Fisika teorikoaren arloan piktorikokiespazio-denbora bat adierazterakoan bi arazo daude:
Bi problema horiekdiagrama konformeak,Penrose-Carter diagramak edoPenrose-n diagramak gisa ezagutzen diren diagramekin konpontzen dira.Bi dimentsioko diagramak dira, espazioaren eta denboraren arteko erlazio kausalei buruzko informazioa gordetzen dutenak eta diagrama finituetan eskualde amaigabeak irudikatzeko aukera ematen dutenak. Horretarako, puntuen arteko distantziei buruzko informazioa sakrifikatzen dute. Penrose-Carterren diagramen metrika bat dator irudikatzen duten espazio-denboraren metrika errealaren bi dimentsioko murrizketarekin. Faktore konformea aukeratzean, espazio-denbora guztia dimentsio finituen diagrama batean proiektatzen da. Irudi berriaren muga ez da jatorrizko espazio-denboraren parte izango, baina haren propietate asintotikoak etasingularitateak aztertzeko aukera emango du.
Roger Penrose fisikari eta matematikariaren omenez horrela deitua, 1962an lehen aldiz erabiltzeagatik etaBrandon Carter lankidearengatik, 1966ean Penrose-Carterren diagramak sistematizatu zituena,Minkowskiren espazio-denborarekin hainbat ezaugarri partekatzen dituzte: 45º-ko lerro zeiharrak argiaren ibilbideei dagozkie, dimentsio bertikalak denborazko koordenatua adierazten du eta, bestetik, horizontalak dimentsioespazialak.
Penrose-n diagramak sarritan erabiltzen dirazulo beltzak dituzten espazio-denbora ezberdinen egitura kausala adierazteko. Singularitateak espazio motako mugatzat hartzen dira, espazio-denbora diagrama konbentzionaletan aurkitzen den denbora motako muga ez bezala. Hau gertatzen da zulo beltz baten gertaeren mugaren barnean denbora- eta espazio-koordenatuak trukatzeagatik (gertaeren mugaren barnean espazioa norabide bakarrekoa da eta hortik kanpo, berriz, denbora da norabide bakarrekoa). Singularitatea denbora motako muga baten bidez errepresentatzen da argi uzteko objektu batek gertaeren muga zeharkatuz gero, ezinbestean joko duela singularitatea, nahiz eta ihes egiten saiatu.
Penrose-n diagramak askotan erabiltzen diraSchwarzschild-en zulo beltzaren soluziorik ezagunenean, bi unibertso ezberdin lotzen dituenEinstein-Rosen zubi hipotetikoa irudikatzeko. Penrose diagramen aitzindariakKruskal-Szekeres izenekoak izan ziren (Penrose-n diagramak Kruskal eta Szekeres-en diagramari zulotik urrun dauden espazio-denbora lauko eskualdeen karraskatze konformala gehitzen dio). Hauekgertaeren muga 45o -ko angeluetan orientaturiko iraganeko eta etorkizuneko mugekin lerrokatzeko metodoa aurkeztu zuten (Schwarzschild-en erradiotik berriro espazio-denbora lauera bueltatzeko argia baino azkarrago bidaiatu beharko litzatekeelako); etasingularitatea iraganeko eta etorkizuneko horizontalki orientaturiko lerroetan zatituta geratzen delarik (behin zuloan sartuz gero, singularitateak "moztu" egiten dituelako etorkizuneko bide guztiak).
Einstein-Rosen zubia hain azkar ixten da ("etorkizuneko" singularitateak sortuz), non kanpoko bi eskualde asintotikoki lauetan batetik bestera pasatzeak argiaren abiadura baino handiagoko abiadurak exijituko bailituzke. Ondorioz, ezinezkoa da. Gainera, urdineranzko asko lerratutako (blueshift) argi-izpiek ("blue sheet" deiturikoak) ezinezkoa egingo lukete inor hortik pasatzea.
Gehien ezagutzen den soluzioak ez du izar baten kolapsotik sortutako zulo beltz tipiko bat deskribatzen. Kolapsatutako izarraren gainazalak iraganerantz orientaturiko "zulo zuri"-ko geometria eta beste unibertsoa barneratzen dituen soluzioaren sektorea ordezkatzen ditu.
Zulo beltz estatiko baten oinarrizkoespazio motako igarobidea zeharkatzea ezinezkoa den bitartean,errotazioa edotakarga elektrikoa dituzten zulo beltzen soluzioak azaltzen dituzten Penrose-n diagramek soluzio hauen barneko gertaeren mugak (etorkizunean daudenak) eta bertikalki orientaturiko singularitateak ilustratu egiten dituzte, zeinek irekitzen dituzten hain ezagunak direndenbora motako "zizare zuloak", etorkizuneko unibertsoetara bidaiatzea ahalbidetuz. Zulo birakariaren kasuan, unibertso "negatibo" bat ere badago, zeinean eraztun formako singularitate (oraindik diagraman lerro gisa irudikatuta) baten bidez sartzea posiblea den. Eraztun hori zeharkatzea posiblea da zulo beltzean haren biraketa-ardatzetik hurbil sartuz gero. Hala ere, soluzioen ezaugarri hauek ez dira egonkorrak eta uste dute ez direla horrelako zulo beltzen barnealdeko deskripzio errealista bat. Zulo hauen barneko izaera nolakoa den oraindik galdera ireki bat da.
Minkowskiren espazio baten diagrama konforme bat irudikatzeko, haren metrika laua koordenatu esferikoetan adieraz dezakegu, eta r eta t koordenatuek estalitako azpibarietatera mugatu. Koordenatu hauek tarte infinitua hartzen dute. Tarte mugatu bat bete dezaten lortzeko lehen saiakera koordenatu berriak erabiltzea izango litzateke: T=arctg(t) eta r=arctg(r). Baina horrek ez luke lortuko gure diagramako argi-konoak 45º-tan mantentzea. Hori lortzeko, koordenatu-aldaketa hirukoitza egiten da:
non den.
Metrika honen ordez, g0 deituko duguna, Penrose diagraman ω2g0 metrika konformea irudikatuko dugu. Koordenatuek eta tarteak hartzen dituztenez, diagramak diamante baten forma edukiko du (edo triangelu forma R positiboa izatearen baldintza gehituz gero).
Azpiko irudianzulo beltz estatiko (errotaziorik gabekoa) bati dagokionSchwarzschilden espazio baten irudikapena agertzen da. «» izeneko koordenatu bertikala denborazkoa da, eta «v» koordenatu horizontala, berriz, espaziala. Penrosen diagrama konformea da, hau da, genero nuluko geodesikak (argi-lerroak) erdi-lehen eta bigarren erdibitzaile «altuei» dagozkiela.
Kruskal-en koordenatu sistematik eratorritako sistema honetatik honakoa lortzen da:
Diagrama, orduan, θ eta Φ bikoordenatu esferikoen abstrakzioz eginda dago.Geodesiko nuluek () mugatutakoargi-konoak erlazioari dagozkie; orduan, edo, hau da, lehen eta bigarren erdibitzaileak dira.
Ezkerretik abiatuta, bi zuzenek, lehen eta bigarren erdibitzaileek, dibergitzen dute: beheko zuzenak, izenekoa, «iraganeko infinitua» adierazten du, eta hortik datoz mugikor guztiak infinituki urrunetik; goiko zuzena,, «etorkizuneko infinituari» dagokio, eta zulo beltz batetik gero urruntzen diren mugikor guztiak nora doazen adierazten du. Bi zuzen horizontal eta paraleloeksingularitatea adierazten dute (iraganetik etorkizunerako pasartean),-n kokatuta. Diagrama hau simetrikoa da bertikalarekin duen erlazioaren arabera. Lerro etenean, zulo beltz baten horizontea irudikatuta dago (unitate konbentzionaletan),-tan.