Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Paris

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak:48°51′24″N2°21′08″E / 48.8567°N 2.3522°E /48.8567; 2.3522
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau Frantziako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paris (argipena)».
Paris
Paris
territorial collectivity of France with special status(en)Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
AlkateaAnne Hidalgo
Izen ofizialaParis
Jatorrizko izenaParis
Posta kodea75116, 75001, 75002, 75003, 75004, 75005, 75006, 75007, 75008, 75009, 75010, 75011, 75012, 75013, 75014, 75015, 75016, 75017, 75018, 75019, 75020 eta 75000
Geografia
Koordenatuak48°51′24″N2°21′08″E / 48.8567°N 2.3522°E /48.8567; 2.3522
Map
Azalera105,4 km²
Altitudea48 m, 28 m, 27 m eta 127 m
MugakideakMontrouge,Malakoff,Vanves,Issy-les-Moulineaux,Boulogne-Billancourt,Saint-Cloud,Suresnes,Puteaux,Neuilly-sur-Seine,Levallois-Perret,Clichy,Saint-Ouen-sur-Seine,Aubervilliers,Pantin,Le Pré-Saint-Gervais,Les Lilas,Bagnolet,Montreuil,Saint-Mandé,Vincennes,Fontenay-sous-Bois,Nogent-sur-Marne,Joinville-le-Pont,Saint-Maurice,Charenton-le-Pont,Ivry-sur-Seine,Le Kremlin-Bicêtre,Gentilly,Saint-Denis,Senako Gainak,Sena Saint-Denis etaMarne Harana
Demografia
Biztanleria2.113.705(2022)
alt_left 1.158.623 (%54,8) (%48,7) 1.028.903 alt_right
Dentsitatea20.054 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. III. mendea
Telefono aurrizkia1
Ordu eremuaUTC+01:00 etaUTC+02:00
Hiri senidetuakErroma,Tokio,Kyoto,Berlin,Ramallah,Seul,Kairo,Chicago,Torreón,San Frantzisko,Kiev,Washington,Marrakex,Porto Alegre,Dubai,Pekin,Mexiko Hiria,San Petersburgo,Tbilisi etaTirana
Matrikula75
Hizkuntza ofizialafrantses
paris.fr etavilledeparis.fr

Paris[1] (frantsesezpaʁi) ahoskatua)Frantziakohiriburua da, eta herrialdearen iparraldean dago,Sena ibaiaren ertzean. Hiriak 2.153.600 biztanle ditu,[2] eta haren metropolitar gunea, 12.067.000 milioi biztanlekoa izaki,[3][4]Europar Batasuneko jendetsuena da,Frantziako Uhartea (Île-de-France) eskualdean kokatua.

Paris gaur egungo ekonomia-gunerik garrantzitsuenetakoa da, eta berebiziko eragina dupolitikan,artean,hedabideetan,aisialdian,zientzian etamodan,[5] munduko metropolirik garrantzitsuenetarikoa baita.[6]

Parisko eskualdea,Frantziako Uhartea deritzona,Frantziako ekonomia hiriburua da.[7] Munduko hirien artetik,barne produktu gordin handienetarikoa du: 669,2 bilioi euro 2013an.[8] Gainera,La Défense, Europako negozio-barrutirik handiena, Frantziako enpresen erdiaren egoitza nagusia da, eta munduko 100 enpresarik handienetatik 20rena ere baiA.[9] Era berean, hiriburu hartan dute egoitza nazioarteko hainbat erakundek, hala nolaUNESCOk edotaELGAk.

Paris munduko turismo helmuga nagusia da, 30 milioi turistak bisitatzen baitute urtero.[10] Intereseko leku asko daude hirian. Adibidez,Eiffel Dorrea,Notre-Dame katedrala,Garaipen Arkua,Sacré-Cœur basilika eta abar. Horrez gain,Louvre etaOrsay museoek nazioarteko onarpena ere badute, baita Disneyland Resort Paris parkeak ere. PariskoCharles de Gaulle aireportua Frantziako aireportu nagusia da, eta munduko aireportu erabilienetatik zortzigarrena.[11]

1989anEuropako kultura-hiriburua izan zen.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Paris izenagaliar herritik datorkio (sing.Parisius, pl.Parisii).Erromatarren garaian, hiriaren izenaLutetia zen, baina era bereanCivitas Parisiorum (Parisii-en hiria) ere bazuen, gerora gailendu zena.Parisii izenaren jatorria, ordea, ezezaguna da, nahiz eta inguruetako hainbatlekuri izena eman: Paris, Villeparisis, Cormeilles-en-Parisis eta Fontenay-en-Parisis. Erromatarren garaian,Parisiiak Ingalaterran ere aurkitzen ziren, egungoEkialdeko Yorkshire konderrian.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Topografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parisko arroaren bihotzean kokatua, ParisSena (Seine) ibaiertzetan dago, gune historikoa sortu zen bi uharteen inguruan:Île de la Cité mendebaldean etaîle Saint-Louis ekialdean. Hortik hedatzen da hiria, ibaiaren bi aldeetan:Eskuinaldea (Rive droite) iparraldean etaEzkerraldea (Rive gauche) hegoaldean.

Parisintra-muros edo harresiz barnekoa, 1860an finkatua inguruko udalerriak bereganatu ostean,boulevard périphérique izeneko ingurabideak mugatzen du,aldirietatik bananduz.Bide laster hau 35 km luze da eta egun hirigintza proiektuak daude zatika estaltzeko, hiriburua eta aldirien arteko lotura naturalagoak egin ahal izateko.[12] Hirira sartzekoParisko ateak erabiliz egiten da, antzinako harresietan irekitako ateak, egun sarbide nagusiakautobidez edo kale arruntez.

Muga honen barnean, ibaiaren bi aldeetan,igeltsuzkomuinoek hirian orografia markatzen dute. Eskuinaldean daudeMontmartre muinoa (131 m), tontorrean Saint-Pierre de Montmartre eliza duela,[13] Belleville muinoa (128,5 m), Ménilmontant (108 m), Buttes-Chaumont (103 m), Passy (71 m) eta Chaillot (67 m). Ezkerraldean daude Montparnasse (66 m), Butte-aux-Cailles (63 m) eta Sainte-Geneviève (61 m).

Ingurabidetik haraindira, Paris batez ere bi eremutan hedatzen da,Haussmann baroiak berrantolatutako basoak:Bois de Boulogne mendebaldean (846ha,16. barrutian) etaBois de Vincennes ekialdean (995ha,12. barrutian). Horrela, hirian perimetroa 54,74 km da. 1864tik, Parisko Udala Sena ibaiareniturbururen jabea ere bada, erdigunetik 231 kilometrora, Source-Seine (Côte-d'Or) herritik hurbil.[14] Udalerriak 105 km² ditu guztira, metropolitar Frantziako udalerri luze-zabalenetan 113.a.

Frantziako bideen zero puntuaNotre-Dame katedralaren aurrean dago, lauza izardun batek irudikatua.

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sena gauez:pont des Arts etapont Neuf

Senak hiria zeharkatzen du arku bat eratuz, hego-ekialdetik sartuz eta hego-mendebaldetik irtenez. Hogeita hamarzubi baino gehiagok ahalbidetzen dute pasabidea, horien arteanPont Neuf ospetsua, hiriko zaharrena.

Beste bi ur-bidek zeharkatzen dute hiria: Bièvre ibaia, hegoaldetik iristen dena eta egun lurrazpikoa, eta Saint-Martin ubidea,1825ean irekia eta 4,5 km luze dena. Ubidea La Villette urmaelean hasten da, lur azpitik igarotzen da Faubourg-du-Temple karrikatikBastillaraino, eta Senan isurtzen da. Berez Ourcq ubidearen azken tartea da, baina Senaren saihesbide gisa erabiltzeko ere eraiki zen,Ile Saint-Louis inguruetatik Saint-Denis arteko bidezidorra baita.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parisekklima ozeaniko degradatua du: eragin ozeanikoa kontinentala baino handiagoa da, nahikouda freskoekin (batez beste 18 °C) etanegu leunekin (batez beste 6 °C).Euria maiz egiten du, urtaro guztietan, nahiz eta kostaldean baino gutxiago egin (641 mm).


   Datu klimatikoak (Paris (1971–2000))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)16.121.425.730.234.837.640.439.536.228.42117.140.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6.98.211.814.719.022.725.225.020.815.810.47.815.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)2.52.85.16.810.513.315.515.412.59.25.33.68.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-14.6-14.7-9.1-3.5-0.13.166.31.8-3.1-14-23.9-23.9
Pilatutakoprezipitazioa (mm)53.743.748.5536554.663.14354.759.751.958.7649.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)10.29.310.49.410.38.686.98.59.59.710.7111.5
Eguzki orduak55.886.8130.2174.0201.5219.0238.7220.1171.0127.175.049.61630
Iturria:Meteo France[15]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Parisko historia»
Parisen mapa historikoa

Parisiigaliar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremuaJulio Zesarren tropak Paris bisitatu zutenean. Uste daParisiik fundatu zutela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina hiriaren lehenengo kokapena ezezaguna da.

K. a. 52. urtean,erromatarrek hiria bereganatu zutenean,Lutezia izendatu etaSena ibaiaren ezkerraldean berreraiki zuten I. mendean.[16] Paris izena IV. mendean jaso zuen hiriak eta Klodoveok,frankoen buruzagiak,[17] hiriburu bihurtu zuen508. urtean, erromatarrak garaitu ostean.IX. mendean zehar harresiak eraiki zituzten eskuinaldeko ertzean, ezkerrekoa desagertu baitzen.

Filipe Augustoren erregealdian (1190-1220), Paris erreinuaren hiriburu bihurtu zen,[18] eta harresi handiago bat eraiki zuten.XIV. mendean, Karlos V.ak (1371-1380) beste harresi handiago bat eraiki zuen hiriaren defentsarako.

XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean,Henrike IV.ak lehenengo multzo arkitektonikoak eraikiarazi zituen, hala nolaPlace des Vosges. Haren oinordeko Luis XIII.ak harresia luzatu zuen etaLuis XIV.ak harresi hura bota eta haren ordez, bulebar handiak eraiki zituen. XVIII. mendearen amaieran,Frantziako Iraultzak gogotsu jo zuen Frantzia osoa, baina batez ere hiria[19]; bertan jazo ziren lehen herri mugimenduak,Bastillako kartzelaren hartzea, esaterako.

Bastilla kartzelaren hartzea

Horren ondoren,Napoleon Bonaparte jeneralak bere burua enperadore izendatu ostean, Paris Inperioko hiriburu bihurtu zuen.[20]Luis Filiperen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hazi zen.Napoleon III.aren agintaldian, transformaziorik garrantzitsuena egin zen: enperadoreakHaussmann baroia bultzatu zuen, Paris orduko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak etaeraikin modernoak eraiki ziren,Garnier opera haien artean. Ur-hornikuntza berriak egin ziren, baita beste lan publiko asko ere.[21] Paris, XIX. mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Nazioarteko Erakusketaren egoitza izan zen: garrantzitsuena 1889koa da, Iraultzaren lehen mendeurrena ospatzeko egina. Ekitaldi hartarako eraiki zenEiffel Dorrea; hasiera batean, aldi baterako egin zuten, baina oraindik ere zutik dirau. XX. mendeanParisko metroaren lanak hasi ziren.

1940an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armadak) konkistatu zuen hiria,Bigarren Mundu Gerran, hain zuzen ere. Okupazio-armadak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan hiritik alde egin zuten, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat).[22]François Mitterrand presidentearen agintaldian, 1980ko hamarkadan eta 1990ekoaren hasieran, Parisko hirigintza eta azpiegiturak nabarmen berritu zituzten.[23][24][25] Hiriko gune zailak berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki (Liburutegi Handia,Arche de la Défense edotaOrsay museoa), etaLouvreko Museoa guztiz eraberritu.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Parisko barrutiak»

Parisko hirigunea 20arrondissement edo barrutitan banatuta dago, erdigunetik hasitaerlojuaren orratzen arabera kanporantz kiribiltzen direnak. Barrutiok1860anNapoleon III.ak sortu zituen. Antzinako barrutiak1795ekourriaren 11n sortu ziren, baina 12 bakarrik ziren.1859koekainaren 16ko legearekin, Thiers harresi barnekoaldiriak bereganatu ziren. Horrela, hedadura aldatuta, 20 barruti sortu ziren, zenbaki sistema berriarekin: kiribilean izendatu ziren, eta izendapen horrek oraindik indarrean dirau.

Barrutiaren zenbakia posta kodeko azken bi zenbakietan ageri da, 75001tik 75020ra.

Udal barruti horiek (arrondissements municipaux) ez dira departamendu barrutiekin (arrondissements départementaux) nahastu behar, Parisko barrutiak departamenduenkantonamenduen parekoak baitira. Frantzian,Lyon etaMarseilla dira udal barrutietan banatuak dauden bakarrak dira, Parisekin batera.

Bar.IzenaEremua
(ha)
BiztanleakDentsitatea (bizt/km²)
18721954199920051872195419992005
1Louvre18374 28638 92616 888(a)40 59321 2719 228(a)
2Burtsa (Bourse)9973 57843 85719 585(a)74 32144 30019 783(a)
3Temple11789 68765 31234 248(a)76 65655 82229 272(a)
4Herriko Etxea (Hôtel-de-Ville)16095 00366 62130 675(a)59 37741 63819 172(a)
5Panteoia (Panthéon)25496 689106 44358 84959 30038 06741 90723 16923 347
6Luxenburgo (Luxembourg)21590 28888 20044 91945 80041 99441 02320 89321 303
7Borboi jauregia (Palais-Bourbon)40978 553104 41256 98555 70019 20625 52913 93313 619
8Eliseoa (Elysée)38875 79680 82739 31439 20019 53520 83210 13210 103
9Opera (Opéra)218103 767102 28755 83858 80047 60046 92125 61426 973
10Enclos-St-Laurent289135 392129 17989 61289 60046 84844 69931 00831 004
11Popincour367167 393200 440149 102150 50045 61154 61640 62741 008
12Reuilly637 [26]87 678158 437136 591139 10013 76424 87221 44321 837
13Gobelins71569 431165 620171 533177 9009 71123 16423 99124 882
14Obserbatorioa (Observatoire)56469 611181 414132 844134 20012 34232 16623 55423 794
15Vaugirard84875 449250 124225 362231 5008 89729 49626 57627 300
16Passy791 [27]43 332214 042161 773146 9005 47827 06020 45218 572
17Batignolles-Monceau567101 804231 987160 860160 30017 95540 91528 37028 271
18Montmartre muinoa (Butte-Montmartre)601138 109266 825184 586188 50022 98044 39730 71331 364
19Buttes-Chaumont67993 174155 028172 730185 40013 72222 83225 43927 305
20Ménilmontant59892 772200 208182 952188 60015 51433 48030 59431 538
Bois de Boulogne846
Bois de Vincennes995
 Guztira10 5401 851 7922 850 1892 125 24617 56927 04220 164

(a) 1, 2, 3 eta 4 barrutiak guztira: 102.300 biztanle (18.301 bizt/km²)

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Parisharresiz barnekoa
11501328136514221500156516001637168017501789
50.000200.000275.000100.000150.000294.000300.000415.000515.000576.000650.000
18011811181718311836184118461851185618611866
546.000622.636713.966785.862899.313936.2611.053.8971.053.2621.174.3461.696.1411.825.274
18721876188118861891189619011906191119211926
1.851.7921.988.8062.269.0232.344.5502.447.9572.536.8342.714.0682.763.3932.888.1102.906.4722.871.429
19311936194619541962196819751982199019992004
2.891.0202.829.7532.725.3742.850.1892.790.0912.590.7712.299.8302.176.2432.152.4232.125.2462.142.800
2016----------
2.190.000----------
Datuak: estimaketa1801 baino lehen; errolda1801 ondoren - Iturria:Frantsesezko Wikipedia
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikusjatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Fitxategi:La Défense.jpg
PariskoLa Défense auzo ekonomikoa
La Défense auzoko ikuspegi orokorra

Paris munduko ekonomiaren erdigune garrantzitsu bat da. 2006 urtean,Parisko eskualdekoBPGa (Barne Produktu Gordina), 628,9 bilioi dolarrekoa izan zen. Beraz, bertako ekonomiaHerbehereetakoa bezain handia da.[28]

Parisko BPGa munduko laugarren postuan dago,Tokio,New York etaLos Angeles hirien ostean beti ere. Era berean,Parisko eskualdea munduko 20. metropolitar gunerik handiena da.

Ekonomia oso askotarikoa da eta oraindik ere espezializaziorik eza handia du (Los Angeles, Londres edo New York ez bezala, lehen hiria zinema-industriari begira baitago, eta azken biak zerbitzu finantzieroei). Parisena batez ere zerbitzu-ekonomia da, etaFrantziako Uhartea eskualdeak sortzen duen BPGren erdia ekoizten da hiriburuan bertan. Goi-mailako teknologia hiriaren ezaugarrietako bat da.

Egun, Parisko ekonomiaren ardatzak ez dira bakarrik hiriburuaren udalean garatzen, baizik eta inguratzen duten gune-periferiko guztietan. Hortaz, bulego eta enpresa-egoitza berri gehienakSenako Gainak deituriko eskualdean daude: Opera,La Défense eta Val de Seine barrutiekin bat, Parisko ekonomiagune da.Senako Gainak eskualdea hiriburuaren zabalgune bat bihurtu da, eta bertan 873.775 pertsonak egiten zuten lan 2005ean. Urte berean, 1.653.551 pertsonak ziharduten Parisen bertan.

Parisko eskualdean, Frantziako ekoizpen industrialaren laurden bat produzitzen da, eta mota guztietako makineriak ekoizten dira. Era berean, luxuzko-artikuluak ere ohikoak dira Parisen, goi-mailako moda, perfumeak edo bitxiak, esaterako.Le Havre portu atlantiarra ere Parisi lotuta egon ohi da.

Halaber, munta oso handiko gune turistikoa da, urtero-urtero 30 milioi turista baino gehiago jasotzen baititu.[29]

Ondasun nabariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Paris, Eiffel dorretik ikusita.

Kaleak eta plazak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Paris, Senaren ibaiertzak1
UNESCOrengizateriaren ondarea

Notre-Dame katedrala Senaren ertzean.

MotaKulturala
Irizpideaki, ii, iv
Erreferentzia600
Kokalekua Frantzia
Eskualdea2Europa /Ipar Amerika
Izen ematea1991 (XV.bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2UNESCOren sailkapena
  • Eliseo Zelaien hiribidea (8. arrondissement): Ia 3 km luze da,La Concorde etaCharles de Gaulle plazak lotuz. "Ardatz historikoa" edoAxe historique izena du, hiriko leku enblematikoak konektatzen dituelako:Louvre-ko piramidea, Carrousel-ekoArc de Triomphe,Tuileries-eko lorategia,l'Obélisque,l'Arc de Triomphe etal'Arche de la Défense modernoa. Zinema, jatetxe, taberna eta denda ugari daude etorbidearen alde bietan.1975etik,Frantziako Tourra bertan amaitzen da.
  • Place de la Bastille.
  • Place Charles-de-Gaulle (lehenago,Place de l'Étoile deitua): Erdian,Garaipen Arkua dago.
  • Place de laConcorde: Bertan, Obelisko famatua dago.
  • Place de Grève edoplace del'Hôtel-de-Ville.
  • Place du Parvis-Notre-Dame: Bertan dago Notre Dame katedrala.
  • Place desPyramides: Erdian Jeanne d'Arc-en brontzezko estatua dago.Tuileries-eko lorategia gertu dago.
  • Place de laRépublique.
  • PlaceSaint-Michel:Quartier Latin-en dago (6. arrond.).
  • PlaceVendôme: Bertan dagoVendôme zutabea.
  • Place desVictoires (1.-2. arrond.).
  • Place desVosges (3.-4. arrond; lehenago,Place Royale deitua).

Unibertsitateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parkeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Parc deBelleville.
  • Parc deBercy.
  • Lebois de Boulogne.
  • Parc GeorgesBrassens.
  • Parc desButtes-Chaumont.
  • Parc AndréCitroën.
  • Jardin duLuxembourg.
  • Champ-de-Mars (7. arrond.): Eiffel Dorrea eta Eskola militarraren artean dago.
  • Parc Monceau.
  • ParcMontsouris.
  • Jardin desTuileries.
  • Parc de laVillette.
  • Lebois de Vincennes.


FrantziaGizateriaren OndareaFrantzianFrantzia

Albiko aita santuen hiriaAlpeen inguruko historiaurreko palafitoakAmiensko katedralaArc-et-Senansko errege gatzagaArlesko monumentu erromatar eta erromanikoakAvignongo Aita Santuen jauregia etazubiaBordeleko kaiakBourgesko katedralaCarcasonaChartresko katedralaChauvet leizeaPianako kalatuakVézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize ApainduakDone Jakue bidea* •Belgika eta Frantziako ezkila-dorreakFontainebleauko jauregiaMonte PerdidoLascauxko kobazuloaLe HavreLoira ibarraLyonFontenayko abadiaCanal du MidiMont-Saint-MichelNancyko plazakKaledonia Berriko urmaelakOrangeko erromatar antzokia etagaraipen-arkuaParis, Senaren ibaiertzakProvinsReimsko katedrala,San Remigioren basilika etaTau jauregiaPont du GardSaint-Savin-sur-Gartempeko abadiaVaubanen gotorlekuakSaint-ÉmilionSalins-les-Bainsko gatzagaEstrasburgoVersaillesko jauregia eta parkeaVézelayko basilika eta muinoa

*Euskal Herrian
Parisko ikuspegia gauez etaMontparnasse Dorretik ikusita.

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Parisko garraioa historian zehar eraikitako sistema konplexua da, oraindik ere hobetzean doana. Syndicat des transports d'Île-de-France delakoak (STIF), lehenSyndicat des transports parisiens (STP), eskualdeko garraio sistema ikuskatzen du.[31] Sindikatu honen kideak diraÎle-de-France eskualdea eta bertako zortzi departamenduak. Sindikatu honek herri garraioa koordinatzen du:RATP (654bus linea,Parisko metroa, hirutranbia etaRER sarearen tarte batzuk darabiltzana),SNCF (Aldirietako trenak, tranbia linea bat eta RER sarearen beste tarteak darabiltzana) eta Optile izeneko operadore pribatuen elkargoa (1.070 bus linea darabiltzana)

Metroa da Parisko garraio sistema nagusia. 300 geltoki ditu (384 geraleku), 214 km errailek elkartuak. 16 linea ditu, 1 zenbakitik 14ra, gehi 3bis eta 7bis, hasieran jatorrizko lineen adar bat baino ez baitziren. Geltokien arteko distantzia txikia dela-eta, lineak mantsoegiak diraaldirietara hedatzeko, beste hiri batzuetan egin duten bezala. Horregatik, 1960ko hamarkadanRER sarea (Réseau Express Régional) sortu zen, urrutiko aldirietara iristeko. RER sareak bost linea ditu (A, B, C, D eta E), 257 geltoki eta 587 km errail.

Vélib' geltokiaBastilla plazan.

Gainera, Parisentranbia linea bat dago (T3), Pont de Garigliano eta Porte d'Ivry artean. Parisko inguruetan beste hiru linea ere badaude: T1 (Saint-Denis etaNoisy-le-Sec artean), T2 (La Défense eta Porte de Versailles artean) eta T4 (Bondy etaAulnay-sous-Bois artean).

HirianVélib' izenekobizikleta alokairu sarea dago, 1.450 geltoki eta 20.000 bizikleta publiko baino gehiagorekin. Ferri zerbitzu berria ere bada (2008),Voguéo izenekoa,Sena etaMarne ibaietan.

Hiriburua, Frantziakoburdinbide sareko erdigunea da. Sei tren geltoki nagusiak (Gare du Nord,Gare Montparnasse,Gare de l'Est,Gare de Lyon,Gare d'Austerlitz etaGare Saint-Lazare) hiru trenbide-sarera konektatuak:TGV (abiadura handiko trena),Corail trenak (abiadura normalekoak) etaTransilien (aldirietakoak).

Parisek bi aireportu nagusi ditu:Paris-Orly aireportua, Paristik hegoaldera, etaParis-Charles de Gaulle aireportua, iparraldean kokatua eta munduko erabilienetakoa. Eskualdean badira beste bi aireportu, Paris Beauvais Tillé aireportua eta Le Bourget aireportua, baina aurreko biak baino garrantzi txikiagoa dute.

Paristar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Edith Piaf abeslaria.
Sakontzeko, irakurri: «Paristar ospetsuen zerrenda»

Hedabideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aujourd'hui en France,France Soir,La Croix,La Tribune,Les Echos,Le Figaro,Le Monde,Le Monde diplomatique,L'Humanite etaLiberation ditugu hirikoegunkari orokorrik garrantzitsuenak.

Kirol egunkari nagusiaL'Equipe dugu.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Paris Saint-Germain FC hirikofutbol talde nagusia da, bai eta Frantzia osoko garrantzisuenetarikoa ere.Racing Club de France ere historikoki txapelduna izan da1930eko hamarkadan eta1940koan.Le Stade de France herrialde osoko estadiorik handiena da, 80.000 pertsonako edukiera dauka eta hiriko iparraldean dago kokatuta, Saint-Denis udalerrian.1998ko Munduko Futbol Txapelketarako eraiki zuten. Ordutik,UEFA Champions Leaguek finalak2000an eta2006an,2007ko Munduko Errugbi Txapelketakoa eta2016ko Europako Futbol Txapelketakoa ostatatu ditu.

ParisekOlinpiar Jokoetako egoitza nagusia izan da birritan historian zehar,1900ean eta1924an eta aurreikusten da2024rako ere izatea.

Errugbiak ere indar handia du.Stade Français etaRacing 92 dira talde ezagunenak.Frantziako errugbi selekzioakStade de France zelaian jokatzen duSei Nazioen Txapelketa.

Halaber, hiri honetan antolatzen dute urteroRoland Garros tenis txapelketa famatua, maiatz eta ekainaren artean. Uztailean, bestela,Frantziako Tourraren azken etapa bertan egiten dute urtero.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Paris ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago.

  • ItaliaErroma (Italia)1956tik aurrera (Seule Paris est digne de Rome; seule Rome est digne de Paris /Solo Parigi è degna di Roma; Solo Roma è degna di Parigi / «Paris bezalakorik, bakarrik Erroma; Erroma bezalakorik, bakarrik Paris»).[32][33]
  • EspainiaMadril (Espainia)[34]

Ohorezko seme-alabak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. Institut National de la Statistique et des Études Économiques. "Estimation de population par département, sexe et grande classe d’âge – Années 1990 à 2006". (kontsulta data: 2008).
  3. (Frantsesez) Paris (00851 - Unité urbaine 1999) - Thème : Évolution et structure de la population. Insee (kontsulta data: 2009).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Frantsesez) Paris (001 - Aire urbaine 1999) - Thème : Évolution et structure de la population. Insee (kontsulta data: 2009).
  5. Globalization and World Cities (GaWC) Study Group and Network, Loughborough University. "Inventory of World Cities". (kontsulta data: 2007).
  6. Stefan Helders, World Gazetteer. "World Metropolitan Areas". (kontsulta data: 2007).
  7. World Urbanization Prospects: The 2007 Revision Population Database. The United Nations (kontsulta data: 2009).
  8. Sammy Said. The Top 10 Richest Cities in the World. (kontsulta data: 2014).
  9. Fortune. Global Fortune 500 by countries: France..
  10. Île-de-France Regional Council. Tourism..
  11. Year to date Passenger Traffic. ACI Airports Council International 2014 (kontsulta data: 2014).
  12. Les seuils de Paris : étude de l'interface Paris-banlieue. mars 2001.
  13. Saint-Pierre de Montmartre eliza da Parisko gune gorena, eta ez handik hurbil dagoen Sacré-Coeur eliza (Cimetière du Calvaire).
  14. Le « Domaine des Sources de la Seine » inParis en scènes / N°7 2e trimestre 2005. 2005.
  15. Meteo France. (2011ko abuztua). Climatological Information for Paris, France..
  16. Mairie de Paris. Paris, Roman City - Chronology. (kontsulta data: 2006).
  17. The City of Antiquity, official history of Paris by The Paris Convention and Visitors Bureau
  18. Loire Valley: Land of a thousand chateaux, CNN.com
  19. consulted 29 November 2008. Victorianweb.org 2007 (kontsulta data: 2009).
  20. Battle of Paris 1814. Napoleonistyka.atspace.com (kontsulta data: 2009).
  21. Jones, Colin (2005)Paris: The Biography of a City (New York, NY: Penguin Viking), 318–319. orr.
  22. Bell, Kelly. Dietrich von Choltitz: Saved of Paris From Destruction During World War II. www.TheHistoryNet.com (kontsulta data: 2007).
  23. Émilie Willaert, historia eta geografia irakaslea. La région parisienne en chantier. (kontsulta data: 2008).
  24. Jérome Toulza, Université de Marne-la-Vallée. (PDF) La conception du RER. (kontsulta data: 2008).
  25. Mathieu Flonneau. City infrastructures and city dwellers: Accommodating the automobile in twentieth-century Paris. The Journal of Transport History (kontsulta data: 2008).
  26. Horsbois de Vincennes
  27. Horsbois de Boulogne
  28. World Bank. (PDF) Total GDP 2007. (kontsulta data: 2008).
  29. (Frantsesez)«"Les emplois dans les activités liées au tourisme: un sur quatre en Ile-de-France"» (PDF) Institut National de la Statistique et des Études Économiques (kontsulta data: 2006).
  30. Eiffel Dorrearen webgune ofiziala
  31. (Frantsesez)Syndicat des Transports d'Ile-de-France (STIF). Le web des voyageurs franciliens..
  32. «Les pactes d'amitié et de coopération» Mairie de Paris (kontsulta data: 2007).
  33. «International relations : special partners» Mairie de Paris (kontsulta data: 2007).
  34. (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (kontsulta data: 2018-08-09).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Parisko barruti eta auzo aurkibidea
1. Louvre
2. Bourse
Gaillon (5)  • Vivienne (6)  • Mail (7)  • Bonne-Nouvelle (8)
3. Temple
Arts-et-Métiers (9)  • Enfants-Rouges (10)  • Archives (11)  • Sainte-Avoye (12)
4. Hôtel-de-Ville
Saint-Merri (13)  • Saint-Gervais (14)  • Arsenal (15)  • Notre-Dame (16)
5. Panthéon
Saint-Victor (17)  • Jardin-des-Plantes (18)  • Val-de-Grâce (19)  • Sorbonne (20)
6. Luxembourg
Monnaie (21)  • Odéon (22)  • Notre-Dame-des-Champs (23)  • Saint-Germain-des-Prés (24)
7. Palais-Bourbon
Saint-Thomas-d'Aquin (25)  • Invalides (26)  • École-Militaire (27)  • Gros-Caillou (28)
8. Élysée
Champs-Élysées (29)  • Faubourg-du-Roule (30)  • Madeleine (31)  • Europe (32)
9. Opéra
Saint-Georges (33)  • Chaussée-d'Antin (34)  • Faubourg-Montmartre (35)  • Rochechouart (36)
10. Entrepôt
11. Popincourt
Folie-Méricourt (41)  • Saint-Ambroise (42)  • Roquette (43)  • Sainte-Marguerite (44)
12. Reuilly
Bel-Air (45)  • Picpus (46)  • Bercy (47)  • Quinze-Vingts (48)
13. Gobelins
Salpêtrière (49)  • Gare (50)  • Maison-Blanche (51)  • Croulebarbe (52)
14. Observatoire
Montparnasse (53)  • Parc-de-Montsouris (54)  • Petit-Montrouge (55)  • Plaisance (56)
15. Vaugirard
Saint-Lambert (57)  • Necker (58)  • Grenelle (59)  • Javel (60)
16. Passy
Auteuil (61)  • Muette (62)  • Porte-Dauphine (63)  • Chaillot (64)
17. Batignolles-Monceaux
Ternes (65)  • Plaine-de-Monceaux (66)  • Batignolles (67)  • Épinettes (68)
18. Butte-Montmartre
Grandes-Carrières (69)  • Clignancourt (70)  • Goutte-d'Or (71)  • Chapelle (72)
19. Buttes-Chaumont
Villette (73)  • Pont-de-Flandre (74)  • Amérique (75)  • Combat (76)
20. Ménilmontant
Belleville (77)  • Saint-Fargeau (78)  • Père-Lachaise (79)  • Charonne (80)
Departamenduak
01Ain · 02Aisne · 03Allier · 04Proventza Garaiko Alpeak · 05Alpe Garaiak · 06Itsas Alpeak · 07Ardèche · 08Ardenak · 09Ariège · 10Aube · 11Aude · 12Aveyron · 13Rodanoren Ahoak · 14Calvados · 15Cantal · 16Charente · 17Itsas Charente · 18Cher · 19Corrèze · 2AHego Korsika · 2BKorsika Garaia · 21Côte-d'Or · 22Côtes-d'Armor · 23Creuse · 24Dordoina · 25Doubs · 26Drôme · 27Eure · 28Eure eta Loir · 29Finistère · 30Gard · 31Garona Garaia · 32Gers · 33Gironda · 34Hérault · 35Ille eta Vilaine · 36Indre · 37Indre eta Loira · 38Isère · 39Jura · 40Landak · 41Loir eta Cher · 42Loira · 43Loira Garaia · 44Loira Atlantikoa · 45Loiret · 46Lot · 47Lot eta Garona · 48Lozère · 49Maine eta Loira · 50Mantxa · 51Marne · 52Marne Garaia · 53Mayenne · 54Meurthe eta Mosela · 55Mosa · 56Morbihan · 57Mosela · 58Nièvre · 59Nord · 60Oise · 61Orne · 62Pas-de-Calais · 63Puy-de-Dôme · 64Pirinio Atlantikoak · 65Pirinio Garaiak · 66Ekialdeko Pirinioak · 67Rhin Beherea · 68Rhin Garaia · 69Rodano · 70Saona Garaia · 71Saona eta Loira · 72Sarthe · 73Savoia · 74Savoia Garaia · 75Paris · 76Itsas Sena · 77Sena eta Marne · 78Yvelines · 79Deux-Sèvres · 80Somme · 81Tarn · 82Tarn eta Garona · 83Var · 84Vaucluse · 85Vendée · 86Vienne · 87Vienne Garaia · 88Vosgeak · 89Yonne · 90Belfort Herrialdea · 91Essonne · 92Senako Gainak · 93Sena Saint-Denis · 94Marne Harana · 95Oise Harana
Itsasoz haraindiko
departamenduak
971Guadalupe · 972Martinika · 973Guyana · 974Réunion · 976Mayotte
Metropolia
Europako kultura-hiriburuak

1985 Atenas  • 1986 Florentzia  • 1987 Amsterdam  • 1988 Mendebaldeko Berlin  • 1989 Paris  • 1990 Glasgow  • 1991 Dublin  • 1992 Madril  • 1993 Anberes  • 1994 Lisboa  • 1995 Luxenburgo hiria  • 1996 Kopenhage  • 1997 Tesalonika  • 1998 Stockholm  • 1999 Weimar  • 2000 Reykjavik  • Bergen  • Helsinki  • Brusela  • Praga  • Krakovia  • Santiago de Compostela  • Avignon  • Bolonia  • 2001 Rotterdam  • Porto  • 2002 Brujas  • Salamanca  • 2003 Graz  • 2004 Genova  • Lille  • 2005 Cork  • 2006 Patras  • 2007 Luxenburgo hiria etaEskualde Handia  • Sibiu  • 2008 Liverpool  • Stavanger  • 2009 Linz  • Vilnius  • 2010 Essen  • Istanbul  • Pécs  • 2011 Turku  • Tallinn  • 2012 Maribor  • Guimarães  • 2013 Košice  • Marseilla  • 2014 Umeå  • Riga  • 2015 Mons  • Plzeň/Pilsen  • 2016 Donostia  • Wrocław  • 2017 Aarhus  • Pafos  • 2018 Leeuwarden  • Valletta  • 2019 Matera  • Plovdiv2020-2021eko apirila Rijeka  • Galway  • 2022 Kaunas  • Esch-sur-Alzette  • Novi Sad  • 2023 Veszprém  • Timișoara  • Eleusis  • 2024 Tartu  • Bad Ischl  • Bodø2025 Chemnitz


"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Paris&oldid=10423079"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp