Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Juan
SorreraArrantzaleen Kofradia
C.D. Yola (1958)
Sanjuandarra (1961-1963)
C.A. Koxtape (1965)
Donibaneko Arraunlariak (1991-2001)
Pasai Donibane Koxtape (1991)
Itxaspe A.E. (1994)
HerriaEuskal HerriaPasai Donibane,Gipuzkoa
Patroia(k)Francisco Laboa "Matxet"
Jose Angel Lujanbio
Bibiano Etxabe
Juan Mari Lujanbio
Joseba Arbona
Nerea Perez
Kolorea(k)     arroxa
Trainerua    Erreka
    Batelerak
    La Navarra
Palmaresa15Kontxako Bandera (10 + 5)
0TKE Liga
3Euskal Liga
1KAE 1 Liga
5Euskotren Liga
8Espainiako Txapelketa (8 + 0)
5Euskadiko Txapelketa (3 + 2)
8Gipuzkoako Txapelketa (4 + 4)


Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea, normaleanSan Juan izenaz ezagutzen dena,arraun taldegipuzkoar beteranoa eta historikoki arrakastatsua da. 1965. urtean sortu zen[1] etaPasai Donibanen XIX. mendearen amaieratik izan diren arraun taldeen ondorengoa da.

Koxtape Arraun Elkarteak 9 aldiz irabazi duKontxako Bandera, bost emakumezkoek eta lau gizonezkoek. San Juango talde guztiak kontutan hartuta 15 dira Kontxako garaipenak.TKE Ligako sortzaileetako bat da.

Lehia tradizionala eduki izan dute auzokideak dirensanpedrotarrekin. 1990. hamarkadan klubean ika-mikak izan ziren etaDonibaneko Arraunlariak taldea sortu zen[2]. Koxtape eta Donibaneko, biak izan ziren puntako traineruak eta biek irabazi zuten Kontxako Bandera bana. 2002an elkarte biek bat egin zuten eta ordutik aurreraSan Juan izena erabili izan dute, elkartea berez P.D. Koxtape A.E. bada ere.

San Juango emakumezkoen trainerua,Batelerak izenekoa, inoizko traineru arrakastatsuena izan da, bost urtetan jarraianEuskotren Liga etaKontxako Bandera eskuratu baitzituen (2014-2018)[3]. Gaur egunETE Ligan ari da.

Uniformea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arrosa kolorekoa da uniformea. Gizonezkoen trainerua "Erreka" da eta emakumezkoen trainerua "Batelerak".

San Juanen lorpen nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Kontxako Bandera (15):
    • Gizonezkoek (10): 1924, 1956, 1961, 1962, 1963, 1986, 1988, 1990, 1995, 1999.
    • Emakumezkoek (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pasai Donibaneko traineruak»

XX mendearen hasiera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1897, 1899 eta 1901ean parte hartu bazuen ere 1915ean lortu zuen lehenengo emaitza ona Kontxako Banderan Pasai Donibanekdonostiarrekin finala jokatzean. Final hau galdu egin zuten arren gustoa hartu zioten eta 1931 arte ia urtero aurkeztu ziren estropadetara, bai eta 1924ean irabazi ere Francisco laboa "Matxet" patroi zutela. Aurrez 1921eanSan Pedrorekin bat eginda 1921ean bandera bat irabazi zuten, baina 1922an deskalifikatu ondoren pasaitarren arteko batasun hura hautsi egin zen.

Bigarren sasoi ona 50. hamarkadan iritsi zen, gerora 60. hamarkadan luzatu zena.Jose Angel Lujanbioren gidaritzapean 1952 eta 1961 artean eta oso traineru lehiakorra osatu zuten.Espainiako Txapelketan hiru aldiz nagusitu ziren, baina Kontxa bakarra irabazi zuten, 1956koa, eta herrian lehenengo banaketa iritsi zen. 1961eko Kontxarako bi traineru azaldu ziren, bata ofiziala eta besteaSanjuandarra izenarekinBibiano Etxabek gidatzen zuena. Sanjuandarra traineruak irabazi zuen Kontxa eta garaipen honi esker kuadrila hau izan zen hurrengo Kontxatan azaldu zena bi bandera gehiago irabazi zituelarik. Jose Angel Lujanbiok alde egin behar izan zuen eta bost urte beranduagoHondarribia handia gidatuko zuen.

Historia istilutsua izan duen herria izan da arraunketari dagokionean, hainbat banaketa gertatu izan dira eta. Hala ere traineru garrantzitsua izan da beti eta bandera eta sari ugari lortu ditu.

Koxtape Elkartea: 1980. hamarkadako "urrezko aroa"

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
KoxtapekoErreka trainerua, 1990 urtean.

"Club Atlético Koxtape" elkartea 1965ean sortu zuten eta aurretik herrian egondako taldeen ondorengoa bihurtu zen[4]. Hasiera batean aulki mugikorra eta txalupa txikiak jorratu zituen. 1972an atera zuen aurreneko trainerua eta laugarren egin zuen Kontxako Banderan. 1974an Beraun taldearekin elkartuta egin zuen arraun Kontxan. 1975ean berriz izan zen laugarrena Donostian. Urte hartanSanjuandarra izeneko traineru bat ere aritu zen Kontxan.

1983. urtean Kontxako Banderan hirugarren egin zuen bost traineruren artean,Juan Mari Lujanbio patroi zuela. 1985ean San Juango trainerua Euskadiko txapeldun izan zen[5] eta denboraldiko azken bi Bandera handiak irabazi zituen, Nerbioiko Sari Handia eta El Corte Inglés Bandera. 1986an Kontxako Bandera eskuratu zuen sanjuandarren azken garaipenetik 23 urte pasata. Errekorren urtea izan zen, estropada eremua 1945ean homologatu zenetik lehenengo aldiz jaitsi baitzen egun bakarrean 20 minututik behera (19:49.87) eta bi egunetan 40 minututik behera (39:54.92).[6] "Turbo-Erreka" esaten hasi zitzaion traineruari.[6]

Hurrengo bost urtetanSan Pedrorekin lehia bizia izan zuen eta Kontxako Banderak txandakatu zituzten. San Juanek 1988koa eta 1990ekoa irabazi zituen[6], azken honetan bi egunetako errekor berria ezarri zuen, 39:37.68.[7] 1990ean aipatzekoa da bigarren trainerua ere Kontxan sartu zuela, Yola izenarekin, eta seigarren egin zuen.

1991n Espainiako txapeldun izan zen lehen aldiz eta Kontxako Banderan berriz ere bi traineru sartu zituen. Yola ordea deskalifikatua izan zen arraunlari batek doping kontrolera huts egiteagatik eta istiluak sortu ziren klubean.

Donibaneko eta Koxtape (1991-2001)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1991n banatze prozesu latza gertatu zen taldearen barruan eta klubetik atera ziren arraunlariekDonibaneko Arraunlariak elkarte berria sortu zuten.[8] Hasiera batean Donibaneko Arraunlariak izan zen herriko talde indartsuena eta Kontxako Bandera ere irabazi zuen 1995ean[9], bai eta Euskal Liga ere. Urteek aurrera egin ahala ordea Koxtape nagusituz joan zen etaJoseba Arbona patroi zuela 1999an Kontxako Bandera irabazi zuen, gaur gaurkoz San Juango gizonezkoek lortu duten azkena.[10] 1999 eta 2000 denboraldietan Euskal Ligak ere irabazi zituen Koxtapek.

TKE eta KAE Ligak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2002an talde biek bat egitea erabaki zutenSan Juan izena hartuz[11], baina Federazioan P.D. Koxtape A.E. lizentziaz jarraituz, hau da beraz taldearen izen ofiziala. Traineruaren izena ereSan Juan izan zen hamairu urtez, baina arraunlariek eskatuta 2015eko Kontxako BanderarakoErreka izen historikoa berreskuratu zuten.

SanjuandarrekTKE Liga bikain hasi zuten, lehenengo ekitaldian 3. postua eskuratuz eta bandera bat ere irabazi zuten[4]. Ordutik aurrera beherantz egin zuen taldearen indarrak 2006an maila galdu etaKAE Ligara jeitsi arte[12]. 2009an bigarren egin eta play-offetan gora egitea lortu zuten[12] eta 2010an hirugarren postuan gelditu ziren berriz ere[13]. Hurrengo urteetan bigarren txandako trainerua izan zen. 2014 eta 2015ean Kontxako Banderarako sailkapena lortu zuen eta 5. postuan gelditu zen. Ligan ere postu bera lortu eta hainbat estropadetan ohorezko txandan izan zen. 2016ko Kontxan ere 5. egin zuen eta aspaldiko partez TKE Ligako bandera bat irabazi zuen.

2018 denboraldian taldea eraberritu eta Ligan larri ibili zen. 11. postuan amaitu zuen eta play-offetan maila galdu zuen[14]. Hurrengo denboraldia uste baino okerrago hasi zuen eta uztaileanJose Luis Korta fitxatu zuen entrenatzaile lanetarako. Ligako azken bandera irabazi zuen baina 5. egin zuen Ligan. Hurrengo denboraldietan ere erdiko txandan ibili zen.

2024anJoseba Fernandez entrenatzailearekin TKE Ligara igotzeko proiektua osatu zuten[15]. Denboraldi hasieran Espainiako Txapelketako ohorezko txandan aritu zen[16]. KAE 1 Liga nagusitasun osoz irabazi zuen eta play-offetan TKE Ligara itzultzea lortu zuen.[17] 2025ean TKE Ligako erdiko txandan egonkortu zen eta zortzi urteren ondoren Kontxara sailkatzea lortu zuen berriro.[18]

Emakumezkoen trainerua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea#Emakumezkoen trainerua»

2010an uretaratu zuen Koxtapek emakumezkoen trainerua eta 2014 eta 2018 artean nagusitasun osoa izan zuen,Kontxako Bandera etaEuskotren Ligak bosna aldiz irabaziz.

Koxtaperen Palmaresa (gizonezkoak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Pasai Donibane Koxtape A. E.
(gizonezkoak)
EzizenaSan Juan
Sorrera1965
HerriaEuskal HerriaPasai Donibane,Gipuzkoa
LehendakariaEuskal Herria Ainhoa Iparragirre
EntrenatzaileaEuskal HerriaJoseba Fernandez
Patroia(k)Euskal Herria Ander Egaña
Euskal Herria Iker Larre
Kolorea(k)     arroxa
Trainerua    Erreka
Palmaresa4Kontxako Bandera
0TKE Liga
2Euskal Liga
1KAE 1 Liga
1Espainiako Txapelketa
3Euskadiko Txapelketa
4Gipuzkoako Txapelketa
2025: Kontxa7.a
20258.a (TKE Ligan)
Webguneawww.sanjuankoxtape.eus
Sanjuandarrak Donostian, 2018an.
Kirol instalazioak Koxtape Arraun Elkartea.

Kontxako Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (4): 1986, 1988, 1990 eta 1999.
  • Bigarrena (3): 1978, 1989 eta 1997.
  • Hirugarrena (6): 1965, 1975, 1983, 1985, 1987 eta 2001.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (3): 1977, 1986 eta 2010.
  • Sailkatua (33): 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2005, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2025.

TKE Liga

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0):
  • Hirugarrena (2):2003 eta2010.
  • Patroirik onena:2015 (Endika Perez eta Jon Ormazabal)
  • Irabazitako estropadak (2024 barne): 2
  • Parte hartzeak (14): 2003, 2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2025
  • Euskal Liga (2): 1999 eta 2000.
  • KAE 1 Liga (1): 2024.

Espainiako Traineru Txapelketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (1): 1991.
  • Bigarrena (2): 1987 eta 1990.

Euskadiko Traineru Txapelketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (3): 1985, 1990 eta 2000.
  • Bigarrena (6): 1986, 1987, 1988, 1989, 1997 eta 1999.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (3): 1991, 2000 eta 2003.

Aro modernoko estropadak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen A eta B taldeek lorturiko banderak.

HandiakNerbioiko Sari Handia (2): 1985 eta 1988.
El Corte Ingles Bandera (2): 1985 eta 1988.
Zarauzko Ikurrina (2): 1990 eta 1997.
EtxekoakPasaiako Bandera (12): 1986, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1998, 1999, 2000, 2001, 2017,2022*.
Iberdola Bandera (0): bosgarrena 2012an.
Koxtaperen Bandera (0): hirugarrena 1998an.
CMO Valves Bandera (1): 2024.
GipuzkoanKontxako Promozio Bandera (1): 1980.
Hondarribiko Bandera (3): 1986, 1987, 1988.
Interclubs Bandera: 1986.
Getariako Bandera (2): 1986, 1994.
Getaria-Donostia Trabesia (3): 1988, 1989, 1990.
Urumeako Bandera (3): 1988, 1990, 1991.
Orioko Bandera (1): 1989.
Mutrikuko Promozio Bandera (2): 1996, 1997.
El Diario Vasco Bandera (2): 1999, 2000.
Trintxerpeko Bandera (1): 1999.
Insalus Bandera (1): 2001.
Zumaiako Promozio Bandera (1): 2005.
Donostiarra Bandera (1): 2009.
Hondarribiko Promozio Bandera (1): 2009.
Negua Bandera - Lexori omenaldia: 2013.
San Pedroko Test estropada (1): 2021.
Zumaiako Ikurrina (1): 2024.
Orio Kanpina Bandera (1): 2024.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2024.
BizkaianSanturtziko Bandera (7): 1986, 1988, 1989, 1990, 1997, 2007, 2024.
Bilbo Hiriko Bandera (6): 1978, 1988, 1989, 1990, 2016, 2024.
Ondarroako Bandera (3): 1983, 1986, 2000.
Bermeoko Bandera (3): 1985, 1986, 2000.
Santurtziko Bandera (6): 1986, 1988, 1989, 1990, 1997, 2007.
Lekeitioko San Antolin Bandera (2): 1986, 2007.
Sestaoko Bandera (4): 1987, 1990, 1996, 1997.
Lekeitio-Ondarroa Trabesia (1): 1989.
Plentziako Ikurrina (3): 1990, 1991(Armintza-Plentzia), 2024.
Portugaleteko Bandera (2): 1990, 2024.
Elantxobeko Bandera (2): 1991, 2017.
Lekeitioko Bandera (3): 1999, 2002, 2007.
Telefonica Bandera (1): 2002.
Erandioko Bandera (2): 2005, 2017.
Petronor Bandera (2): 2007, 2016.
Portugaleteko KAE2 Bandera (1): 2017.
LapurdinMiarritzeko Bandera (1): 1986.
Angeluko Bandera (1): 1993.
Donibane Lohitzuneko Bandera (5): 1996, 1999, 2021, 2023, 2024.
ArabanArabako Bandera (2): 1988, 1989.
KantabrianAstilleroko Bandera (5): 1985, 1986, 1989, 1990, 1991.
Santoñako Bandera (2): 1986, 1994.
Flaviobriga Bandera (2): 1999, 2001.
ONO Bandera - Castro Urdiales (1): 2003.
Marina de Cudeyoko Bandera (2): 2007, 2024.
San Jose traineruen igoera (Astillero) (1): 2012.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2017.
Camargoko Bandera (2): 2023, 2024.
Aurora Trueba memoriala (1): 2024.
AsturiasenAsturiasko Printzearen Bandera (1): 1984.
GalizanEl Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1987.
Moañako Bandera (1): 2010.
Cabo da Cruzeko erlojupekoa (1): 2025.

Trainerillatan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bateletan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aulki mugikorra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE14
KAE 19
KAE 20
2025 barne.
Kontxako Bandera 2016.
UrteaLigaKontxa
2003TKE Liga, 3.a6.a
2004TKE Liga, 9.a-
2005TKE Liga, 9.a6.a
2006TKE Liga, 12.a (p.o.)-
2007KAE 1 Liga, 2.a (p.o.)-
2008KAE 1 Liga, 4.a-
2009KAE 1 Liga, 2.a (p.o.)-
2010TKE Liga, 3.a4.a
2011TKE Liga, 4.a6.a
2012TKE Liga, 6.a5.a
2013TKE Liga, 7.a-
2014TKE Liga, 5.a5.a
2015TKE Liga, 5.a5.a
2016TKE Liga, 4.a5.a
2017TKE Liga, 6.a5.a
2018TKE Liga, 11.a (p.o.)-
2019KAE 1 Liga, 5.a-
2020KAE 1 Liga, 6.a-
2021KAE 1 Liga, 6.a-
2022KAE 1 Liga, 4.a-
2023KAE 1 Liga, 4.a-
2024KAE 1 Liga, 1.a (p.o.)-
2025TKE Liga, 8.a7.a
  • (p.o.) play-offak

B trainerua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
P.D. Koxtape - B
EntrenatzaileaEuskal Herria Endika Zaldua
Patroia(k)Euskal Herria Aritz Garmendia
Kolorea(k)     arroxa
Trainerua    Erreka
Palmaresa0KAE Liga
0KAE 2 Liga

Arraunlari asko zituenez bigarren traineru bat atera zuen 1990 eta 1991eanYola Arraun Elkartea izenarekin. Oso maila ona erakutsi zuen bi urteetan Kontxarako sailkatu baitzen, 1991ean deskalifikatu egin zuten arren.

Banaketak iraun duen artean urte batzuetan ere bigarren trainerua izan du batzuetan, baina Donibaneko Arraunlariak taldeak bere bigarrenari Yola izena jarri zionez, KoxtapekItxaspe Arraun Elkartea sortu zuen.

Azken urteetan inguruko klubekin batera osatu du bigarren trainerua, esate baterakoOiartzungo Itsaslapurrekin. 2017an bere aldetik atera zuen trainerua etaSan Juan B izena hartu zuen. Bandera batzuk irabazi zituen, tartean etxekoa, eta KAE 2 Ligako bigarren postua lortuta play-offak jokatu eta mailaz igotzea lortu zuen[19]. Bi urte egin zituen KAE 1 Ligan baina 2020an taldea desegin zen. 2023an berriz atera zuen San Juanek B trainerua.

Denboraldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Denboraldiak
KAE 11
KAE 23
2025 barne.
UrteaLiga
2005Federazio Liga, 11.a
2006-
2016
-
2017KAE 2 Liga, 2.a (p.o.)
2018KAE 1 Liga, 10.a (p.o.)
2019KAE 2 Liga, 8.a
2020-
2022
ez
2023KAE 2 Liga, 6.a
2024ez
  • (p.o.) play-offak

Emakumezkoen trainerua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
San Juan
(emakumezkoak)
EzizenaBatelerak
EntrenatzaileaEuskal Herria Anartz Gereño
Patroia(k)Euskal Herria Laida Valderrama
Kolorea(k)     arroxa
Trainerua    Batelerak
Palmaresa5Kontxako Bandera
5Euskotren Liga
2Gipuzkoako Liga
0ETE Liga
2Euskadiko Txapelketa
4Gipuzkoako Txapelketa
2025: Kontxaez
20252.a (ETE Liga)
2016ko Kontxako garaipena ospatzen.
Batelerak 2016ko Kontxako sailkapen estropadan.
Batelerak 2018an.
San Juango emakumezkoen trainerua, 2012koKontxako sailkapen estropadan.
San Juan 2025ean.

Hastapenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sanjuandarrek 2010ean emakumezkoen trainerua aurreneko aldiz uretaratu zuten[20] etaGipuzkoako Ligan etaTxapelketan hirugarren egin zuten.

2011eanEmakumezkoen Liga Nagusiko finalean sartu ziren etaEuskadiko Txapelketan bigarren egin zuten. 2012an berriz ere liga nagusian sartu ziren eta dagoeneko titulu bat irabazi zuten,Gipuzkoako Txapelketa. Honetaz gain historian lehen aldizKontxako Banderan aritu ziren eta laugarren egin zuten[21]. 2013an hirugarren aldiz Liga Nagusirako sailkatu ziren eta bigarren postua lortu zuten. Honetaz gain Ligako lehen estropada irabazi zuten,Getxokoa hain zuzen ere. Denboraldia biribiltzeko bigarren aldiz jarraian Kontxako Banderarako sailkatu ziren.

Urrezko aroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2014anJuan Mari Etxabe entrenatzaile lanetarako fitxatu zuten eta talde indartsua osatu zuten[22]. 2014an sanjuandarrek eskuratu zuten Kontxako lehen Bandera, Zumaia eta Hibaika 3 segundu eskasetan zituztela, Ohorezko txandan zumaiarrak nagusitu ziren arren[23]. Bost urtetan Kontxako Bandera eta Euskotren Liga guztiak irabazi zituzten jarraian[3], gehienakHibaikarekin lehia gogorrean[24] eta 2018anOrio izan zuten aurkari nagusi. 2017an Maialen Arrazola izan zuten entrenatzaile eta 2018an Anartz Gereño.

Ziklo berria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2018ko denboraldiaren amaieran desadostasun handia sortu zen zuzendaritza eta arraunlarien artean. Bazkideek zuzendaritza berretsi zuten eta arraunlari gehienek alde egin zuten klubetik[25]. Honen ondorioz Batelerek nahikoa lan izan zuten traineru berria osatzeko eta Euskotren Ligari uko egitea erabaki zuten,ETE Ligan aritu zen beraz[26]. Denboraldiari makal ekin zioten baina udak aurrera egin ahala garaipenetik gertu ibili zen hainbat estropadatan eta azkeneanBilbo Hiriko Bandera irabazi zuen. Kontxako Banderako ohorezko txandan sartu zen, baina azkenean seigarren postua eskuratu zuen. 2020an Kontxarako sailkatu zen berriz eta 8. egin zuen.

2022 eta 2023an ez zuen trainerurik atera eta 2024an itzuli zenETE Ligara. 2025ean Liga irabazteko lehian ibili zenZarautzekin eta bigarren amaitu zuen puntu bakarrera, 7 bandera irabaziz gainera.[27] Play-offetan ordea traineru onena izan zen etaEuskotren Ligara itzuli zen.[28]

Kontxako Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2013.
  • Laugarrena (1): 2012.
  • Sailkapen estropada (1): 2017.
  • Sailkatua (9): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020.

Emakumezkoen Traineru Liga

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
  • Bigarrena (1): 2013.
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 36
  • Parte hartzeak (8): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
  • Gipuzkoako Liga (2): 2014, 2017.
  • ETE Liga (0): bigarrena 2025ean.

Txapelketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko banderak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
HandiakZarauzko Ikurrina (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
Getxoko Bandera (6): 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
EtxekoaPasaiako Bandera (2): 2014, 2017.
Iberdola Bandera (1): 2014.
GipuzkoanHondarribiko Traineru Jaitsiera (4): 2012, 2014, 2017, 2018.
Oriako Traineru Jaitsiera (2): 2012, 2018.
Negua Bandera - Lexori omenaldia: 2013.
Euskolabel Bandera (2): 2014, 2016.
Orioko Bandera (4): 2014, 2015, 2016, 2018.
Getariako Bandera (1): 2014.
Zarautz (Gipuzkoako Liga) (1): 2014.
Txingudi Bandera (1): 2016.
Errenteriako estropada (1): 2016.
San Pedroko Test estropada (1): 2017.
Fegemu Bandera (P. Donibane) (1): 2017.
Donostiarra (2): 2017, 2018.
Arraun Lagunak (1): 2017.
Orioko Bisiguaren Eguna (1): 2017.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera (2): 2017, 2018.
Añarbeko Bandera (1): 2018.
Mapfre (Hondarribia) (1): 2018.
Donostiarra Bandera (1): 2025.
BizkaianPortugaleteko traineru jaitsiera (1): 2012.
Petronor Bandera (2): 2014, 2017.
Ondarroako Bandera (2): 2014, 2016.
Deusturen Bandera (1): 2016.
Bilboko Bandera (1): 2016.
Portugaleteko Uri Urena Bandera (2): 2017, 2025.
Antiguako Ama estropada (2): 2017, 2018.
Sestaoko Bandera (1): 2018.
Bilbo Hiriko Bandera (4): 2016, 2017, 2019, 2025.
Portugaleteko Probisa Bandera (1): 2025.
San Juan de Dios Ospitalaren Bandera (1): 2025.
Ondarroako Udala Sari Nagusia (1): 2025.
NafarroanAritzaleku Kanpinaren Bandera (Allozko urtegia) (1): 2012.
LapurdinDonibane Ziburuko Bandera (2): 2018, 2025.
KantabrianColindresko Bandera (1): 2015.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2017.
GalizianCoruña Hiriko Bandera (1): 2018.
BesterikEuskotren Bandera (3): 2016, 2017, 2018.
La Caixa Bandera (3): 2015, 2017, 2018.

Trainerillak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Batelak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
Euskotren8
ETE5
2025 barne.
UrteaLigaKontxa
2010Gipuzkoako Liga, 3.a-
2011Emakumezkoen Liga, 4.a-
2012Emakumezkoen Liga, 4.a4.a
2013Emakumezkoen Liga, 2.a3.a
2014Emakumezkoen Liga, 1.aTxapelduna
2015Emakumezkoen Liga, 1.aTxapelduna
2016Emakumezkoen Liga, 1.aTxapelduna
2017Emakumezkoen Liga, 1.aTxapelduna
2018Emakumezkoen Liga, 1.aTxapelduna
2019ETE Liga, 5.a6.a
2020ETE Liga, 6.a8.a
2021ETE Liga, 4.a-
2022-
2023
ez
2024ETE Liga, 5.a-
2025ETE Liga, 2.a (p.o.)-
2026Emakumezkoen Liga,
  • (p.o.) play-offak

Antolaturiko estropadak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pasaiako Bandera antolatzen du urtero, gaur egunKAE Ligarako baliogarria dena.TKE Ligarako berrizIberdrola Bandera izan du azken urteetan. 90. hamarkadaren bukaeran B traineruarentzakoKoxtaperen Bandera antolatzen hasi zen.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Historia / Historia – SAN JUAN – KOXTAPE CMO Valves. (kontsulta data: 2024-05-18).
  2. «DONIBANEKO ARRAUNLARIAK Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-18).
  3. ab (Gaztelaniaz)Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-08-12). «Las bateleras ya son pentacampeonas» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
  4. ab «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-05-18).
  5. «Campeonato de Euskadi» traineras.es (kontsulta data: 2025-09-08).
  6. abc (Gaztelaniaz) Pasaia, txapeldunen sorterri (I): Turbo-ERREKA nagusi / Pasaia cuna de campeones (I): La Turbo-ERREKA triunfó. – TOSTA. 2015-08-29 (kontsulta data: 2025-09-08).
  7. (Gaztelaniaz)Guinea, Oskar Ortiz de. (2010-09-10). «15 años de un récord» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-09-08).
  8. «PASAI DONIBANE-KOXTAPE Arraun Elkartea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-09-08).
  9. (Gaztelaniaz)Guinea, Oskar Ortiz de. (2010-09-10). «"Donibaneko tenía gente que llevaba muchos años junta y técnicamente muy buena"» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-05-18).
  10. (Gaztelaniaz)«Koxtape conquista la Bandera de La Concha» El País 1999-09-13 ISSN1134-6582. (kontsulta data: 2025-09-08).
  11. «Sentimenduen prezioa» Berria 2013-12-18 (kontsulta data: 2024-12-12).
  12. ab (Gaztelaniaz)Guinea, Oskar Ortiz de. (2018-09-14). «San Juan afronta otro 'match ball'» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
  13. (Gaztelaniaz)EFE, PORTUGALETE |. (2010-09-19). «Urdaibai gana la Bandera El Corte Inglés y conquista la Liga San Miguel» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
  14. «Donostiarra eta Lekittarra izan dira onenak Portugaleteko play-offetako uretan» EITB (kontsulta data: 2024-05-18).
  15. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-09-30). «Joseba Fernandezek Lapurdi utzi eta San Juan entrenatuko du datorren denboraldian» naiz: (kontsulta data: 2024-06-23).
  16. «Arraun Lagunak eta Urdaibai nagusitu dira Espainiako Txapelketan ere» Berria 2024-06-16 (kontsulta data: 2024-06-23).
  17. SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-09-15). «Ares, San Juan, Astillero eta Zumaia gorengo mailan lehiatuko dira hurrengo denboraldian» naiz: (kontsulta data: 2024-12-12).
  18. Alzuru, Jone Bastida. (2025-09-04). «Ezustekorik ez da izan Kontxan» Berria (kontsulta data: 2025-09-04).
  19. «San Juan B KAE 1 Ligara igo da eta Portugaletek mailari eutsi dio, oraingoz» EITB (kontsulta data: 2024-12-12).
  20. «"Batzuetan sufritu ere egiten dut, baina sufrimendu horrek plazera ematen dit"» Oarsoaldeko Hitza 2016-09-16 (kontsulta data: 2024-12-12).
  21. SL, TAI GABE DIGITALA. (2012-09-02). «Galizia nagusi emakumezkoen Kontxako banderan» naiz: (kontsulta data: 2024-12-12).
  22. (Gaztelaniaz)Colmenero, Jabier Izquierdo Javi. (2014-09-18). «La quinta de etxabe» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-12-12).
  23. (Gaztelaniaz)SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-09-15). «Sangre fría, corazón caliente, y La Concha más infartante, a San Juan» GARA (kontsulta data: 2024-05-18).
  24. «San Juanek estropada irauli eta Kontxa irabazi du, Hibaikaren aurretik» EITB (kontsulta data: 2024-05-18).
  25. (Gaztelaniaz)Vasco, El Diario. (2018-11-15). «Las bateleras confirman que no continuarán en San Juan» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-05-18).
  26. «San Juan ez da arituko Euskotren ligan» Berria 2019-03-13 (kontsulta data: 2024-12-12).
  27. «Zarautzena da ETE liga - Zarautz» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2025-09-21).
  28. Ostolaza, Paulo. (2025-09-21). «Donostiarra, San Juan, Santurtzi eta Chapela maila gorenean arituko dira datorren sasoian» Berria (kontsulta data: 2025-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Arraunketa2025ekoTKE ligako taldeakArraunketa

Ares  • Bermeo Urdaibai  • Cabo da Cruz  • Donostiarra  • Getaria  • Hondarribia  • Kaiku  • Lekittarra  • Ondarroa  • Orio  • San Juan  • Zierbena

2025eko Emakumezkoen arraun taldeak
Euskotren Liga
Astillero  • Arraun Lagunak  • Donostiarra  • Hibaika  • Hondarribia  • Orio  • Tolosaldea  • Zumaia
---------------
ETE Liga
Camargo  • Deustu  • Hernani  • Isuntza  • Kaiku  • Ondarroa  • Portugalete  • San Juan  • Zarautz
---------------
Galiziako Liga
A Cabana  • Amegrove  • Cabo da Cruz  • Castropol  • Cesantes-Bueu  • Chapela  • Mecos  • Mugardos  • Perillo  • Rianxo  • Tirán
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pasai_Donibane_Koxtape_Arraun_Elkartea&oldid=10408762"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp