Parvancorina | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Paratrilobita |
Generoa | Parvancorina Glaessner, 1958 |
ParvancorinaEdiacararra garaian bizi izan zirenfosilen genero bat da.Kanbriar garaikotrilobiteen antza duen arren ez zaio erlazio filogenetikorik aurkitu. Duela 565 ta 540 milioi urteen artean bizi izan zen.
Parvancorina izena latinezkoparva ("txikia") etaancora ("aingura") hitzen elkarketatik dator, aingura txiki baten itxura baitauka animaliak. Bi espezie ezagutzen dira,Parvancorina minchami (Mr. H. Mincham aurkitzailearen omenez) etaParvancorina sagitta, latinezsagitta hitzak "gezia esan nahi du.
1957 urtean Mr. H. Mincham fosil biltzaile pribatuak hainbat ale aurkeztu zituen Hego Australiako Museoan[1].Martin Glaessnerrek 1958 urtean deskribatu eta izendatu zuen.ErrusiakoItsaso Zuriaren ertzean ere aurkitu zen beranduago,Ust’ Pinega formazioan[2].
2004 urtean bigarren espezie bat aurkitu zen Errusian.Andrey Ivantsov-ek deskribatu eta izendatu zuenParvancorina sagitta[2]. Bigarren espezie hau Errusian bakarrik aurkitu da[3].
Fosiletan ondo nabaritzen da erdialdeko luzakina eta aurrealdeko zirkulu erdia, "geziaren" antza hartuz. Puntan hortzak izango zituela uste da. Altxaturiko zatien artean eremu zapal ondulatu bat agertzen da, triangelu itxurakoa. Fosilen tamaina zentimetro batekoa da luzera eta zabaleran, ale batzuetan 2 cm-ko zabaleradunak ere aurkitu dira.
Parvancorinak burualdea korrontearen kontra jarriko zuela pentsatzen da[4]. Horrela uretan suspentsioan zeuden partikuletaz elikatuko zen[4].
Hasiera bateanartropodoen arbasoa izan zitekeela uste izan zen baina izaki sesila izan zitekeela proposatu zenean eztabaida sortu zen[5]. Gaur egun oraindik ere ez da erabaki finkorik hartu.