1035tik aurreraapezpikuek indar handia hartu zuten etaErdi Aroan istilu asko izan ziren burgesiaren eta elizaren artean. 1545-1860 bitarteanfarnesetarren,borboitarren eta Austriako etxearen mendean izan zendukerri bateko hiriburua izan zen. 1860an Parma etaPiacenzako dukerriak Piemontekoan bildu ziren.
Aipagarriak dira , besteak beste XII. mendeko katedrala, San Giovanni Evangelista eliza (XVI-XVII mendeak,Correggioren etaParmigianinoren freskoak), Santa Maria della Steccata eliza (XVI. mendea) eta Pilotta jauregia (XVI-XVII. mendeak). Antzinateko Tresneriaren Museo Nazionala, Galeria Nazionala eta Farnese Antzokia daude jauregi honetan.