Patagonia[1]Hego Amerikako eskualde zabala da,Argentina etaTxileko hegoaldean dagoena. 1.060.631 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta2017an 2,7 milioi biztanle inguru zituen.Neuquén da hiri nagusia (345.097 biztanle).
Patagoniako Andeak iparraldetik hegoaldeko muturreraino hedatzen dira, eskualdea bi partetan banatzen du: mendebaldean, Txileko alde estu menditsua dago,Ozeano Barearen ertzeraino hedatzen dena; ekialdean, berriz, Argentinako eremu zabala dago, mendilerrotikOzeano Atlantikoaren kostalderaino hedatzen dena.Domuyo sumendia (4.709 metro) da Patagoniako Andeetako gailurrik gorena. Hego Patagonian daudeFitz Roy (3.375 metro),Cerro Torre (3.128 metro) etaTorres del Paine (2.500 metro) izen handiko gailurrak.Hego Patagoniako izotz-zelaian, hego latitudeko 48°tik behera, izotz eremu etaglaziar handiak daude; klima hotza eta hezea da.
Ozeano Bareko itsasertzak sartu-irten ugari ditu, etafiordoz eta uharte txikiz beteta dago. Argentinako Patagonia laua da; oso ugariak diragoi-ordoki zabalak, eta mendiak txikiak dira (1.000 metroko garaiera, batez beste). Haran eta ibai ugari daude eta horiek ekialdetik mendebaldera ebakitzen dituzte goi ordokiak. Goi-ordokietanestepako zuhaixka motak hazten dira, batez ere, eta hegoaldean belardia da nagusi.
Colorado (1.114 kilometro luze),Río Negro (1.135 kilometro) etaSanta Cruz (477 kilometro) dira Patagoniako ibai nagusiak; hiruek Ozeano Atlantikoan dute ahoa. Aintzira nagusiak hauek dira:
Espainiarrak iritsi baino lehentehueltxe etagemake indiar herriak bizi ziren.Fernando Magallaes1520an heldu zen Patagoniako kostaldera.XVI. mendean ahalegin bat baino gehiago egin zen Patagonia konkistatzeko, baina guztiek huts egin zuten.XVII. mendeanjesuitak sartu ziren, lurralde hura kristatutzera; baina1767an Jesusen Lagundia Espainiatik kanpo egotzi baitzuten, Patagonian haiek eraiki zituzten egiturak ere galdu ziren.
XVIII. mendearen bukaeranKarlos III.ak kolonoak bidali zituen, eta lehen herriak eraiki ziren. Mende hartan bertan balea arrantzak garrantzi handia hartu zuen eta lantegiak eraiki ziren balearen gaiak lantzeko. Nolanahi ere, Patagonia ez zen guztiz kolonizatu1879. urtea arte; urte hartan Argentinako Gerrako ministroak,Julio Argentino Rocak bertako indiar ibiltariak menderatu eta suntsitu egin baitzituen. Handik aurrera, ekialdeko Patagonia Argentinako lurraldea izan zen eta kolono berriak, horien arteangalestar asko, sartu ziren.
Patagonian 2,7 milioi pertsona inguru bizi dira.Biztanleriaren dentsitatea oso txikia da, kilometro koadroko hiru biztanle baino gutxiago. Herriak oso sakabanatuak daude barrualdean; herri handienak eta hiriak kostaldean daude.
Arrantza eta, batez ere, artzaintza (artilea) izan dira ekonomia jarduera nagusiak, bainapetrolioa etagas naturala ere ateratzen dira. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du.