Pedro de Alvarado (Badajoz,1485 –Guadalajara,Espainia Berria,1541ekouztailaren 4a)espainiar konkistatzailea izan zen.
Kubako konkistan esku hartu ondoren,Hernán Cortésen laguntzailerik leialenetako bat izan zen Mexikon.1520an, CortésPánfilo de Narváezen aurka borrokatzera atera zenean, Alvarado gelditu zenazteken hiriburuko agintari;matxinada prestatzen ari zirenaren susmoak hartuta, izugarrizko zapalkuntza bideratu zuen. Horren ondorioz, aztekak altxatu ziren; Cortés itzulirik,bien artean menderatu zituzten indiarrak, baina hiritik alde egitea erabaki zutenGau Ilun famatuan (1520ko ekainaren 30a).
Otumbako guduan etaTenochtitlaneko setioan (1521) esku hartu zuen.1523an,Erdialdeko Amerikara abiatu zen,kitxe indiarren aurka borrokatu zen, etaGuatemalaz etaEl Salvadorrez jabetu zen.1526an Cortési lagundu zion zenbait gobernari altxatu zirenean. Espainiara itzulirik,1527anKarlos V.ak Guatemalako gobernari izendatu zuen.1539an,Hondurasen lehorreraturik, altxaturiko indiarren aurkako guduan hil zen.
- Gustavo González Villatoro:El testamento del Adelantado Don Pedro de Alvarado. El hombre y el mito.San José,Costa Rica: Promesa, 2007.