Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pauma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pauma
 Argazkia 
 Bideoa 
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
FamiliaPhasianidae
LeinuaPavonini
GeneroaPavo
EspezieaPavo cristatus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Koloreaurdin,berde,beltz etalaranja
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakPavo cristatus feces(en)Itzuli
Genomaren kokapenaensembl.org…

Pauma[1] edohegazterrena (Pavo cristatus)faisaien familiakohegazti handi eta kolore bizikoa da, jatorrizAsia Hegoaldekoa baina ia mundu osoan erdi-etxekotua.Pavo generoko bi espezietako bat da,pauma berdearekin batera. (Pavo muticus).

Pauma arra urdina da oro har etaluma finekogandorra du. Ezaguna da, batez ere, isats itxurakoestal-luma luze eta ikusgarriengatik. Lumok begi itxurako koloreak dituzte puntatik gertu etahaizemaileen antzera irekitzen eta tentetzen dira emeak limurtzean. Emeak ez ditu isats itxurako luma ikusgarri hauek, lepoa berdexka eta txikiago du, eta gorputzeko lumajeaarrekara da.

Indiako hegazti nazionala da.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Paumasexu dimorfismo handiko espeziea da. 15 urte inguru bizi daiteke, nahiz eta 20 urte arte guztiz etxekotuak bizi izan direnak ere ezagutzen diren.

Orojalea da: haziak, fruituak, intsektuak, sugeak, igelak, saguak eta harrak.

Arra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Moko sendo batez hornitua, burua luma urdinez estalia du eta lumazko motots edo gandor ikusgarria du. Begi inguruan,marra zuri bat du. 2,2 metro luze izatera eta 5 kg pisatzera irits daiteke. Lumajea urdin irisatua du, distira berdekoa, lurraldea babesteko erabiltzen duena. Baina batez ere, emea erakartzeko erabiltzen du estaltze garaian. 2 luze izan daitezkeenestal-lumak ditu, hedatu eta tentetzean haizemaile itxura ikusgarria hartzen dutenak. Lumok begien antzeko itxurak dituzte muturretan, kolore urdin, berde eta urrekarak.

Arraren goialdea.

"Haizemaile" hau ez da isatsa ez eta hegalak, baizik eta bizkarreko estal-luma bereziak. Isatsa oharkabean dago luma hauen azpian. Arrak hiru urtetik aurrera hedatu ditzake lumok eta urtero berritzen ditu. Horregatik, udazkenean apaingarri eder hau gabe geratzen dira.

Emea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Emea 1 m luze eta 3 kg besterik ez izatera irits daiteke. Lumak arreak eta errauskarak ditu, lepoa zuria eta distira berdekarak bularrean. Lumazko mototsa txikia da, kafe kolorekoa.

Emea.
Pavo cristatus

Estaltze garaiaren ondoren, uztail inguruan, emeak arrautza bat, bi edo hiru erruten ditu, urteko emankortasunaren arabera. Habia, lur hondartsuan eginiko zuloa da, landarez estali gabea.Txitatzeak 28 egun irauten ditu, emea ia bertatik mugitzen ez den garaia.

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian, hegazterrenaHera jainkosaren animalia gogokoa zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Pauma» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pauma&oldid=10212742"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp