Pennsylvania[1]Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatu bat da. HiriburuaHarrisburg du, baina hiri nagusiaFiladelfia da. Guztira, 12,5 milioi biztanle dituenez (2007), Estatu Batuetako estatu jendetsuenen artean seigarrena da. 119.283 km2 ditu.
Pennsylvania fundatu zuenWilliam Penn ingelesaren etaTamanend algonkin buruzagiaren arteko ituna irudikatzen duen margolana,Edward Hicksek 1847an egina.
Pennsylvanianalgonkin herriak bizi ziren europarrak hara iritsi zirenean. Suediarrek (1643) eta alemaniarrek (1647) ezarri zituzten lehen kolonia europarrak, baina 1664an ingelesak nagusitu ziren lurralde honetan. 1681ean,William Penn kolonoaren jabego bihurtu zen.
Sezesio Gerra hasi zenean (1861), gune militar garrantzitsua egin zuten Pennsylvania, etaGettysburg hirian eskuratu zuten batasunaren aldekoek gerrako garaipen sonatuenetako bat. Gerra amaitutakoan, lehen mailako industria, merkataritza eta finantzagune bilakatu zen Pennsylvaniako estatua.
Behinola Estatu Batuetako bigarren altzairugile handiena izandako Bethlehem Steel konpainiaren fabrika,Bethlehem hirian. Argazki hau fabrika eraitsi baino lehentxoago hartu zuten, 2009an; Sands BethWorks kasino erraldoia eraikitzeko tokia egin zuten, horrela.
Ekonomia jarduera nagusiak dira nekazaritza (garia, garagarra, barazkiak, artoa, fruitu arbolak, behi eta ardi azienda) eta, batez ere, industria (Pittsburgh da Estatu Batuek izan duten altzairugintzako lehen gunea). Lurpeko aberastasunen ustiakuntza (ikatz, petrolio eta gas hobiak) urritu egin zenLehen Mundu Gerraz geroztik, baina industria mota asko garatu da hiri nagusien inguruan (Filadelfia, Pittsburgh, Bethlehem,Harrisburg): janari industria, kimika industria, tresneria elektrikoa, altzairugintza, ehungintza, automobilgintza. Filadelfia, Pittsburgh eta Erie dira estatuko portu nagusiak, eta lehen bi hirietan daude, halaber, bi aireportu garrantzitsuenak.