bilera egingo zuen Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak eta enbaxadoreak Qatarrera itzultzea onartu zuten monarkiek[3].

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handia du munduko ekonomiarentzat, ertzetako estatuek –Saudi Arabia,Bahrain,Arabiar Emirerri Batuak,Kuwait,Iran,Irak– munduko petrolioaren laurdena ekoizten baitute, bertatik zabaltzen da mundu guztiko findegietara. Bertakoperlak oso aintzat hartuak dira.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia..
  2. «Errusiak eta Iranek bi erreaktore eraikiko dituzte Persiar golkoan»,EiTB, 2014-11-11
  3. Makazaga, Xabin,«Tentsio giroa baretzeko saioa egingo dute gaur Golkoko herriek»,Berria, 2014-12-09

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoaBeringBisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Persiar_golkoa&oldid=10314557"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp