Pedro Tamen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1934koabenduaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Setúbal, 2021ekouztailaren 29a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania portugesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta,itzultzailea,kazetaria,idazlea,literatura-kritikaria etalegelaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Pedro Mário Alles Tamen (Lisboa,1934koabenduaren 1a-Setúbal,2021ekouztailaren 29a) portugaldar idazle eta literatura itzultzailea izan zen.
Pedro TamenLisboako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. 1958tik 1975era Moraes argitaletxea zuzendu zuen etaGulbenkian Fundazioa 1975tik 2000ra administratu zuen. 1987tik 1990 arte PortugalgoPEN Klubaren Presidentea izan zen. Poesia idatzi zuen batez ere. Garrantzi handia izan dute, bestetik, nazioarteko idazleen itzulpenak, besteak beste,Gabriel García Márquez,Proust etaGustave Flaubert. Halaber, aldizkari desberdinetan kolaboratu zuen, tartean,Anteu. Cadernos de Cultura; azken honen zuzendaria izan zen.[1] Literatura munduko sari asko jaso zituen.[2] 1959an Maria Isabel Bénard da Costarekin ezkondu zen. 1973an dibortziatuta, 1975ean Maria da Graça Livério Seabra Gomesekin ezkondu zen. Setúbalen ospitalizatuta, 86 urte zituelarik, 2021ean, hil egin zen.[3]
Bere lan ezagunenaUm Teatro às Escuras (2011) poesia liburua da.