2000 urteanHong Kongen filmatu zenBenny Chan zuzendariarenGen-Y Cops filmeko Ian CurtisFBI agentearen papera egin zuen. 2002an aldiz,Friends sitcomean agertu zen. Komedia horretan, Mike Hannigan pertsonaia jokatzen zuen etaLisa Kudrow-k antzezten zuen Phoebe Buffay pertsonaiaren mutil-lagun eta gerora senarra zen. 2006anReno911! telesaileko hainbat kapitulutan agertu zen Guy Gerricault (“jeriko” ahoskatua) pertsonaia jokatuz;lamaze ikastaro bateko irakasle bat zen, eta geroago,Reno 911!: Miami filmean narkotrafikatzaile bat antzeztu zuen.Veronica Mars telesaileko 2007ko «Debasement Tapes» kapituluan agertu zen gonbidatu moduan, Desmond Fellows 90. hamarkadako rock izarra jokatuz.
2004anJudd Apatow zuzendari eta produktorearekin elkarlanean hasi zen eta hainbat film egin zituzten batera: lehenbiziAnchorman: The Legend of Ron Burgundy filmean Brian Fantana pertsonaia gorpuztu zuenSteve Carell,David Koechner etaWill Ferrell aktoreekin batera, eta 2005eanThe 40-Year Old Virgin filmean, berriro ere Steve Carell etaSeth Rogen aktoreekin. Geroago Apatowrekin elkartu zen berriro 2007koKnocked Up filma ekoizteko. BertanLeslie Mann-en pertsonaiaren senar Pete frustratua jokatu zuen,Jason Segel,Jonah Hill,Seth Rogen etaJay Baruchelekin batera pertsonaia nagusi rol batekin. 2007an, bestalde,Hard Knocks kirol dokumental luzeko narratzailea izan zen, bertan agertzen zen kirol taldearen jarraitzaile baitzen (Kansas City Chiefs). Urte horretako denboraldi horretanLiev Schreiber narratzailea ordezkatu zuen lehen eta azken aldiz.
2007koWalk Hard: The Dewey Cox Story filmean RuddekJohn Lennon pertsonaia antzeztu zuen, eta 2008an, aldiz, surf irakasle drogazale bat,Nicholas Stoller zuzendariarenForgetting Sarah Marshall filmean, Jason Segel eta Jonah Hill aktoreekin batera. Bi filmak Apatowk ekoiztu zituen. Bestalde, rol eta agerraldi txikiak egin zituenYear one (2009) etaBridesmaids (2011) filmetan. 2012anJennifer Aniston lankide zuela, ApatowrenWanderlust filmeko protagonista eta ekoizle izan zen.This is 40 komedia filmean ere agertu zen protagonista moduan, Leslie Mann aktorearekin batera. Film horiKnocked Up filmaren sekuela da eta aipatutako beste filmak bezala, Apatowk zuzendu eta ekoitzi zuen. 2013an berriro ere Brian Fantana jokatu zuenAnchorman 2: The Legend Continues filmean.
2007anThe Oh in Ohio etaThe Ten filmetan protagonista . Azken film horretanDavid Wain etaMichael Showalter izan zituen lankide berriro ere. Beste alde batetik,Over Her Dead Body filmeanEva Longoria aktorearekin egin zuen lan. Horrez gain,Role Models filma idatzi eta pertsonaia nagusietako bat izan zenSeann WIlliam Scott-ekin batera. Bertan, edari energetikoak saltzen dituzten eta haurtzaintza programa batean auzolana egitera behartzen dituzten bi langile antzezten dituzte.
2009an, Rudd Jason Segelekin batera agertu zen berriroI Love You Man filmean. Bertan Rudd eta Segeal lagunak dira bieiRush rock banda gustatzen zaielako. Rudd eta Segel beraiek ere badira Rush bandaren zaleak. 2009an, RuddekParty Down telebista saioa sortu zuenJohn Embom,Rob Thomas etaDan Etheridge-rekin batera.DreamWorksenMonsters vs. Aliens ordenagailuz sortutako filmean bikoizketa aktore gisa jardun zuen.
2010ean, Steve Carellekin batu zen berriro ere,The 40-Year-Old Virgin filma grabatu zutenetik lehenengo aldiz,Jay Roachek zuzendutakoDinner for Schmucks komediarako. 2012an,The Perks of Being a Wallflower draman bigarren mailako rol bat ere izan zuen: Anderson Jauna, Charlie (Logan Lerman-ek jokatua) protagonistaren irakaslea. 2011ean protagonista izan zenOur Idiot Brother filmeanElizabeth Banks,Zooey Deschanel etaEmily Mortimer aktoreekin. Elizabeth Banksekin batera protagonista rola jokatu zuen bosgarren filma izan zen. Aurretik filma hauetan agertu zen berarekin:Wet Hot American Summer (2001),The Baxter (2005),The 40-Year-Old Virgin (2005) etaRole Models (2008).
2013ko abenduaren 19an, Rudd 2015ekoMarvelenAnt-Man filmeko aktore izendatu zuten ofizialki. Protagonistaren papera egin zuen, Scott Lang/Ant-Man pertsonaia gorpuztuta. Ruddek bere papera jokatu zuen berriro ereCaptain America: Civil War (2016) etaAnt-Manen 2018ko sekuelan:Ant-Man and the Wasp: Quantumania. Bigarren hori idazten ere lagundu zuen.Evangeline Lilly-rekin batera bueltatu zenAvengers: Endgame (2019) filmean, zeinak kritika onak jaso zituen eta gainera, inoiz sarrera gehien saldu dituen filma izan zen.
Berriro ere izan zen protagonista 2023anAnt-Man and the Wasp: Quantumania filmean.
RuddekWet Hot American Summer filmeko Andy pertsonaia berriro ere jokatu zuen NetflixekoWet Hot American Summer: First Day of Camp prekuelan, lehenengo filmeko beste aktore batzuekin batera:Bradley Cooper, Amy Poehler eta Elizabeth Banks. Denek jokatu zituzten 2001ean izan zituzten rolak. 2016anThe Fundamentals of Caring komedia-draman agertu zenSelena Gomez-ekin batera, etaThe Little Prince etaSausage Party pelikuletan bikoiztaile lanetan aritu zen.Nerdland (2016) animaziozko komedian ere John izeneko pertsonaia bikoiztu zuen, hamaika arazo zituen aktore bat.Patton Oswalt-ekin bateraThe Catcher Was a Spy (2018) filmean ere parte hartu zuen Ruddek. Moe Berg protagonista gorpuztu zuen,II. Mundu GerranOSSra batu zenBoston Red Sox beisbol taldeko jokalari bat. 2018ko abuztuanLiving withYourself Netflixen komedia telesailerako hautatu zuten Rudd,Aisling Bea-rekin batera. Produktore eragile ere izan zen, eta 2019ko urriaren 18an estreinatu zen.
2004tik 2021era arte,Conan O 'Brien komediagilearenlate night komedia showetan, Ruddek bere proiektuen inguruan hitz egiten zuen bakoitzean, erakustear zegoen bideo laburraren inguruko azalpen bat ematen zuen, baina gero bideo hori jarri beharrean 1988koMac and Me filmaren zati bat jartzen zuen. Ruddek onartu zuen «ez zuela inolaz ere uste» behin eta berriro errepikatutako txantxak hainbeste iraungo zuenik. «Korapilatsua da; hemen nator ni, daukadan guztia telebistan saltzera. ‘Hona hemen grabatu berri dudan gauza bat’. Nahiko faltsua iruditzen zitzaidan (eta egia esan, oraindik ere hala iruditzen zait askotan)» esan zuen. Ruddek Connan engainatzeko tradizioari eutsi zionConnan O'Brien Needs a Friend podcasteko «Paul Rudd Returns» kapituluan, 2022an.