Newtonek eta SealekMalcolm Xren pentsamenduaren etaThe Wretched of the Earth (1961) liburuaren autoreMartinikakoFrantz Fanon psikiatra eta pentsalaripanafrikanistaren eragina jaso zuten. Horrela sortu zuten Merriteko Unibertsitatean,Oaklanden, Ikasleen Arimaren Aholku Kontseilua.1966an, Malcolmen hilketaren urteurreneko ospakizun ekitaldietarako, armaturiko gazte eskuadroi bat campusera eramatea proposatu zuten, baina proposamen hura atzera bota zitzaien. Horren ondorioz, kontseilua utzi eta Pantera Beltza Alderdia sortzea erabaki zuten.
Pantera BeltzakMalcolm Xren ideien oinordeko dira, haren heriotzaren ondoren sortu baitziren eta haren ideiak gauzatzea zuten helburu.Ameriketako Estatu Batuetako Beltzen Komunitatearen bizi kalitatea hobetzeko hainbat programa sustatu zituzten: umeentzako gosarien programa, herri beltzarentzako doako ospitalean ezarpena edota drogen aurkako borroka, beste batzuen artean.
1969anFBIk "arerio publiko nagusitzat" jo zituen eta, hein handi batean, hori izan zen alderdiaren desagerketarako faktore nagusietako bat, alderdiaren baitan ikerketak, infiltrazioak eta desestrukturazioa gertatu baitzen.FBIren Kontrainteligentzia Programen bitartez, Pantera Beltzek atxiloketak, hilketak eta indarrezko erbesteratzeak pairatu eta alderdia desagertu zen.
Hasiera batean,1966 inguruan, arraza beltzeko herriaren defentsarako sortutako erakundea izan zen etaAmeriketako Estatu Batuetako pertsona beltzak konstituzioak armak izateko aitortzen zizkien eskubideak bereganatzera bultzatu zituen.
Beraien hitzetan,Alderdia zen, ekiteko, soluzioak emateko eta arazoetan esku hartzeko helburua zutelako. EtaPantera Beltzak izena, berriz,panteraren izakeratik zetorkion, animalia hori ez baita sekula lehena erasotzen; hori bai, erasoaz jabetzen denean, arerioari zorrotz eta errukirik gabe erantzuten dio.Malcolm Xren autodefentsaren ideia bera zuten.
Sortu eta berehala,FBIk alderdian erreparatu zuen eta atxilotze, deserriratze eta hilketak etorri ziren, bata bestearen atzetik.1969kourtarrilaren 17an, Bunchy Carter eta John Huggins, Pantera BeltzenLos Angeleseko ordezkariak, hil zituzten United Slaves-eko kide batzuek. United Slaves1965ean sortutako talde afroamerikar nazionalista aurkaria zen.
1970eko hamarkadan Pantera Beltza Alderdia barne tentsio eta zatiketen prozesu zail batean murgildu zen, eraginkortasun osoa galduz.
1989an alderditik banandutako talde batekNew Black Panther Party (NBPP,Pantera Beltza Alderdi Berria) sortu zuenDallasen (Texas), eta jatorrizko alderdiko kideek eraso egin zien. 10 urte geroago,Islamaren Nazioa (NOI, Nation of Islam) delako erakundepanafrikanista estatubatuarrean integratu zen.
2004kouztailaren 31n, aurreko kide ugariren artean,National Alliance of Black Panthers (Pantera Beltzen Aliantza Nazionala) sortu zuten, mugimendu historikoa suspertzeko asmoz.
Erakundearen ideologia nagusia 10 puntu hauen inguruan oinarritzen zen:
ASKATASUNA NAHI DUGU. GURE HERRIAREN PATUA GUK GEUK ZEHAZTU NAHI DUGU. Zapalduak izan diren pertsona beltzak ez dira aske izango gure patua guk geuk zehazten ez dugun arte, gure elkarteetako instituzio guztiak kontrolatuz.
GURE JENDEARENTZAKO LANPOSTUAK NAHI DITUGU. Gobernu federalaren lana da guri lanpostuak edo soldatak bermatzea. Aberats estatubatuarrek lanik ematen ez badigute, haien teknologia eta produkzio makinak hartzeko eskubidea dugu, horrela gure herriak lanpostu eta bizitza on bat lortzea ahalbidetuz.
GIZARTE BELTZARI KAPITALISTEK EGITEN DIETEN LAPURRETEN AMAIERA NAHI DUGU. Gobernu xenofobo honek lapurreta egin digu eta guk zorra ordaintzeko eskatzen diogu. Orain 100 urte, 2 mando eta 40 akre agindu zizkieten esklabotza eta pertsona beltzen heriotza eragin zien ordainetan.
ETXEBIZITZA TXUKUNAK NAHI DITUGU, GIZAKIAK MEREZI DUEN BEZALA. Lurren jabeek etxe ona izateko aukera eskaini beharko lioke gure komunitateari, eta hori ez balitz horrela izango, gobernuak lurrak kolektibizatzen lagundu beharko luke, etxebizitza egokiak eraikitzeko.
GURE KOMUNITATEARENTZAT GANORAZKO IRAKASKUNTZA NAHI DUGU, ESTATU HONEN BENETAKO IZAERA AGERTZEN DUEN IRAKASKUNTZA. GUK HISTORIAN IZAN DUGUN GARRANTZIA AZALTZEA NAHI DUGU. Hezkuntzak geure buruaren ezagutza sustatu behar du. Ez badugu lekurik historian, aukera gutxi izango ditugu beste zenbait gauza ezagutzeko.
GIZARTE BELTZARENTZAKO DOAKO OSASUN ZAINTZA NAHI DUGU. Gobernuak gure gizartearen biziraupena sustatu beharko luke.
POLIZIAREN AURKAKO ERASOEKIN AMAITU NAHI DUGU, AEB-ETAKO BELTZEN ETA KOLOREKO BESTE HIRITARREN HILKETEKIN. Gobernu xenofobo eta faxista honek zapaldu egiten gaitu eta defentsarako eskubidea dugu.
BELTZEN AURKAKO ERASO GUZTIAK AMAITZEA NAHI DUGU. Hori horrela ez bada, gure indar guztia defentsarako erabiltzeko eskubidea dugu.
BELTZ GUZTIEN ASKATASUNA NAHI DUGU, ETA ESPETXE FEDERALETAN ETA ABAR BAZTERTURIK DAUDEN PERTSONAK ERE ASKATU BEHARKO LIRATEKE. Ez dute epaiketa zuzenik izan, sistema arrazista eta faxista batek epaitu dituelako.
JANA, ETXEBIZITZA, HEZKUNTZA, JANZKERA, JUSTIZIA ETA TEKNOLOGIA MODERNOEN KONTROLA NAHI DUGU. Giza ekintzetan, bata bestearekiko ezberdintasun politikoak alde batera uzten dira arazo larriei aurre egiteko eta baita ama lurraren nolabaiteko boterea hartzeko. Guk, egia guzti hauek ospatzen ditugu nabariak direlako, izan ere, gizaki guztiak berdin sortuak izan gara eta eskubide berdinak izan beharko genituzke.
Pantera Beltzak jardunean ibili ziren bitartean, begikotasun politiko handiak piztu zituzten komunitate estatubatuarrean. Militanteak ez ziren jarraitzaileetako batzuk hauek izan ziren:Angela Davisafroamerikar aktibistarik ezagunenetakoa;James Cromwell aktore zuria,Tupac Shakur rap kantari edoDanny Glover aktore beltza.
1968ko Mexikoko Joko Olinpikoetan, 200 metroko dominaren banaketan, Tommie Smithek (urrezko domina) eta John Carlosek (brontzezko domina), burua makurtu eta eskua altxatu zuten; Smithek eskularru beltz bat zeramanAmeriketako Estatu Batuetako ereserkia jotzen ari zen bitartean, Black Power mugimenduaren sinbolo, AEBetako arrazismoaren etaHegoafrikakoApartheidaren aurkako protestan. Peter Norman australiarra zilarra izan zen eta protestara bildu zen hura ere, Giza Eskubideen aldeko Proiektu Olinpikoaren pegatina bat elastikoan erantsiz. Keinu horrek bakoitza bere ekipotik egoztea eragin zuen eta alde egin beharrean izan ziren.AEBetara iristean, gaizkileak balira bezala tratatu zituzten eta ez zuten urteetan lanik aurkitu. Atleta haiek ez zuten inongo harremanik Pantera Beltzen Alderdiarekin, baina garaiko kazetariek horrela aurkeztu zituzten.