Pascual Madoz Ibañez (Iruñea,1806komaiatzaren 17a -Genova,Italia,1870ekoabenduaren 13a)politikaria eta idazlea izan zen.

Zuzenbide ikasketak egin zituenZaragozan. Liberala zen ideietan eta progresista ekintzetan. Fernando VII.aren absolutismoaren aurkako konspirazio batean parte hartu zuen. Espetxeratu ondoren, erbesteratu egin zuten. Erbestean zela,geografia etaestatistika ikasketak egin zituenParisen etaToursen.
Maria Kristina Borboikoak 1832. urtean emandakoamnistiari esker,Bartzelonara joan zen. Han,Diccionario geográfico universal (1829–1834) etaDiccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (1850) idazten lagundu zuen;Francisco Coello aritu zen kartografo lanetan. Bartzelonan, gainera,El Catalán oposizioko egunkariaren zuzendari izan zen.
Lleidako diputatu eta finantza ministro izan zen.Esparteroren aurka egin zuen, eta,1854ko Iraultzari esker,abuztuaren 9an,Bartzelonako gobernadore bihurtu zen. Gero diputatu, Gorteetako lehendakari eta Ogasuneko Ministro izan zen. Ministroaldi hartan,desamortizazio lege bat aurkeztu zuen Gorteetan, eta onartuta ikusi ahal izan zuen.
Milizia Nazionalarekin batera borrokatu zen, baina gerra galdu ondoren erbestera jo behar izan zuen berriro.Elisabet II.a monarkiatik eraitsia izan zenean itzuli zen Espainiara, etaSeiurteko demokratikoanMadrilgo gobernadorea etaMinistro Kontseiluko presidente bitartekoa izan zen.Italiara joan zen,Amadeo Savoiakoari tronua eskaintzeko ordezkaritzarekin, eta han hil zen, Genovan, 64 urte zituela.