Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Paue

Koordenatuak:43°18′03″N0°22′12″W / 43.3008°N 0.37°W /43.3008; -0.37
Wikipedia, Entziklopedia askea
Paue
Pau
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboametropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiPaueko barrutia
AlkateaFrançois Bayrou
Izen ofizialaPau
Jatorrizko izenaPau
Posta kodea64000
Geografia
Koordenatuak43°18′03″N0°22′12″W / 43.3008°N 0.37°W /43.3008; -0.37
Map
Azalera31,51 km²
Altitudea215 m, 165 m, 245 m eta 214 m
MugakideakBuros,Billère,Bizanos,Gelos,Idron,Jurançon,Lons,Montardon,Morlaàs etaMazères-Lezons
Demografia
Biztanleria78.620(2022kourtarrilaren 1a)
alt_left 41.245 (%52,5) (%45,6) 35.885 alt_right
Dentsitatea2.495 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 etaUTC+02:00
Hiri senidetuakGöttingen,Setúbal,Zaragoza,Pistoia,Kōfu,Swansea,Daloa(en)Itzuli etaXi'an
pau.fr

Paue[1] (okzitanieraz etafrantsesez:Pau,/ˈpo/ ahoskatua)Pirinio Atlantikoak departamenduko hiriburua da, hau da,Ipar Euskal Herria hartzen duen departamenduaren burua.1464tik aurreraBearnoko hiriburua ere bada. Gertuko beste 13 udalerrirekin batera,Paue-Pirinioak herri elkargoa sortu zuen.

83.903 biztanle zituen2006an eta 6 kantonamendutako burua da. 1972an sortutakoPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak bertan du egoitza nagusia eta, beraz, bere biztanleen artean ikasle asko bizi dira. 1,8 km dituenBoulevard des Pyrénées karrikakPaueko gaztelutik Beaumont parkera doa eta mendien ikuspegi ederra du.Alphonse de Lamartine borgoinar poetak honela esan zuen: "Pauek munduko ikuspegi ederrena du lurretik,Napolik itsasotik duen moduan."[2]

Toponimia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Pauen kokapenaGaskoinian.

Izenaren jatorria ezezaguna da. Tradizioakpal hitzetik zetorrela zioen, gazteluaren zuresietatik ekarria. Ikerketa modernoen arabera, haitzaren aurreindoeuropar hitzapal edobal izan zen eta teoriak bat egiten du hiriaren mendien arteko kokapenarekin.[3] Bada beste hipotesi bat, euskararen bidez, erraz asko azaltzen duena nondik datorren Pau hitza: euskaraz planus latinezko hitzetik lau eta pau geratu dira, p edo l letra galduta. Hortaz, hipotesi horren arabera, Pau toponimoak lau edo lautada hitzekin du zerikusia, azken batean lautada zabal batean dagoelako kokaturik[4]. Edonola ere, XII. mendeko iturrietan jada egungo izena erabiltzen zuten. Bertokoengentilizioa pauetar da,palois frantsesez.Urbis palladium et gentis dute goiburua.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

PaueOzeano Atlantikotik 100 kilometrotara etaPirinioetatik 50 kilometrotara dago. Bere kokapena guztiz estrategikoa da Espainiarako bidean dago eta. Hiria 200 metroko altueran dago etaPaueko uhaitzaren harana du kontrolpean. Ibaia, mendiko elurra urtzen deneanuhaitza dena, Gavarnieko zirkuan du iturburua. 175 kilometroko ibilbidea egin ondoren,Aturriko ibaiadar bilakatzen da. Antzinako artzainen ibilbidea egunGR 65 ibilbidea da.

Eskualdeko beste ibaiakLuy de Béarn, Luyren ibaiadarra;Ousse; Paueko uhaitzaren ibaiadarra denOussouet eta Luy de Béarnen ibaiadarra denUzan dira.

TGVren burdinbideak hiria zeharkatzen du,ParisetikBaiona edoTolosarantz bere bidean.A64 autobidea ekialderantz doa eta 2010eko abenduan inauguratu zutenA65Bordele etaDordoinarantz.

Paueko funikularra hirigunetik eta Boulevard des Pyrénées karrikatik tren-geltokiraino doa. Herriko autobusak 13 linea ditu eta Société des transports de l'agglomération paloise (STAP) elkarteak kudeatzen du.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bertoko klimaozeanikoa da, negu epelak eta uda ez oso beroak dituena.

   Datu klimatikoak (Paue)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)9121416202427272419131017.9
Batez besteko tenperatura (ºC)5.57.5911.51518.5212118.514.596.513.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)2347101315151310538.3
Pilatutakoprezipitazioa (mm)8780718185704674838210499962
Prezipitazio egunak (≥ )141313151512101111121313152
Eguzki orduak93143186210217270310248210186120932286
Iturria: World Climate Guide[5]

Udalerri mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Buros,MontardonMorlaàs
Lons,BillèreBizanos,Idron
Mendebaldea
 Paue  
Ekialdea
Gelos,Jurançon

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XI. mendean gotortu zuten eremua[6]Paueko uhaitza kontrolatzeko. Gotorlekua ibaiaren iparraldean eraiki zuten, apezpikuaren egoitza zenLeskarretik etabizkondeen egoitza zenMorlaàsetik distantziakidea zelakoa. 1464anBiarnoko hiriburu bilakatu zen.XIV. mendearen hasieran,Gaston III.a Foix-BiarnokoakPaueko gaztelua bizitzeko egoki bihurtu zuen, Hego Nafarroako konkista eta gero, Johan eta Katalina errege-erreginek hiruburua Iruñetik Pauera pasatzen dute. Gaztela-Aragoiko soldaduek 1512an Hegoaldekoerresumaren konkista eta geroNafarroako erregeek egoitza moduan erabiliko zuten.

BertanHenrike III.a Nafarroakoa jaio zen. Hau, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege bihurtu zenean, bertoko handikiei bere asmoa ez zela Frantziari Nafarroa ematea baizik eta Frantzia Nafarroari ematea adierazi zien.

Napoleon III.ak gaztelua eta hiri zaharberritu zituen,Biarritzen modukoBelle Époque arkitekturaren ideiak jarraituz. Orduko hiriak nazioarteko biztanleria erakarri zuen, adibidez,Abraham Lincoln hil zenean, bere alarguna zenMary Todd Lincolnek bertan eman zituen bere bizitzaren azken urteak[7].

Britianiarrek Paue eta bere klima gustukoa zituen lehendik, izan ereWellingtonek 1814an jadanik hiria bisitatu zuen.[8]. Horri esker bertan, kontinente osoko lehenengo 18 zulokogolf-zelaia eraiki zuten[9].

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
8.7568.4659.29311.44411.28512.60713.84116.17016.196
185618611866187218761881188618911896
18.67121.88124.56327.30028.90829.97130.62433.11133.012
190119061911192119261931193619461954
34.26835.04437.14935.66537.71138.96240.45146.15848.320
196219681975198219901999200920142020
59.93774.00583.49883.79082.15778.732---


Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hiriko hizkuntza nagusi eta ofizialafrantsesa da. Edonola ere,1620ra arte hizkuntza ofizialabearnera izan zen,okzitanierazko aldaera gaskoia. Herrian hain zen erabilia hizkuntza ezen bertoko ingelesek ingeles-bearnerazko hiztegia egin baitzuten. Paueko golf-zelaian lan egiten zuten mutikoekcapdèth zuten izena bearneraz eta hitz horretatik ingelesezkocaddie sortu zen.

Bearneraren aldeko elkarte guztiek L'Ostau Bearnés[10] izeneko erakundea sortu zuten. Hirian Paulina izenekocalandreta edo eskola elebiduna dute, 90 ikasle dituena.

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Alkateen zerrenda
AgintaldiaIzenaAlderdi politikoa
19081919Alfred de Lassence
19191925Gaston Lacoste
19251927Louis Iriart EtxepareAD
1927–1930Alfred de Lassence
19301932Alfred Steck
19321936Gaston Lacoste
19371944Pierre Verdenal
19441947Henri LapuyadePRRS
19471971Louis SallenaveIndependente
19712006André LabarrèreAlderdi Sozialista
20062008Yves UrietaAlderdi Sozialista /LGM
20082014Martine Lignières-CassouAlderdi Sozialista
2014François BayrouMoDem

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadatik 1990eko hamarkada arte, Paueko ekonomiaren osagai nagusiak gertukoLacqen topaturikogas naturala etasulfuroak ziren. Egungo Bearnoko industria nagusiak petrolio, industria aeroespaziala (Turbomeca helikopteroak), turismo eta nekazaritza dira. PauenElf Aquitaine enpresa jaio zen, egunTotal korporazioan dagoena.Halliburtonek egoitza bat du Pauen.[11]

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gastronomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pauek Frantziako hego-mendebaldeko eta Bearnoko berezitasun gastronomikoak eskaintzen ditu. Hauen arteangarbura,ahate-urinekoa edousoa ospetsuak dira. Eskualdeko ardoak (Juranson,Bearno,Madiran edoPacherenc) aspalditik ekoizten dituzte bere ingurumarian. Gozokien artean, Coucougnettes du Vert Galant (2000. urtean Frantziakobonboirik onena izendatua[12]) edo Pirinioetakogozopila (gâteau des Pyrénées) aipatu behar dugu.

Alde zaharretan (Château, Hédas) hainbat jantoki daude eta baita gauez kopa bat hartzeko lekuak ere (Orphelines karrikan edo Pirinioetako bulebarrean).

Hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Paue ondorengo hiriekin senidetuta dago:[13]

Kirola

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egunÉlan béarnais Pau-Lacq-Orthez (ÉBPLO) izena duen saskibaloi taldeak (hainbatetanEuroliga txapelketan Pau-Orthez izenez ezagutua izan denak) hiri horretan egoitza du eta historikoki Franziako talde onenen artean dago.Palais des Sports de Pau polikiroldegian jolasten du eta 1984anKorać Kopa irabazi zuen.

Herrikoerrugbi taldeakSection Paloise du izena etaFrantziako errugbi txapelketako lehen mailan (TOP14) dabil.Imanol Hariñordoki baionarra bertan aritu zen bost urtez.

Pau FC futbol taldea, Frantziako bigarren mailan dabil.

2007antrinketa zaharberritu zuten baina egun ez diraeuskal pilotan aritzen, antzekojeu de paumen baizik.

1930etik aurrera,Frantziako Tourrak hainbat aldiz bisitatu du hiria baina agianPaueko Automobilismo Sari Nagusia ospetsuagoa da, hiriko kaleetatik barrena doan hiri zirkuitua dela eta.[16]

Leku interesgarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Museoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hedabideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko hiru egunkari nagusiak Sud-Ouest taldearenak dira:

France 3 Aquitaine telebista kateak ere hirian egoitza du.

Pauetar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 36. araua. Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak. 15. orr. (kontsulta data: 2010-10-04).
  2. Jatorrizko testua frantsesez:« Pau est la plus belle vue de terre du monde comme Naples est la plus belle vue de mer »
  3. Grosclaude, Michel. (2006). Dictionnaire toponymique des communes du Béarn., 304 or..
  4. Palazio, Gorka Jakobe. (2016). Paue edo Pau, Ipar Nafarroako hiriburuaren izenari buruzko gogoeta eta etimologia..
  5. World Climate Guide. Pau Climate Guide, France..
  6. Tucoo-Chala, Pierre. (1989). Histoire de Pau. in: Univers de la France. Tolosa Okzitania: Privat, 11-15 or. ISBN2-7089-8238-9..
  7. Thomas F. Schwartz & Anne V. Shaughnessy. Unpublished Mary Lincoln Letters. Historycooperative.org.
  8. Laffaye, Horace A.. (2009). The Evolution of Polo. Jefferson, N.C.: McFarland & Company, 27 or..
  9. Robb, Graham. (2007). The Discovery of France. Londres: Picador, 287 or..
  10. L'Ostau Bearnésen webgunea
  11. Halliburton. Office Location..
  12. www.francis-miot.com
  13. abcdefghiDélégation pour l’Action Extérieure des Collectivités Territoriales (Ministère des Affaires étrangères). National Commission for Decentralised cooperation..
  14. Regional Overview. in: MobileChamber.com..
  15. Pau, ville internationale..
  16. Paueko Sari Nagusiaren webgune ofiziala
  17. Museoak Pauen
  18. Paueko Udalaren webgunea -Paueko Arte Ederretako Museoa

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


BearnoBearnoko udalerriakBearno

Aast • Abère • Abidos • Abitaine • Abos • Accous • Arhantze-Inhasi(Arhantze  • Inhasi) • Andoins • Andrein • Angaïs • Angastue • Anos • Anoye • Aramitze • Araujuzon • Araux • Arbus • Aren • Aressy • Ereta • Argagnon • Argelos • Arget • Arnos • Arricau-Bordes • Arrien • Arros-de-Nay • Arrosès • Arthez-d'Asson • Arthez-de-Béarn • Artigueloutan • Artiguelouve • Artix • Arudy • Arzacq-Arraziguet • Asasp-Arros • Assat • Asson • Aste-Béon • Astis • Athos-Aspis • Aubertin • Aubin • Aubous • Audaux • Auga • Auriac • Aurions-Idernes • Aussevielle • Auterrive • Autile • Aydie • Aydius • Baigts-de-Béarn • Balansun • Baleix • Baliracq-Maumusson • Baliros • Barinque • Barraute-Camu • Barzun • Bassillon-Vauzé • Bastanès • Baudreix • Bédeille • Bedous • Bellocq • Bénéjacq • Bentayou-Sérée • Béost • Bérenx • Bernadets • Bescat • Bésingrand • Bétracq • Beuste • Beyrie-en-Béarn • Bidos • Bielle • Bilhères • Billère • Biron • Bizanos • Boeil-Bezing • Bonnut • Borce • Bordères • Bordes • Bosdarros • Boueilh-Boueilho-Lasque • Bougarber • Bouillon • Boumourt • Bourdettes • Bournos • Bruges-Capbis-Mifaget • Bugnein • Burgaronne • Buros • Burosse-Mendousse • Buziet • Buzy • Cabidos • Cadillon • Cardesse • Carrère • Carresse-Cassaber • Castagnède • Casteide-Cami • Casteide-Candau • Casteide-Doat • Castéra-Loubix • Castet • Castetbon • Castétis • Gazteluberri Bearno • Castetner • Castetpugon • Castillon (Arthez-de-Béarn) • Castillon (Lembeye) • Caubios-Loos • Cescau • Cette-Eygun • Xarra • Claracq • Coarraze • Conchez-de-Béarn • Corbère-Abères • Coslédaà-Lube-Boast • Coublucq • Crouseilles • Cuqueron • Denguin • Diusse • Doazon • Dognen • Doumy • Eaux-Bonnes • Ereta • Escot • Escou • Escoubès • Escout • Escurès • Eslourenties-Daban • Espéchède • Azpilda • Espoey • Estialescq • Estos • Etsaut • Isuazi • Fichous-Riumayou • Gabaston • Gan • Garlède-Mondebat • Garlin • Garos • Gayon • Gelos • Ger • Gerderest • Gère-Bélesten • Jeruntze • Géus-d'Arzacq • Ustasu • Goès • Gomer • Guinarthe-Parenties • Gurmençon • Gurs • Hagetaubin • Haut-de-Bosdarros • Herrère • Higuères-Souye • L'Hôpital-d'Orion • Hours • Idron • Igon • Izorra • Izeste • Jasses • Jurançon • Laà-Mondrans • Laàs • Labastide-Cézéracq • Labastide-Monréjeau • Bastidaxarre • Labatmale • Labatut • Labeyrie • Lacadée • Lacommande • Lacq • Lagor • Lagos • Lahontan • Lahourcade • Lalongue • Lalonquette • Lamayou • Lannecaube • Landa • Lanneplaà • Laroin • Larreule • Laruns • Lasclaveries • Lasserre • Lasseube • Lasseubetat • Lay-Lamidou • Ledeuix • Lée • Lées-Athas • Lembeye • Lème • Léren • Leskarre • Laskun • Lespielle • Lespourcy • Lestelle-Bétharram • Lixoze • Limendous • Livron • Lombia • Lonçon • Lons • Loubieng • Lourdios-Ichère • Lourenties • Louvie-Juzon • Louvie-Soubiron • Louvigny • Luc-Armau • Lucarré • Lucgarier • Lucq-de-Béarn • Lurbe-Saint-Christau • Lussagnet-Lusson • Lys • Malaussanne • Mascaraàs-Haron • Maslacq • Maspie-Lalonquère-Juillacq • Maucor • Maure • Mazères-Lezons • Mazerolles • Meillon • Méracq • Meritiñe • Mesplède • Mialos • Miossens-Lanusse • Mirepeix • Momas • Momy • Monassut-Audiracq • Moncaup • Moncla • Muneiñe • Monpezat • Monségur • Mont • Montagut • Montaner • Montardon • Montaut • Mont-Disse • Montfort • Morlaàs • Morlanne • Mouhous • Moumour • Mourenx • Nabarzi • Narcastet • Narp • Navailles-Angos • Nabarrengose • Nay • Noguères • Nousty • Ogenne-Camptort • Ogeu-les-Bains • Oloroe-Donamaria • Oraàs • Orin • Orion • Orriule • Ortheze • Os-Marsillon • Osse-en-Aspe • Ossenx • Ouillon • Ousse • Ozenx-Montestrucq • Parbayse • Pardies • Pardies-Piétat • Paue • Peyrelongue-Abos • Piets-Plasence-Moustrou • Poey-de-Lescar • Poey-d'Oloron • Pomps • Ponson-Debat-Pouts • Ponson-Dessus • Pontacq • Pontiacq-Viellepinte • Portet • Pouliacq • Poursiugues-Boucoue • Josibaia • Préchacq-Navarrenx • Précilhon • Puyoô • Ramous • Rébénacq • Ribarrouy • Riupeyrous • Rivehaute • Rontignon • Saint-Abit • Saint-Armou • Saint-Boès • Saint-Castin • Saint-Dos • Sainte-Colome • Saint-Faust • Saint-Girons-en-Béarn • Arriba • Sangoine • Saint-Jammes • Saint-Jean-Poudge • Saint-Laurent-Bretagne • Saint-Médard • Saint-Pé-de-Léren • Saint-Vincent • Saliese • Salles-Mongiscard • Sallespisse • Samsons-Lion • Sarpourenx • Sarrance • Saubole • Saucède • Sault-de-Navailles • Sauvagnon • Sauvelade • Salbaterra Bearno • Séby • Sedze-Maubecq • Sedzère • Séméacq-Blachon • Sendets • Serres-Castet • Serres-Morlaàs • Serres-Sainte-Marie • Sévignacq • Sévignacq-Meyracq • Simacourbe • Siros • Soumoulou • Xütxe • Susmiou • Tabaille-Usquain • Tadousse-Ussau • Taron-Sadirac-Viellenave • Tarsacq • Thèze • Urdès • Urdos • Urost • Uzan • Uzein • Uzos • Verdets • Vialer • Viellenave-d'Arthez • Viellenave-de-Navarrenx • Vielleségure • Vignes • Viven

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Paue&oldid=10294871"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp