Judaismoak PazkoanMoisesen eskutik Israel herriaEgiptoren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte etasinagogetan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.
Ostiral Santuan, nekaldia bera gogoratzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak, alegia.
Pazkoan Jesusen piztuera ospatzen dute, aste horretako igandean. Era berean, Pazkoa liturgia urteko epe garrantzitsuenaren hasiera da, Mendekoste egunera arte 50 egun dirauena. Aldi horretako elizkizunetan Elizaren sorrera gogoratzen da, besteak beste.
Kristauen artean ekialdekoek (ortodoxoek) eta mendebaldekoek (katoliko etaprotestanteek) Pazkoa egun desberdinetan ospatzen dute. Urtez urte data aldatu egiten da, eguzki-egutegiaren bidez egin beharrean ilargi-egutegiaren bidez zehazten baita.
Mt 28:1-2.Jesusen piztueraren berria: "Larunbata igaro eta asteko lehen eguna aritzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri".
Mk 16:4-6.Hilobia hutsik: "Piztua da": "Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna zen arren. Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. Baina hark esan zien:Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate (…)".
Lk 24:5-10.Jesusen piztueraren berria. " (…)Zergatik zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da (…) Hilobitik itzulirik, gertatu guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei".
Jn 20:13-27.Jesus Magdalako Mariari agertu. "Aingeruek esan zioten:Emakume, zergatik ari zara negarrez? Hark erantzun zien: Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten. (…) Jesusek esan zion:Maria! Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz:Rabbuni! (hau da, Maisu). Jesusek esan zion:Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana".
Katolikoen eta ortodoxoen artean,prozesioek tradizionalki garrantzi handia izan dute.Espainian oso ezagunak diraAndaluzian etaGaztelan egindakoak, ezaugarri zeharo ezberdinetakoak.Euskal Herrian, aldiz, ohitura ahulagoa dago prozesioei dagokienez.