| Paris Pişmiş | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Մարի Սուքիասեան |
| Jaiotza | Konstantinopla, 1911kourtarrilaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mexiko Hiria, 1999koabuztuaren 1a (88 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Félix Recillas Juárez(en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Üsküdar American Academy(en) Istanbulgo Unibertsitatea1937) Harvard Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Erwin Finlay-Freundlich |
| Hizkuntzak | turkiera gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | astronomoa etaunibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Getronagan Armenian High School(en) Harvard Unibertsitatea (1938 - 1942) Tonantzintla Observatory(en) |
| Jasotako sariak | ikusi |
| Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Marie ParisPişmişde Recillas (jatorrizMari Sukiasyan (Մարի Սուքիասեան) (Turkia,1911kourtarrilaren 30a –1999koabuztuaren 1a)astronomo mexikarra izan zen,Turkian jaioa etaarmeniar jatorrikoa.[1] Turkiako zientzia fakultate batean lizentziatu zen lehen emakumea izan zen, etaMexikoko lehen astronomo profesionala.[2]
Pişmiş Orstaköyn jaio zen,Istanbulgo Beşiktaş-ko barrutiko auzo batean. Bere aita Migirdiç Pişmiş-en biloba zen, Abdul-Aziz sultanaren Finantza ministro izandakoa (1861-1876), eta ama Mateos Izmirlianen iloba.1937an, Istanbulgo Unibertsitateko Zientzia Fakultateko doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen. Bere doktoretzako gainbegiralea Erwin Finlay Freundlich izan zen, bertara nazien jazarpenetik ihes egin zuten zientzialari alemaniar asko bezala iritsia, bere jenioaz ohartu etaAEBra joateko babesa eman ziona Harvardeko bekadun bezala 1938an.Bigarren Mundu Gerraren hasieraren ondorioz Estatu Batuetan egon ondoren,Harvard Unibertsitaten jarduera akademikoak garatu zituen, non Felix Recillas, matematikari mexikarra, bere senarra izango zena ezagutu zuen. Azkenean,Mexiko D.F.-n kokatu ziren, eta, horrela, Mexikoko lehen astronomo profesionala bihurtu zen.[1]Dorrit Hoffleit-en arabera:
"Mexikok hezkuntza eta ikerketa astronomikoan izan zuen garrantziaren ezarpenean eragin handiena izan zuen pertsona izan zen".[3]
Berrogeita hamar urtez baino gehiagoz UNAMen lan egin zuen, eta honek bere lana aitortu zion, etaHonoris Causa doktoregoaren ohorea eman zion. 1955etik aurrera, Paris Mexikon hasi zenastronomiako lehen ikastaro arautuak ematen, eta maisu eta inspirazio-iturri bihurtu zen Mexikoko lehen astronomo profesionalentzat. Astronomo gazteen irakasle gisa egindako ekarpenagatik, UNAMekoZientzia Irakaskuntzako saria eman zitzaion.[4]
Parisen ezaugarri azpimarragarrienetako bat erronka eta garapen tekniko aitzindariekiko etengabeko interesa izan zen, eta horrek lankideek imitatu beharreko eredu bihurtu zuen, Mexikoko emakumezko ikasle gazteengan eragin oso positiboa izan zuelarik. Horren ondorioz, gaur egun Institutuan lanean ari diren ehun astronomoetatik %25 emakumeak dira.[4]
Astrofisikako hainbat gairi buruzko ehun eta hogei artikulu baino gehiago argitaratu zituen, nahiz eta bere interes eremu nagusia egitura galaktikoa izan. Besteak beste, galaxien zinematika, H II nebulosa,izar-kumulu irekien egitura eta nebulosa planetarioen egitura aztertu zituen. Pismis katalogoa osatu zuen 22 izar kumulu irekiz eta 2kumulu globularrezhego hemisferioan.[5]
1998an,Reminiscences in the Life of Paris Piúmicoa: a Woman Astronomer izenburua zuen autobiografia argitaratu zuen.1999an hil zen. Bere nahien arabera, erre egin zuten. Haren alaba Elsa Recillas Pishmishastrofisikoa da.[4]
