Paroxetina[1]serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektiboen klasekoantidepresiboa da, neurotransmisorearen kontzentrazio sinaptikoa areagotzen duen ekintza duena.Depresio nagusia,nahasmendu obsesibo-konpultsiboa,antsietate-nahasmendu soziala,izu-nahasmendua,trauma osteko estresaren nahasmendua,antsietate-nahasmendu orokortua etamenstruazioaren aurreko disforia-nahasmendua tratatzeko erabiltzen dute.
Albo-ondorio arrunten artean daudezefalea,bertigoa,logura, ahoaren lehortasuna,apetitu-galera, gehiegizko izerdia,insomnioa,goragalea, ahuleria neuromuskularra,idorreria etabeherakoa. Oso ohikoak ez diren kontrako erreakzioen artean daudeurduritasuna,antsietatea,dardara,parestesiak,mialgiak,palpitazioak, basodilatazioa, jarrera-hipotentsioa,libidoaren murrizketa,inpotentzia etahematomak.[2]Sortzetiko eritasun bat izateko arrisku txikiekin ere lotu daiteke.[3][4] Abstinentzia-sindromea ohikoagoa izan daiteke paroxetinarekin klase bereko beste antidepresibo batzuekin baino.[5] Ikerketa batzuek haur eta nerabeen pentsamendu eta joerasuizidekin lotu dute paroxetina.[6]
![]() | Artikulu haumedikuntzari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |