Patatxeak itsasontzi arinak ziren, sakonera gutxikoak eta 30 tona ingurukoak; belaontziak ziren eta bimasta izaten zituzten. Hasiera itsasontzi militarra zen, batez ere kostaldeak eta portuak zaintzeko;[1][2] normalean beste itsasontzi handiagoen agindupean egoten ziren. Denborarekin patatxeak erabilera zibiletarako egokitu ziren: pertsonen garraiorako, ozeano zeharkako bidaietarako, e.a. Ibaietan ere nahiko erabilita izan zen. Dena dela, zuen sakonera eskasagatik, merkantziak eramateko ez zen oso egokia.
Itsasontzi hauen erabilera handiena XV. mendetik XVIII. mendera eman zen, batez ereEspainia etaPortugal. Zenbait gertaera historikoetan protagonismo handia izan zuten:
Euskal Herriko ontzioletan patatxe asko eraiki zen. Bereziki ezaguna daAstigarribiako ontziolaren lana (Mutriku), ontziola horretan,1758tik1786 arte, hamaika patatxe egin baitziren.
Patatxeekin lotuta emakume euskaldun baten izena aipatu behar dugu:Juana Larando. Emakume honek bi patatxe zituen, San Juan eta San Pedro, bat euskalduna, besteaflandiarra; biak ala biak,1639tik aurrera,Mantxako Kanalean eta Frantziako kostaldeankortsario moduan ibili ziren, itsasontziak arpilatzen.