Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Paramezio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paramezio
 Argazkia 
 Bideoa 
Sailkapen zientifikoa
FilumaCiliophora
KlaseaOligohymenophorea
OrdenaPeniculida
FamiliaParameciidae
GeneroaParamecium
Müller, 1773

Paramezioak (Paramecium generoa) ur gezatan bizi direnprotozoo ziliodunak dira, itxura obalatua dutenak. 50 eta 300 µm bitarteko luzeera dute,mikroskopio optikoa beharrezkoa izanik beraiek ikusteko.

Ugariak dira ur-putzu, urmael eta ur geldirik dutenhabitetan.

Aspalditik dira ezagunakprotista hauek, lehenengo mikroskopioak asmatu zituztenek (XVII. mendean) "animakulu" txikiak ikusi baitzituzten landareen infusioetan ("infusorio" izena ere eman zieten).

Paramezioek ez dituzteflageloak,zilioak baizik. Zilio horiek protozoo horien azal osoan daude, eta higidura ematen diote organismoari.Paramecium caudatum espezieak 2.000 zilio inguru ditu.

Zapatila itxurako bizidun zelulabakar horiekzitostoma izeneko egitura dute,zelula mintzaren inbaginazioa, aho moduan jarduten duena elikagaiak harrapatu eta irensteko. Zitostomaz gain bi nukleo dituzte, bata bestearen ondoan: nukleo handia (makronukleoa) eta nukleo txikia (mikronukleoa).

Bakterioez eta partikula organiko txikiez elikatu ohi dira. Zilioek ur korrenteak sortzen dituzte bakterioak zitostomara erakartzeko. Irentsitako bakterioak elikagai-bakuola batean pilatzen dira.

Ugalketari dagokionezerdibiditzearen bidez sortzen dira bi paramezio, paramezio-ama batengandik. Ugalketa asexual horretan sortutako paramezioek ama-zelularen ondare genetiko bera dute. Ugalketa sexuala ere egin dezakete: bi paramezio elkartu eta mikronukleoak elkartrukatzen dituzte, material genetiko berria agertuz trukaketaren ondorioz. Ugalketa sexual honi konjugazioa deritzo, eta ugalketa asexualaren aldean urriagoa da.

Paramecium generoan espezie asko daude. Besteak beste,Paramecium caudatum,Paramecium aurelia etaParamecium bursaria.


Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:ParamezioAldatu lotura Wikidatan


Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Paramezio&oldid=7204104"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp