| Pedro Muguruza | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1946komaiatzaren 12a -1949komaiatzaren 4a Hautetsia:Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
1943komartxoaren 16a -1946koapirilaren 24a Hautetsia:Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia
1939koiraila -1946komartxoa -Francisco Prieto Moreno →
1934komartxoaren 5a -1952kootsailaren 3a ←Manuel Zabala y Gallardo(en) | |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Elgoibar, 1893komartxoaren 25a | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Heriotza | Madril, 1952kootsailaren 3a (58 urte) | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa | ||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | arkitektoa etapolitikaria | ||||||||
| Lantokia(k) | Madril | ||||||||
| Lan nabarmenak | ikusi | ||||||||
| Jasotako sariak | |||||||||
| Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Consejo Nacional de FET y de las JONS(en) | ||||||||
Pedro Muguruza Otaño (Madril,[1]1893komartxoaren 25a -Madril,1952kootsailaren 3a) jatorri gipuzkoarreko arkitektoa izan zen, batez ereFrancoren diktadura hasieran egindako lanengatik ezaguna.[2] , Ospea jaso zuen, batez ere,Valle de los CaídosFrancoren proiektua aurrera eraman zuelako arkitekto gehiagorekin batera. Besteak besteDonostiako Jesusen Bihotza eskultura erraldoiaren,Bilboko Jesusen Bihotzaren etaElgoibarkoMorkaiko mendiko gurutzearen exekuzioan parte hartu zuen.
Elgoibarren hiribide batek bere izena izan zuen 2022 arte, frankismoarekin hain estu lotutako arkitektoaren izena kendu eta Toletxe izena eman zitzaionean.[3]
Domingo Muguruza Ibarguren ingeniari elgoibartarraren semea, Euskal Herriarekin harreman handia mantendu zuen.Athletic Futbol Klubaren jarraitzaile sutsua, Madrilen arkitektura ikasle zela, Domingo anaiarekin eta beste euskaldunekin batera, Atlético de Madrid taldea sortu zuen[1] eta bost denboraldi eman zituen bertan jokatzen. 1916an bilakatu zen arkitekto.[4]
1931n Muguruzak Antzuolako Etxeandi dorretxeko sarrerako arkua ekarri zuen, haren arbasoekin lotura zuelakoan; Muguruzatarren etxearen sarreran instalatu zuen. 1969an etxea bota zenean, senideek arku hau herriari oparitu zioten eta gordeta egon zen, harik eta 1997an parke batean instalatu zen arte.[1]
Gerra ostean, frankisten aldekoa zenez, hainbat lan eman zizkioten.[4] Espainiako arkitektura-zuzendari orokor izan zen 1939 eta 1946 artean. Gorteetan prokuradorea izan zen. 1946ean Elgoibarko seme kutun izendapena jaso zuen, eta herrian ikastetxe bati eta kale bati bere izena eman zitzaion.[1]